Share to:

Erge

Neste ibaia. Neste ibarrean Erge jainkoari eskainitako hiru inskripzio agertu dira.

Erge akitanierazko izeneko jainkoa izan zen. Pirinioetako panteoiko jainkotzat, edo antzinako euskaldunen panteoiko jainkotzat sailka daiteke eta gurtza jaso zuen Akitanian erromatarren garaian eta, agian, lehenago ere bai. Beste jainko-jainkosa askoren kasuan bezala, leku mugatu batean jaso zuen gurtza.

Izenaren etimologia argitu gabe dago. Pirinio Garaiak departamenduko Montsérié herrian Erge jainkoari eskainitako santutegi garrantzitsu bat omen zen. Herri horretako mendi batean (Erge mendia, Marteau mendia, Marto mendia, Marto auzoa, Cap del Martel auzoa edo Cap des Pènes) herri harresitu bat aurkitu zen, eta barruan artefaktu arkeologiko ugari.

Aurkikuntza arkeologikoa

Ergeren medipean dagoen haitzuloa
Ergeren medipean dagoen haitzuloa

Besteak beste, mailukaketaz landutako brontzezko mozorro bat topatu zuten, (akaso jainko baten irudia edo botozko opari bat) eta Ergeri eskainitako esker oneko 22 aldare gutxienez. Erge mendiko jainkoa bide da; izan ere, Pirinioetan beste mendi jainko batzuk ere identifikatu dira. Aldare horiekin batera, Marteri eskainitako beste aldare bat ere aurkitu zuten, eta beste bat Jupiterri. Aldiz, Leherenen kasuan ez bezala, aldareetan Marterekin lotuta agertzen baita, Erge izena ez da sekula erromatar Jainkoen izenenekin nahastuta agertu.

Orain arte, 20 idazkun ezagutzen ditugu jainko honi eskainita: hamabi inskripzio inguru aurkitu dira Montsérién, bi Montéguten, hiru Hautageten eta beste hiru Neste haranean. Santutegiaren inguruan agertzen diren zenbait egiturek K.a.III. mendekoak ematen dute. Agertutako zenbait objektu, berriz, K.a. I. eta II. mende bitartekoak dira.

Objektuak sakabanatuta daude gaur egun.


Idazkunak eta aldareak

Erge jainkoari eskainitako aldaretxoa
Erge jainkoari eskainitako aldaretxoa. CIL XIII, 201

Aipatu bezala, gutxienez 22 botozko aldaretan idatzita dago, aldare hori Erge jainkoari eskaintzen zaiola. Beste aldare batuk Marte jainkoari eskaini ziren eta beste batzuk Jupìterri. Gehienak, ordez, ez zuten inskripziorik. Eskaintzaileen artean, akitanierazko izen ugari agertzen da.

Adibide bat:

Tanskripzioa:

ERGE DEO

ANDERE S

APALONI

F V S L M

Irakurketa laburdurak osatuz: Erge deo / Andere S/apaloni[s] / f(ilius/ilia) v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)

Itzulpen proposamena: Erge jainkoari (eskaintzen dio aldare hau), Sapaloren alaba den Anderek, esker onez eta ondo merezita.

Non aurkitua: Montserie (provincia Aquitanica)

Oharrak

  1. Corpus Inscriptionum Latinarum
  2. Carte archéologique de la Gaule
  3. L'Année épigraphique

Erreferentziak

  1. «Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby» www.manfredclauss.de (kontsulta data: 2021-09-21).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya