Share to:

Antxon Lafont

Antxon Lafont

Bizitza
JaiotzaDonostia1935eko ekainaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune2024ko azaroaren 26a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJosé Allende Landa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta aholkularia
Lan nabarmenak

Antxon Lafont Mendizabal (Donostia, Gipuzkoa, 1935eko ekainaren 30a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 2024ko azaroaren 26a) ekonomista, enpresaburua eta aholkularia izan zen.[1] Baionako Merkataritza Ganberako zuzendari (1984), EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidente (2005-2008), eta Gaindegia ekonomia-behategiaren sortzaileetako bat ere izan zen 2004an.[2][3]

Heziketa

Ekonomia ikasketak egin zituen, baina polifazetikoa izan zen, hainbat arlotan jardun izan zuen: kulturan oro har, filosofian, matematikan eta fisikan, besteak beste.[3]

2008an, 73 urte zituela, lurralde antolamenduari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen EHUn eta cum laude kalifikazioa lortu zuen. Tesiaren zuzendaria José Allende Landa, eta izenburua hau izan zen: Epistemologia de la ordenacion del territorio. Enfoque geopolitico (euskaraz: «Lurralde-antolamenduaren epistemologia. Ikuspegi geopolitikoa»). Tesian defendatu zuenaren arabera lurraldearen antolamenduan garrantzitsua da lurraldea aipatzerakoan lurraldea zorua gehi identitatea ere kontsideratzea. Lurralde bati nortasuna kenduz gero, zorua baino ez dela geratzen. Horrela ikusten ez bada, nahasketa sortzen da lurzorua okupatzeko planen eta lurraldea antolatzeko planen artean, gauza desberdinak direnak. Lurralde-antolamenduan kultura-faktore guztiak kontuan hartu behar dira, eta hala ez bada, lurzoruaren banaketa besterik ez da. Identitatea eta kultura bezala, immateriala dena kontuan hartzen den mundu horretan, pertsonen arteko elkarrekintza egoteko beharra agertzen da, elkartasuna. Lafontek subiranotasuna ez zuen ikusten zerbait isolatu gisa.[4][3][5]

Ekonomia-eragilea

Euskal Herrian bere osotasunean ekonomia sustatzeko zenbait erakunde sortzeko edota garatzeko lan egin zuen, besteak beste hauetan: Baionako Merkataritza Ganberan, Bidarteko ESTIA ingeniaritza Eskolan EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean, eta Gaindegian.

Baionako 'eta Euskal Herriko' Merkataritza Ganbera

1984an Baionako Merkataritza Ganberako zuzendari hautatu zuten. Orduan ez zen 'Baionako eta Euskal Herriko' Merkataritza Ganbera, Baionakoa bakarrik zen. Zuberoa instituzio horretatik kanpo zegoen, Paueren menpe. Luze saiatu ondoren azkenean lortu zuten Michel Rochard-en gobernuak Zuberoa ere Baionako Merkataritza Ganberaren menpe jartzea onartu zuenean. eta orduan gehitu ahal izan zuten ‘eta Euskal Herrikoa’ hitzak ganberaren izenari.[3]

Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Eskola

Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Eskola

Ekonomia Aplikatuan doktorea, Lapurdiko Bidarten dagoen ingeniaritza unibertsitate-eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen (ESTIA). 1985ean Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak IDLS Eskola (Institut du logiciel et des systèmes) sortu zuen. 1995ean, Izarbel teknogunean instalatu zen Bidarten, Eskola Nagusien Batzarrean sartu eta ingeniaritza titulua emateko eskubidea lortu zuen, izen berri bat hartuz: ESTIA (École supérieure des technologies industrielles avancées).[6] Lapurdin bertan goi mailako ikastegi bat sortzea Ipar Euskal Herritik Parisera lan bila joateko zegoen jario etengabea mozteko ekinbide bat izan zen. Hamar urtetan Antolaketa eta Informatika industrialean mila tituludun atera zituen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Ekonomiko eta Soziala

EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko burua izan zen 2005etik 2008ra bitarte.[7][8] LAB eta ELA sindikatu-taldeak izendatuta aukeratu zuten. Gobernuaren kontsulta-organoa da hori, sozio-ekonomia eta lan arloan.[9] [10]

Gaindegia

Gaindegia

Gizarte zibilaren garrantzia izan zen Antxon Lafonten gogoeten ildo nagusietako bat eta Euskal Herri osoko Kontseilu Ekonomiko eta Soziala sortzea amesten zuenez, Gaindegia behatokiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen XXI. mendearen hasieran, eta 2003an lortu zuten sortzea.[2]

"Antxon Lafont, mugaz gaindiko EHren eta gizarte zibilaren apostolua" (Gaindegia, 2024)[11]

Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2003. urtean sortua, eta eragile ekonomiko eta sozialez dago osatua. 2021eko ekainean desegin zen zailtasun ekonomikoengatik.[12] Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak albiste «ikaragarri txarra» zela esan zuen, eta «harriduraz eta kezkaturik» hartu zuen albistea Kike Amonarrizek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.[12] Kasualitatez, 2024an, behin Gaindegia berriro martxan hasi zenean, behategiaren 20. urteurrena ospatu baino bi egun lehenago zendu zen Antxon Lafont. Ekitaldi hartan aurkeztu zen txostena ("Euskal Herria 2004-2024 adierazle galeria") urrats berri bat izan zen Lafontek amestutako bidean. Eta txosten horren barruan, bi orrialdetan luze jaso zuten Antxon Lafontek egindako ekarpena.[13][11]

Ipar eta Hego Euskal Herriko lurraldeen arteko lotura sendotzeko eragilea

Ekonomista eta enpresaburua, bi estatuetako lurraldeetako zenbait egituratan parte hartu zuen, eta bi aldeen arteko lotura hori etengabe sustatu zuen.[3]

Donostia eta Baionaren arteko eurohiria sortzeko bultzatzaileetako bat izan zen, eta bere helburu nagusia Euskal Herriaren kohesioa zen.[3]

Herrigintzaren eta euskal identitatearen aldeko lana hizpide, Mixel Berhokoirigoin baxenabartarra goraipatzen zuen, Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidente eta ELB sindikatuaren sortzaileetarikoa izan zena.[3]

« Neure burua gobernatzeko adinako heldutasuna daukat, eta, gainera, gainerakoekiko elkartasunean gobernatu nahi dut, espainiarrekin, frantziarrekin edo dena delakoekin... baina burujabe »

Antxon Lafont[3]


Liburuak

  • (Gaztelaniaz) Epistemología de la ordenación del territorio.[5]

Sariak

Erreferentziak

  1. «[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA Erreferentziazko irakurketa batzuk | Gaindegia»] www.gaindegia.eus (kontsulta data: 2019-05-29).
  2. a b Lasa, Irune. (2024-11-26). «Antxon Lafont zendu da» Berria (kontsulta data: 2024-11-28).
  3. a b c d e f g h Izaga, Xabier. (2024-11-27). «Antxon Lafont, Euskal Herriaren aldeko oinezko polifazetikoa» GARA (kontsulta data: 2024-11-28).
  4. Lafont Mendizabal, Antxon Koldo. (2008). «Epistemologia de la ordenacion del territorio. Enfoque geopolitico» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (kontsulta data: 2024-11-29).
  5. a b (Gaztelaniaz) Lafont, Antxon. (PDF) Epistemologia sobre la ordenación del territorio.. (kontsulta data: 2019-05-29).
  6. VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Ramuntxo Kanblong. Euskaltzalea: Unibertsitateak asko lagun lezake Ipar Euskal Herriko garapena» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2019-05-30).
  7. (PDF) Ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordea. 2007. .
  8. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: EHAA xedapena 200804724» www.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-05-29).
  9. (Gaztelaniaz) «El grupo sindical propondrá a Antxon Lafont para presidente del Consejo Económico y Social» Plone site (kontsulta data: 2019-05-29).
  10. Abeberri, Jakes. (1998). «"Arzalluzek independentista dela esan zidan lehen-lehenik" Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (kontsulta data: 2019-05-29).
  11. a b «Adierazle Galeria 2024 - 2024 | Gaindegia» gaindegia.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  12. a b Urdalleta Lete, Irati. (2021-07-03). «Gaindegiak bertan behera utzi du bere jarduna, arazo ekonomikoak direla eta» Berria (kontsulta data: 2021-07-03).
  13. Aranburu, Iker; Lasa, Irune. (2024-11-28). «Gaindegiaren argazkia Euskal Herriari» Berria (kontsulta data: 2024-11-29).
  14. Lafont Mendizabal, Antxon. (L.G. 2015). Landa eta hiria : Mixel Berhocoirigoin eta Kepa Korta Antxon Lafontek elkarrizketatuak.. Astero ISBN 9788494337338. PMC 971823311. (kontsulta data: 2019-05-29).
  15. «Urrezko danborra - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2019-05-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya