Share to:

Nabarralde

Nabarralde
Nabarralderen logoa.
Sorrera2001eko urria
LekuaBidankoze kalea, 3, Arrotxapea
Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria
WebguneaWebgunea

Nabarralde Fundazioa, Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da.[1] Kazeta izeneko aldizkaria argitaratzen du. Egoitza Iruñeko Arrotxapea auzoan du. Euren burua aurkezteko, herri ekimenaren burujabetasunetik sortutako erakunde soziala dela azaltzen dute.

2001eko urrian sortua, urteetara, fundazio egiturarekin eman zaio jarraipena.

Gaur egun, Iruñean egoitza nagusia duen fundazioaren inguruan eta elkarlanean, eskualdetako hainbat elkarte sortu dira, ahal nola Motako Gaztelua, Donostialdean; Herria Errotzen, Hernanin; Marttin Ttipia, Gasteizen.

Helburua

Euskaldunen nafartasunetik subjektu politiko izatearen kontzientzia aktibatzea helburu du. Alor kulturalean jarduteko lantzen du helburu hori, ez baita elkarte politikoa. Euskaldunak subjektu egiten dituen euskal identitatearen ikuskera guztiak kontutan hartu nahi ditu: bizitza interpretatzeko era, beharrei erantzutekoa eta erabaki egitura propio bidez izaten jarraitzea bermatzen dutenak. Hau da, osotasun horretatik subjektu euskaldun bizi eskarmentua dugun nafartasunetik kontzientzia pizteko moduan Transmisioa eta Proiekzioa lantzeko asmoa dute. Euskal Herria kontzeptu kulturala eta Nafarroa kontzeptu politikoa, txanpon berbera osatzen duten bi aurpegi diren ideia aldarrikatzen du.

Oinarriak

Nabarralde fundazioak bere garapena hiru eremutan ardazten du eta honela deskribatu ditu:

  1. Transmisio gunea, eremu akademikotik garena egin gaituen eskarmentua dugun jatorria, euskaldunon historia, ginena geuretik gogoan izanez, garena gogoko izatea, hau da kontzientzia aktibatzeko, izaten jarraitzeari gogotsu ekiteko. Garena izaten jarraitzeko beharrezko ur jarioak, ezinbestekoa baitu iturburura konektaturik egotea.
  2. Gune prospektiboa, etorkizunari aurrea hartzeko Gogoeta Laborategian sortzaile bidez etengabe ildo ideologikoa landuz, garapena modu eguneratuan bizi-indartzeko.
  3. Erabaki antolaketa gunea, erakundea osatzen duen talde sozialaren subjektu izaeratik, erabakia egituratu eta oinarrizko ikuskera eta jarduera irizpide jakinetan ehundu, garapena bere osotasunean bermatzeko. Hau da, Fundazioa zertarako, zer eta nola egiten dugun bere osotasunean etengabe bizi-indartzea.

Irizpideak

Bere jardunerako ipar-oinarri eta estiloa, irizpide hauetan oinarritzen ditu:

  1. Etengabe bizi-indartuz argi dugun ipar-oinarri nagusia, nafartasunaren  eskarmentutik, euskaldunon  subiranotasuna  berreskuratzea  herri ekimenetik lantzea.
  2. Subjektu politiko izaera iparra eta euskalduntasuna lurraldetasunarekin  oinarri bihurtzea: euskaldunak gara  Nafarrak garelako.
  3. Euskaldun/nafar subjektu  imajinario propioa zehaztasun zientifikoz transmitituz, herritarrengan eta nazioartean hedatzea.
  4. Herrigintzatik belaunaldiak ehunduz, genero gainetik, historialari, ikertzaile, ideia sortzaile eta sustatzaileen  partaidetzan oinarritzea.
  5. Erakunde sozial eta politikoekin, bakoitza norbere independentziatik elkarkidetzan aritzea.

Ekimenak

Urteetan, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, bisita gidatuak eta jardunaldiak antolatu izan ditu, erakunde publikoekin elkarlanean. 2018an, Memoria lekuak egun osoko jardunaldia anotatu zituen Oñatiko Santi Spiritus unibertsitatean, Oñatiko Udalarekin batera, ordura arte Euskal Herrirako asko landu ez zen gaiari heltzeko.[2] 2025an, Euskal Herriko Sorgin Ehizari buruz hitz egiteko espezialistak eta komunikatzaileak batu zituen Astigarragako Erribera kultur gunean, eta aldi berean, erakusketa ikusgai jarri zuen eraikin berean.[3] Jardunaldia grabatu eta streaming bidez eman zen. Urte bereko ekainean, ‘Baskonia globalizazioan’ jardunaldia antolatu zuen Oñatin, Euskal Herriaren inguruan dignotiko bat egiteko eta etorkizunerako proposamen bat egin asmoz.[4][5]

Bisita gidatu edo txangoak antolatu izan ditu Euskal Herriko nafar gazteluetara batez ere, hala nola, Beloagara, Malmasinera, nahiz eta ez den bere ekimenen artean gehien antolatzen dituztenak

Ikastaroak ere antolatu ditu Nafarroako eta Euskal Herriko historiaren inguruan.

Argitalpenak

Libruruak

Hainbat liburu argitaratu ditu, bakarrik edo beste erakunderekin elkarlanean. Batzuetan argitalpen originalak izan dira eta bestetan aurretik kaleratutako berrargitalpenak. Hauek dira horietako batzuk:

  • Irujo, Xabier (2024) 778 La batalla de Errozabal en su contexto histórico. De la crónica al cantar. ISBN: 9788409626199. -Ekin argitaletxeak argitaratutako berredizioa-.
  • Irujo, Xabier (2020) Protocolos sobre la independencia del Reino de Navarra y sus relaciones con Francia : publicados por los Estados Generales del Reino de Navarra en 1789. 2. arg. ISBN: 9788409204649
  • Orella Unzué, José Luis (2021) Cuatro reinas navarras del Renacimiento: Adalides de los derechos de la mujer : Catalina de Foix (1468-1517), Margarita de Navarra (1492-1549), Juana de Albret (1528-1572) y Margarita de Valois (1553-1615) ISBN: 9788409360529
  • Estévez, Xosé (2020) La ilustración en Euskal Herria. Historia laburra, 5. ISBN: 9788409255603
  • Estévez, Xosé (2019) Las matxinadas en Euskal Herria (S. XVI-XIX) ISBN: 9788409152575
  • José Luis Orella Unzué (2018) Historia del pueblo vasco en la ilustración. -Egilearen lehen edizioaren berrargitalpena-.
  • Zabaleta, Patxi, eta beste (2020) Tomas Zumalakarregi eta bere garaia. Iruña. ISBN: 9788409196463
  • Irujo, Xabier (2016) Genocidio en Euskal Herria. ISBN 978-84-608-2350-6
  • Esparza, Jose Maria eta Eskiroz, Sergio (2010) Como puta por rastrojo. : origen y uso de algunos dichos navarros. Tafalla : Altaffaylla Kultur Taldea.
  • Martinez Garate, Koldo (2010) Síntesis de la Historia de Navarra ISBN: 9788461450756
  • Goyenetche, Manex; Jurio, Jimeno (2004) Euskal Herria au XIe siécle. Pamiela eta Nabarralde. ISBN: 84-7681-414-3

Haria izeneko liburu motzen serie berezi bat kaleratzen du. Horietan, historiaren pasarte eta gai jakin batzuk lantzen dira. 2025eko ekainean, 28 Haria zeuden eskuragai, eta besteak beste, gai hauek hartu dute ardatz: euskaldunen parte-hartzea Bigarren Mundu Gerran, Karlistadak, Euskal Herriko emakumeen historia, Iruñeko ondare historikoaren galera, memoria lekuak, euskal matriarkatua, Espainiako gerrate zibila, Noaingo bataila, eta abar.[6]

Komikiak

Komiki formatukoak ere editatu ditu, adibidez:

  • Rekalde, Angel eta Ballesteros, Amaia (2022) Amaiur. Gaztelu baltza.
  • Begoña Garaizar, Mikel eta Iñaket (2021). Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta[7] Beterri elkartearekin batera.
  • Urmeneta, Asisko. (2019) 1620. Nafarroa Beheregana. ISBN: 9788409152537[8]

Ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezko ekoizpenak ere egin ditu, dokumentalak batez ere, baina baita komunikazio edo publizitate kanpainak. Bideo dokumentalen artean, hauek:

Erreferentziak

  1. «Zer da Nabarralde» Nabarralde 2025-06-05 (kontsulta data: 2025-06-06).
  2. «Memoria lekuak ezagutzera emateko jardunaldian murgildu da Nabarralde - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-06-06).
  3. «Nabarralde elkarteak 'Nafarroako sorgin ehiza' kultur astea antolatu du - Astigarraga» Kronika.eus (kontsulta data: 2025-06-06).
  4. «'Baskonia globalizazioan' jardunaldia hartuko du Oñatik ekainaren 13an eta 14an - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-06-06).
  5. «Angel Rekalde: "Diagnostiko bat egin, eta gure etorkizuneko aukeren porspekzioa egitea dugu xede" -» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-06-06).
  6. (Gaztelaniaz) «Haria aldizkaria» Nabarralde (kontsulta data: 2025-06-06).
  7. «Jarduera: Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2025-06-06).
  8. e-gor. «Asiskok "1620, Nafarroa Beheregaina" komikia kaleratu du Nabarralderen eskutik» Eibar.org (kontsulta data: 2025-06-06).
  9. «Beloaga, memoriaren behatokia» Argia (kontsulta data: 2025-06-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya