Arvid Lindman
Salomon Arvid Achates Lindman (Österbybruk, 1862ko irailaren 19a – Croydon, 1936ko abenduaren 9a) suediar militar, enpresari eta politikaria izan zen. Suediako lehen ministroa izan zen 1906tik 1911ra eta 198tik 1930ra.
Hamalau urterekin Suediako Errege Itsas Akademian sartu zen eta 1882an graduatu zen. 1883tik 1885era Vanadis espedizioan parte hartu zuen, eta 1889an erreserbara pasa zen.
Armada utzi ondoren, industrian eta enpresan aritu zen. 1904an parlamentuan sartu zen eta 1905ean Itsas ministro izendatu zuten. 1906tik 1911ra lehen ministro izan zen eta liberal moderatuen babesa bilatu zuen. Ordezkaritza proportzionala ezarri zuen eta aurrerapenak lortu zituen gizonezkoen boto-eskubidean. 1911ko hauteskundeetako porrotaren ondoren dimititu zuen eta alderdi kontserbadore sendo bat sortzea proposatu zuen. 1917an Kanpo Arazoetako ministro izan zen.
1928an, gutxiengoan zegoen eskuineko gobernu baten buru bihurtu zen. Politika protekzionista moderatua ezarri zuen eta sindikatuekin itunak egin zituen lan-gatazkak saihesteko. 1930ean dimisioa eman zuen
1936an hil zen Ingalaterran izandako hegazkin istripu batean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









