Are
- Artikulu hau nekazaritzako tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Area (argipena)».
| Are | |
|---|---|
| tillage machine (en) | |
Area nekazaritza tresna da, lurraren lanketan erabilia. Erreminta hau lurra nahasi eta zokorrak zatitzeko erabiltzen da, baina baita belar txarrak kentzeko ere. Euskararen eremu osoko terminoa da, baina tokian tokiko aldaerak ditu (arre, arhe, ara, arra) eta burdinare hitza ere erabiltzen da[1].
Lurra goldatu edo laian egin ondoren uztarriari lotu eta narraz erabiltzekoa da, lurra berdindu eta fintzeko. Erein aurretik (belar txarrak kentzeko) edo erein ondoren (haziak lurrarekin nahasteko) erabiltzen da, normalean[2].
Lurrerantz zuzendutako burdinazko hortz batzuek egiten dute arearen lana. Helburuaren arabera hortz ezberdinak izan ditzake. Zur eta burdinazko eredu sinpleetatik, tresna mekanizatuetara eboluzionatu izan du. Mekanizazioaren aurretik, lan nekosoa eta amorragarria izaten zen, batez ere lurra lehorra zegoenean[3].
Iruditegia
-
Are tradizionala, Eslovenia, 20. mendearen erdialdea.
-
Arean egiten, 16. mende amaierako ilustrazioa.
-
19. mendeko are diseinuak.
-
Zubietako inauterietan, gizonak area darama bizkarrean, baina eraldatua: hortzak gorantz ditu alderantziz jarrita[3].
-
Mekanizatutako area, traktorearekin erabiltzekoa.
Erreferentziak
- ↑ «OEH - Bilaketa - Are» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-02-01).
- ↑ «Laian egin ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2021-02-01).
- ↑ a b Gisasola 'Sosola', Enrike. (2021). Area. Twitter (kontsulta data: 2021-02-01).
Ikus gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









