Pala

- Artikulu hau material askea jaso eta mugitzeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pala (argipena)».
Pala edo endaia[1] material askea jaso eta mugitzeko erabiltzen den tresna bat da. Ikatza, hartxintxarrak, elurra edo harea bezalako materialak lekualdatzeko erabiltzen da, eta oso arrunta da nekazaritza, lorezaintzan eta eraikuntzan.
Xafla mehe eta zabal batez eta hari eusteko balio duen kirten luze batez osaturik dago. Xafla gehienetan burdinazkoa edo altzairuzkoa izan ohi da. Xafla askotan okertuta dago erdian zulotxo bat eduki dezan kirtena sartu ahal izateko. Kirtena egurrezkoa izaten da askotan, nahiz eta metalezkoa ere izan daitekeen. Kirtenaren muturrak T formako heldulekua eduki dezake, pala hobeto kontrolatu ahal izateko.
Pala hitza hondeamakina handietara hedatu da. Makina hauek pala arrunten funtzio bera betetzen dute, alegia materialak jaso eta mugitzea, baina eskala handiagoan.
Pala-motak
Palak zeregin eta ingurune askotara moldatu dira. Lan espezifikoetarako sortutako palak daude, edo erabilera askotarako prestatutakoak.
Gizakiak eskuz erabiltzeko palak
- Ikatzerako palek xafla zabal eta laua daukate, ertzak dituena, eta D formako kirtena.
- Elurrerako palek xafla oso zabala eta ertzik gabea daukate, gorantz okertua, eta kirten oso luzea. Askotan plastikozkoak izaten dira, pisu gutxiago eduki dezaten.
- Garauetarako (laboreetarako) palek aluminiozko edo plastikozko xafla zabala daukate. Garauak ez kaltetzeko prestatuta ohi daude.
- Lorezaintzako palak esku bakarrarekin erabiltzeko tresna txikiak dira. Lur-multzoak apurtzeko erabiltzen da. Normalean xafla estu eta sendoak dituzte, mutur zorrotzekoak.
- Labe-pala zurezkoa izaten da, xafla zabalekoa eta kirten laburrekoa, eta janariak, normalean ogia eta opilak, labera sartzeko eta labetik ateratzeko erabiltzen da.
- Jostailuzko palak, normalean plastikozkoak direnak, haurren jolaserako erabiltzen dira. Txikiak dira, pisu gutxikoak, eta gehienetan harearekin jolasteko erabiltzen dira.
Makinen palak
Zenbait makinak pala handiak dituzte erantsita, hala nola hondeamakinek, elur-kentzeko makinek, eta abarrek.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









