Anna Thynne
| Anna Thynne | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Walford (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Ampthill, 1866ko apirilaren 22a (59/60 urte) |
| Familia | |
| Aita | Charles Beresford |
| Ama | Amelia Montgomery |
| Ezkontidea(k) | Lord John Thynne (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zoologoa, itsas-biologoa eta asmatzailea |
Anna Thynne, Lady John Thynne (Waterford, Irlanda, 1806ko apirilaren 1a - 1866ko apirilaren 22a), Anna Constantia Beresford jaiotzez, britainiar itsas zoologoa izan zen, koralak eta belakiak aztertzen nabarmendu zena.[1][2] Ur gaziko lehen akuario egonkorra eraiki zuen 1846an, eta koralak eta belakiak mantendu zituen hiru urte baino gehiagoz.[3][4]
Biografia
Thynnek geologia maite zuen, baina 1846an bere lehen Madreporarekin (koralen genero bat) topo egin zuen eta harri bat zirudien baina izaki bizia zen zerbaitekin liluratuta geratu zen.[5] Torquaytik Londresera espezimenak eramateko irrikaz, orratzez eta hariz belaki bati lotu zizkion madreporak, harrizko poto baten barruan. Gero kristalezko ontzi batera eraman zituen, bi egunetik behin ura aldatuz. Itsasoko ura ordezten jarraitzeko hornidura nahikorik ez zuenez, aireztatzera pasatu zen, eta leiho ireki baten aurrean ontziz aldatzen zuen ura. Morroiak egiten zuen lan hori.[6]
1847an itsas landareak gehitu zizkien ontziei, eta bi urtetan lehen itsas akuario orekatua sortu zuen.[6] 1859an, "Increase of the Madrepores" lehen artikulua argitaratu zuen Madreporei buruzko "The Annals and Magazine of Natural History" liburuan. Bertan horiekin egindako lana eta lehenengo itsas akuarioa nola sortu zen zehazten du.[3][5]
Anna Thynnek bere akuarioa utzi behar izan zuen 1849an, etxe aldaketa baten ondorioz.[3] Thynneren lanak Philip Henry Gosse inspiratu zuen 1853an Londresko zoologikoaren Fish House sortzeko.[7]
Lord John Thynne (1798-1881) Westminster abadiako kalonje eta dekanordearekin eta Thomas Thynne Batheko bigarren markesaren hirugarren semearekin ezkonduta zegoen. Bere tratamendu zuzena, beraz, "Lady John Thynne" zen. Senar-emazteek bi alaba eta zortzi seme izan zituzten.[3]
Argitalpenak
- "On the incrase of Madrepores" Annals and Magazine of Natural History (London: Taylor and Francis) 3 (29): 449-461. 1859.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Theatres of Glass: The Woman Who Brought the Sea to the City - Stott, Rebecca: 9781904095361 - IberLibro» www.iberlibro.com (kontsulta data: 2024-09-03).
- ↑ «Anne Constantia Thynne» geni_family_tree 2022-05-01 (kontsulta data: 2024-09-03).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2022-08-31). «Anna Thynne, la mujer que llevó el mar a la ciudad» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2024-09-03).
- ↑ (Ingelesez) The American Naturalist. Essex Institute 1876 (kontsulta data: 2024-09-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Muḥammad Amīn ibn ʻUmar Ibn ʻĀbidīn. (1859). The Annals and Magazine of Natural History: Zoology, Botany, and Geology. Taylor & Francis, Limited. 1859. p. 449 (kontsulta data: 2024-09-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Adamowsky, Natascha. (2015-10-06). The Mysterious Science of the Sea, 1775–1943. Routledge ISBN 978-1-317-31720-3. (kontsulta data: 2024-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «History of London Zoo | London Zoo» www.londonzoo.org (kontsulta data: 2024-09-03).
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Anna Thynne» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









