ArthaeArthae, Euskal mitologiako jainkosa bat izan zen; Akitania erromatarrraren garaian Pirineo aldean bereganako gurtza zabalduta egon zen. Ez dugu bere ezaugarriak ezagutzen, baina antza hartzaren jainkosa zen Arthae. Gogoratu Alpetako hartzen jainkosa Artio deitzen zela. Beste aditu batzuen ustetan ordea, Arthaek "arte"rekin zer ikusirik izan dezake. Jakina, zuhaitzei gurtza oso hedatuta egon zen Euskal Herri zaharrean. Horren lekuko beste zenbait jainko-jainkosa akitaniarren izenak, zuhaitzei lotuta, esate baterako Arixo edo Arixon. Sakontzeko, irakurri: «Hartza mitologian»
EtimologiaIkerlari gehienak bat datoz Arhae hartzarekin lotzerakoan. Interesgarriak dira Vahan Sarkisian hizkuntzalari armeniar euskalzalearen hausnarketak honen inguruan. Ikerlari askorentzat, "Hartza" hitza hizkuntz indoeuroparren mailegua da euskaran. Hizkuntz Zeltarena seguraski. Hala ere Vahan Sarkisianek azpimarratzen du halako hitzen mailegua oso arraroa dela hizkuntzen artean, eta berak gogora ekartzen du "Arch" hitzak armenieraz ere, hartza esan nahi duela, eta Arshak hartza txikia. Euskararen hartzako (Hartza kumea, Arzak deitura) parekoa. InskripzioakAntistius Syntrophus libertoak Artahe jainkoari eskaini inskripzioa, Saint-Pé-d'Ardet herrian aurkitua, Garona Garaian. "Artah- / e, Antist(ius) / Syntr(o)- / phus / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)". Itzulpena: Artahe-ri Antistius Syntrophus-ek gogo onez (eskaintzen dioa aldare hau) bere botoa betez. Bibliografia
Kanpo estekak |