Aravah
| Aravah | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | basamortua |
| Luzera | 175 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 30°25′01″N 35°09′05″E / 30.416944444444°N 35.151388888889°E |
Aravah[1] —Aravah harana bezala ere ezaguna— (hebreeraz: עֲרָבָה, HaArava, "sabana", "basamortua"; arabieraz: العربة, Al 'Araba) Asiako mendebaldean dagoen haran bat da. 166 kilometroz hedatzen da Itsaso Hilaren hegoaldeko kostaldetik Aqabako golkoraino, Itsaso Gorrian. Israelgo Negev basamortuaren eta Jordania hegoaldearen arteko muga egiten du. Biblian, hebrearrek igaro zuten Egiptotik Irteera egin zutenean, eta, "Gatzaren Harana" ere deitzen zaio.
Aravah harana, jatorri tektonikozkoa da, Afrika ekialdeko Rift Haran Handiaren barnean dagoena. Hiru eremutan banatzen da, hegoaldetik iparraldera: lehena, Itsaso Gorriaren kostaldetik abiatuta 77 kilometroz hedatzen dena, 227 metroko altueraraino iristen dena, bigarrena, hurrengo 74 kilometroetan hedatzen dena, bere altuera, pixkanaka, jaisten doana, honela, hirugarren eta azken eremura iritsi arte, 14 kilometroz hedatzen dena, Itsaso Hilaren hegoaldeko kostaldearen lautadari dagokiona, eta, bere altuera, itsasoaren mailaren azpitik 138 metrokoa dena.
Harana, oso lehor eta beroa da, amildegi koloretsuz eta mendi zorrotzez osatutako paisaia ikusgarriekin. Ia ez dago finkapenik mugaren beste aldean, Jordanian, Israelgo zatian, kibbutz gutxi batzuk baino ez dauden bitartean. Bi gobernuak, eskualdea garatzen saiatzen dira, Itsaso Gorritik Aravahraino ura eramango duen lurrazpiko tunel bat eraikitzea pentsatuta dutelarik, harana, neurri handi batean, itsasoaren mailatik egotea probestuz, honela, ura gatzgabetzeko balio dezakeen energia hidroelektrikoa sortuz.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










