Share to:

Angel Rekalde

Angel Rekalde
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1957 (68/69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : kazetaritza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria eta kazetaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Nabarralde

Inguma: angel-rekalde-goikoetxea

Angel Rekalde Goikoetxea (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) Nabarralde erakundeko koordinatzailea izan da, soziologian eta zientzia politikoetan lizentziatua eta kazetaritzan doktore. Euskadi Ta Askatasuna erakundeko aktibista izan zen, eta 1981 eta 1999 urteen artean espetxean egon zen[1]. Zenbait liburu idatzi ditu, gehienak Txalaparta argitaletxearekin, Nafarroako historia edo Euskal Herriko errealitate politikoa bezalako gaien ingurukoak.

Biografia

Nerabetan, herriko giro politizatuan, ETAn hasi zen militatzen 16 urterekin. 1975ean 17 urterekin preso hartu, baina hilabete batzuen buruan askatu zuten. Hurrengo urtean berriro atxilotu zuten Martuteneko espetxetik ihesaldi bat antolatzen ari zirela, eta Guardia Zibilak atxilotu zuen berriro, bederatzi egunez izan zutelarik inkomunikatuta. Tarte horretan jasotako torturak kontatu zituen Paco Etxeberria antropologoak zuzendutako eta Eusko Jaurlaritzak enkargatutako txostenerako[1].

Beste atxiloketa batzuen ondoren, klandestinitatera igaro zen. 1982an epaitu zuteneko epaiaren arabera[2][3], 1980ko otsailaren 1ean Ispasterren izandako atentatuan egile gisa parte hartu zuen (sei guardia zibil eta bi etakide hil ziren ekintza hartan). 1981eko maiatzaren 11n, Gipuzkoako zenbait herritan egindako sarekadan, Guardia Zibilak atxilotu zuen Eibarren. Indar polizialen bertsioaren arabera, guardiei aurre egin zien Rekaldek eta tiroka erantzun zuten haiek; sabelean tiro zauriak zituela larri eraman zuten erietxera[4]. 1982an epaitu zuten Madrilgo Audientzia Nazionalean eta 162 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, hildako guardia bakoitzeko 27 urte[5].

Espetxean 1999. urtera arte egon zen Rekalde. Bertan hasi zituen kazetaritza ikasketak, eta berreuskaldundu ere egin zen. Bere lehen liburua ere espetxean zela idatzi zuen, 1990ean (Herrera. Prisión de guerra).

Libre zela aurkeztu zuen tesia eta egin zen doktore, eta 2005. urtean Nabarralden koordinatzaile gisa hasi zen.[1]

Argitalpenak eta ikerketa-lanak

  • 2021. Noain 1521. Azken bataila / La última batalla. Nabarralde ISBN 978-84-09-30804-0
  • 2021. Foixeko Katalina. Ilustrazioak: Ainara Azpiazu Aduriz -Axpi-. Nabarralde. ISBN: 978-8409255627
  • 2022. Amaiaur. Gaztelu Baltza. La resistencia navarra. Ilustrazioak: Ballesteros, Amaia ISBN: 978-84-09-40427-8
  • 2020. Dorregarai. La casa torre. Txalaparta. ISBN: 978-8418252112
  • 2020. Catalina de Foix. Ilustrrazioak: Ainara Azpiazu Aduriz. Nabarralde. ISBN: 978-8409255610
  • 2013. Elogio de La Toscana. Papeles para un país indocumentado ISBN: 9788461649877
  • 2005. "La república del Bidasoa". Ensayo y Testimonio, 77 ISBN: 9788476824566
  • 2005. “Drogas de ocio y perspectiva de género en la CAV”. Rekalde, Anjel eta Vilches Plaza, Carlos. Eusko Jaurlaritza. ISBN: 978-8445723487.
  • 2002. Rekalde, Angel eta Romaní Alfonso, Oriol. Los medios de comunicación social ante el fenómeno de las drogas: un análisis crítico. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Argitalpen Zerbitzu Nagusia. ISBN 84-457-1842-8.
  • 2000. Doktore tesia: Prensa y propaganda. El nacionalismo vasco en el país. La campaña electoral de marzo del 2000. Antecedentes. Zuz.: José María Larrea Múgica. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • 1997. Mugalaris. La memoria del Bidasoa. ISBN: 978-8481360684
  • 1995. Sombras del alba. Txalaparta. ISBN: 978-8481369441
  • 1990. Herrera. Prisión de guerra. Txalaparta. ISBN: 9788481369892

Erreferentziak

  1. a b c Miranda, Jon. (2021-06-21). «Angel Rekalde Goikoetxea: «Ondarea desagertzeko bidean da»» Berria (Berria) (kontsulta data: 2022-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) Conejero, Eduardo. (2015-04-17). «Heroes sin leyenda» heroes sin leyenda (kontsulta data: 2022-04-02).
  3. (Gaztelaniaz) País, El. (1982-06-25). «Juicio por el atentado de Ispáster, donde murieron 6 guardias civiles» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-04-02).
  4. (Gaztelaniaz) Azua, Victorino Ruiz de. (1981-05-11). «Detenidos en Guipúzcoa 20 presuntos miembros y colaboradores de ETAm» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) Sur, Europa. (2021-10-20). «La herida de ETA sigue abierta» Europa Sur (kontsulta data: 2022-04-02).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya