1908
| 1908. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
| Hamarkadak | 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa |
| Urteak | 1905 • 1906 • 1907 • 1908 • 1909 • 1910 • 1911 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia | 1908 MCMVIII |
| Ab urbe condita | 2661 |
| Armeniar egutegia | 1357 ԹՎ ՌՅԾԷ |
| Bahá'í egutegia | 64 – 65 |
| Bengaliar egutegia | 1315 |
| Berber egutegia | 2858 |
| Egutegi budista | 2452 |
| Myanmarko egutegia | 1270 |
| Bizantziar egutegia | 7416 – 7417 |
| Koptoen egutegia | 1624 – 1625 |
| Etiopiar egutegia | 1900 – 1901 |
| Hebrear egutegia | 5668 – 5669 |
| Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 1964 – 1965 |
| Shaka Samvat | 1830 – 1831 |
| Kali Yuga | 5009 – 5010 |
| Iraniar egutegia | 1286 – 1287 |
| Islamiar egutegia | 1325 – 1326 |
| Japoniar egutegia | Meiji 41 (明治41年) |
| Korear egutegia | 4241 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2451 |
| Holozeniar egutegia | 11908 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Ekainaren 30a – Tunguskako gertakaria: Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
Arte eta kultura
- Abuztuaren 17a – Lehen aldiz marrazki bizidunetako film bat eman zuten: "Fantasmagorie", Emile Cohl zuzendari frantziarrak egindakoa.
Zientzia eta teknologia
- Irailaren 16a – General Motors auto konpainia sortu zuten Flint herrian, Michiganen (AEB).
Kirolak
- 1908ko Olinpiar Jokoak (Londres, Erresuma Batua; apirilaren 27a – urriaren 31):
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 9a – Simone de Beauvoir, frantziar idazle, filosofo eta feminista (h. 1986).
- Urtarrilaren 10a – Paul Henreid, estatubatuar zinema-aktore eta zuzendaria (h. 1992).
- Urtarrilaren 11 – Eduardo García Máynez, mexikar filosofo eta legegizona (h. 1993).
- Urtarrilaren 12a – Jean Delannoy, frantziar zinemagilea (h. 2008).
- Urtarrilaren 15a – Edward Teller, hungariar-estatubatuar fisikaria, hidrogeno bonbaren aita (h. 2003).
- Urtarrilaren 16a – Ethel Merman, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1984).
- Urtarrilaren 21a – Bengt Strömgren, daniar astrofisikaria, espazioko gas-hodeiei buruzko azterketetan aitzindaria (h. 1987).
- Urtarrilaren 22a – Lev Landau, sobietar fisikaria, 1962ko Fisikako Nobel Saria (h. 1968).
- Urtarrilaren 22a – Sinclair Ross, ingelesezko kanadar idazlea (h. 1996).
- Urtarrilaren 23a – Raimundo Lanas, nafar jota abeslaria (h. 1939).
- Urtarrilaren 24a – Alfons Rebane, estoniar militarra (h. 1976).
- Urtarrilaren 26a – Stéphane Grappelli, jazzeko biolin-jotzaile frantziarra (h. 1997).
- Urtarrilaren 28a – Paul Misraki, greziar musikagilea (h. 1998).
- Urtarrilaren 30a – Mercedes Viguera, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta maistra.
- Urtarrilaren 31 – Atahualpa Yupanqui, argentinar kantautore, gitarrajole, antropologo eta idazlea (h. 1992).
Otsaila
- Otsailaren 1a – George Pal, hungariar zinema zuzendari, ekoizle eta animatzailea (h. 1980).
- Otsailaren 5a – Daisy eta Violet Hilton, britainiar siamdar-biki pigópagoak, noizbehinkako aktoreak eta zirkuko ikuskizun ibiltariaren musikariak (h. 1969).
- Otsailaren 6a – Amintore Fanfani, Italiako 32. lehen ministroa (h. 1999).
- Otsailaren 6a – Herbert Southworth, estatubatuar historialaria (h. 1999).
- Otsailaren 7a – Henri Grenet, Baionako alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (h. 1995).
- Otsailaren 8a – Rafael Lapesa, espainiar idazle eta hizkuntzalaria (h. 2001).
- Otsailaren 11 – Vivian Ernest Fuchs, britainiar geologo eta ikertzailea (h. 1999).
- Otsailaren 12a – Olga Benario, alemaniar komunista (h. 1942).
- Otsailaren 14a – Felipe Garín, espainiar artista (h. 2005).
- Otsailaren 15a – Pedro Laín Entralgo, espainiar sendagile eta idazlea (h. 2001).
- Otsailaren 20a – Petar Đurkovic, serbiar astronomoa (h. 1981).
- Otsailaren 22a – Santos Begiristain, nafar apaiz katolikoa (h. 1994).
- Otsailaren 22a – Rómulo Betancourt, Venezuelako presidentea (h. 1981).
- Otsailaren 22a – John Mills, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 2005).
- Otsailaren 23a – William McMahon, Australiako lehen ministroa (h. 1988).
- Otsailaren 26a – Tex Avery, estatubatuar marrazki bizidun egile, marrazkilari, ahots bikoiztaile eta zuzendaria (h. 1980).
- Otsailaren 29a – Balthus, frantziar margolaria (h. 2001).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Marga Gil Roësset, 27ko Belaunaldiko eskultorea, ilustratzailea eta poeta (h. 1932).
- Martxoaren 5a – Rex Harrison, ingeles zinema eta antzerki aktorea (h. 1990).
- Martxoaren 7a – Anna Magnani, italiar aktorea (h. 1973).
- Martxoaren 10a – Sofia Montaner Arnau, Vansa haraneko trementinaire katalana. lanbide horretan azkena (h. 1996).
- Martxoaren 11 – Joani Lertxundi Elizalde, lapurtar fraide beneditarra eta euskal idazlea (h. 1995).
- Martxoaren 12a – David Saul Marshall, lehendabiziko Singapurgo lehen ministroa (h. 1995).
- Martxoaren 13a – Felicidad Duce, kataluniar jostuna, metodo baten sortzailea eta erreferentea moda diseinuan (h. 2000).
- Martxoaren 14a – Maurice Merleau-Ponty, frantziar filosofoa (h. 1961).
- Martxoaren 16a – Kastora Irigoien, bizkaitar panderojolea (h. 1994).
- Martxoaren 16a – Robert Rossen, estatubatuar gidoigile eta zinemagilea (h. 1966).
- Martxoaren 17a – José Luis Iturralde, gipuzkoar musikagilea (h. 1985).
- Martxoaren 17a – Boris Nikolaievitx Polevoi, errusiar idazlea (h. 1981).
- Martxoaren 20a – Michael Redgrave, britainiar aktorea (h. 1985).
- Martxoaren 21a – Benito Torregarai, donostiar futbolaria (h. 1942).
- Martxoaren 22a – Louis L'Amour, estatubatuar idazlea (h. 1988).
- Martxoaren 25a – David Lean, ingeles zinema zuzendaria (h. 1991).
- Martxoaren 25a – Mário Peixoto, brasildar zinemagilea (h. 1992).
- Martxoaren 26a – Samuel Bronston, besarabiar jatorrizko estatubatuar zinema ekoizlea (h. 1994).
- Martxoaren 28a – Juan Uribe Echevarría, txilen aritutako bizkaitar irakasle, idazle eta ikertzailea (h. 1988).
Apirila
- Apirilaren 1a – Abraham Maslow, estatubatuar psikologo humanista, Maslow piramidearen asmatzailea (h. 1970).
- Apirilaren 3a – Benigno Baskaran, gipuzkoar politikaria (h. 1984).
- Apirilaren 4a – Antony Tudor, ingeles-estatubatuar ballet dantzaria eta koreografoa (h. 1987).
- Apirilaren 5a – Bette Davis, estatubatuar aktorea (h. 1989).
- Apirilaren 5a – Mary Welsh Hemingway, estatubatuar kazetaria eta Ernest Hemingwayen laugarren emazte eta alarguna (h. 1986).
- Apirilaren 5a – Herbert von Karajan, austriar orkestra-zuzendaria (h. 1989).
- Apirilaren 9a – Paula Nénette Pepin, frantziar konpositore, piano-jole eta kanta-idazlea (h. 1990).
- Apirilaren 11 – Masaru Ibuka, japoniar industrialaria eta Sonyren sortzaileetako bat (h. 1997).
- Apirilaren 11 – José Antonio Remón Cantera, Panamako presidentea (h. 1955).
- Apirilaren 12a – Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea (h. 1994).
- Apirilaren 12a – André Martinet, frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria (h. 1999).
- Apirilaren 16a – Luciano Montero Hernández, Ávilan jaiotako euskal txirrindularia (h. 1993).
- Apirilaren 20a – Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (h. 2002).
- Apirilaren 23a – Stanisława Angel-Engelówna, poloniar aktorea (h. 1958).
- Apirilaren 28a – Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua (h. 1974).
- Apirilaren 30a – Eve Arden, estatubatuar aktorea (h. 1990).
- Apirilaren 30a – Bjarni Benediktsson, Islandiako lehen ministroa (h. 1970).
- Apirilaren 30a – Felipe Lizaso Eizmendi, Muskilarri, euskal idazlea (h. 1999).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Giovannino Guareschi, italiar idazle eta kazetaria (h. 1968).
- Maiatzaren 1a – Morris Kline, estatubatuar matematika irakaslea eta historiari eta psikologiari buruzko idazlea (h. 1992).
- Maiatzaren 5a – Juan Inazio Goikoetxea, gipuzkoar elizgizona eta euskal idazlea (h. 1983).
- Maiatzaren 5a – Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (h. 2002).
- Maiatzaren 6a – Roberto Etxebarria, euskal herritar futbolaria (h. 1981).
- Maiatzaren 7a – Manuel Gurrutxaga, bizkaitar futbolaria (h. 1975).
- Maiatzaren 9a – Nikolai Piskunov, sobietar matematikaria, ekuazio diferentzial partzialetan aditua (h. 1977).
- Maiatzaren 11 – Agustín Sauto, Bata, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1986).
- Maiatzaren 12a – Nicolas Kaldor, britainiar ekonomialaria (h. 1986).
- Maiatzaren 13a – Carlos Iniesta Cano, espainiar militarra (h. 1990).
- Maiatzaren 15a – Lars-Erik Larsson, suediar musikagilea (h. 1986).
- Maiatzaren 15a - Helen Alma Newton Turner, australiar genetista eta estatistikaria, ardien genetikan autoritate liderra izandakoa (h. 1995).
- Maiatzaren 16a – Ana Carmona Ruiz, Veleta, gizon itxurak mantenduta jokatzea lortu zuen emakumezko futbolaria (h. 1940).
- Maiatzaren 17a – Antonio Pesenti, Il gatto di Zogno, italiar txirrindularia (h. 1968).
- Maiatzaren 20a – James Stewart, estatubatuar aktorea (h. 1997).
- Maiatzaren 22a – Horton Smith, estatubatuar golflaria (h. 1963).
- Maiatzaren 23a – John Bardeen, estatubatuar fisikaria, 1956ko eta 1972ko Fisikako Nobel Saria (h. 1991).
- Maiatzaren 23a – Tomiko Itooka, 116 urte eta 220 egun bizi izandako emakume japoniarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (h. 2024).
- Maiatzaren 25a – Theodore Roethke, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
- Maiatzaren 26a – Robert Morley, ingeles aktorea (h. 1992).
- Maiatzaren 27a – Frank S. Nugent, estatubatuar gidoigile, kazetari eta zinema kritikaria (h. 1965).
- Maiatzaren 28a – Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea (h. 1979).
- Maiatzaren 28a – Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (h. 1964).
- Maiatzaren 30a – Hannes Alfvén, suediar astronomo eta fisikaria, 1970eko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- Maiatzaren 31 – Don Ameche, estatubatuar aktore eta bikoiztailea (h. 1993).
Ekaina
- Ekainaren 8a – Inah Canabarro Lucas, brasildar ehun urtedun moja (h. 2025).
- Ekainaren 13a – Federico Clavería, eusko-estatubatuar marinea, Pazifikoko Gerran gerra-korrespontsal gisa aritu zeba (h. 1994).
- Ekainaren 13a – Maria Helena Vieira da Silva, portugaldar-frantziar margolaria (h. 1992).
- Ekainaren 14a – Kathleen Raine, britainiar poeta (h. 2003).
- Ekainaren 16a – Sarit Thanarat, Thailandiako lehen ministroa (h. 1963).
- Ekainaren 18a – Jose Bergara, nafar fraidea (h. 1936).
- Ekainaren 19a – Eduardo Guzmán, espainiar kazetari eta idazlea (h. 1991).
- Ekainaren 20a – Santiago Zubieta, bizkaitar futbolaria (h. 2007).
- Ekainaren 25a – Willard Van Orman Quine, estatubatuar filosofoa (h. 2000).
- Ekainaren 26a – Salvador Allende, Txileko presidentea, munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista (h. 1973).
- Ekainaren 27a – João Guimarães Rosa, brasildar idazlea (h. 1967).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Luis Regueiro, euskal herritar futbolaria (h. 1995).
- Uztailaren 7a – Carmelo Larrea, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1980).
- Uztailaren 8a – Nelson Rockefeller, AEBetako 41. presidenteordea (h. 1979).
- Uztailaren 12a – Alain Cuny, frantziar aktorea (h. 1994).
- Uztailaren 14a – Basilio Iraola, Mototxo, gipuzkoar idazlea (h. 1986).
- Uztailaren 14a – George Sherman, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1991).
- Uztailaren 16a – Hildegard Brom-Fischer, herbeheretar ehungintzako artista (h. 2001).
- Uztailaren 19a – Josefina Carabias, espainiar abokatu, idazle eta kazetaria, Espainiako lehen emakume kazetarietako bat (h. 1980).
- Uztailaren 20a – La Niña de La Puebla, espainiar abeslaria eta aktorea, flamenko- eta kopla-kantari handienetako bat (h. 1999).
- Uztailaren 23a – Frantzisko Atutxa, euskal idazlea (h. 1973).
- Uztailaren 23a – Elio Vittorini, italiar idazlea eta itzultzailea (h. 1966).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – William Ling, ingeles futbol epailea (h. 1984).
- Abuztuaren 3a – Birgit Cullberg, suediar dantzaria eta koreografoa (h. 1999).
- Abuztuaren 5a – Harold Holt, Australiako lehen ministroa (1967an desagertua).
- Abuztuaren 8a – José Goñi Aizpurua, gipuzkoar kazetari tradizionalista (h. 1964).
- Abuztuaren 8a – Chivu Stoica, Errumaniako presidente eta lehen ministroa (h. 1975).
- Abuztuaren 9a – Tommaso Landolfi, italiar idazlea (h. 1979).
- Abuztuaren 15a – Jesús Rubio, nafar legelaria eta politikari falangista (h. 1976).
- Abuztuaren 17a – Bronisława Wajs, poloniar poeta eta abeslari ijitoa (h. 1987).
- Abuztuaren 18a – Edgar Faure, frantziar politikaria eta idazlea, Frantziako lehen ministroa (h. 1988).
- Abuztuaren 19a – Petra Cuevas, PCEko militante eta sindikalista espainiarra (h. 2014).
- Abuztuaren 22a – Henri Cartier-Bresson, frantziar argazkilaria, fotokazetaritzaren sortzailea (h. 2004).
- Abuztuaren 22a – Félix Bolico Ilundain, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 23a – Arthur Adamov, armeniar-frantziar antzerkigile surrealista, absurduaren antzerkiaren bultzatzailea (h. 1970).
- Abuztuaren 27a – Don Bradman, The Don, australiar kriket jokalaria (h. 2001).
- Abuztuaren 27a – Lyndon Baines Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 36. Presidentea (h. 1973).
- Abuztuaren 29a – Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat (h. 1945).
- Abuztuaren 30a – Fred MacMurray, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- Abuztuaren 31 – Ricardo Gullón, espainiar literatura-kritikaria (h. 1991).
- Abuztuaren 31 – William Saroyan, estatubatuar idazlea (h. 1981).
Iraila
- Irailaren 4a – Edward Dmytryk, kanadar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1999).
- Irailaren 5a – Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans, Borboi etxeko espainiar militarra (h. 1936).
- Irailaren 5a – Joaquín Nin-Culmell, kubatar musikagilea eta pianista (h. 2004).
- Irailaren 5a – Cecilia Seghizzi, italiar konpositore, biolinista eta pintorea (h. 2019).
- Irailaren 6a – Francisca Bartolozzi, nafar kartelgile, marrazkilari, margolari, idazle eta haur-ipuinen ilustratzailea (h. 2004).
- Irailaren 9a – Cesare Pavese, italiar idazle eta poeta (h. 1950).
- Irailaren 13a – Georges Devereux, estatubatuar psikoanalista eta etnologoa (h. 1985).
- Irailaren 13a – Sicco Mansholt, herbeheretar politikari eta diplomazialaria, Europako Batzordeko 4. lehendakaria (h. 1995).
- Irailaren 13a – Mae Questel, estatubatuar aktorea (h. 1998).
- Irailaren 14a – Jean-Baptiste Intzegarai, euskal txirrindularia (h. 2004).
- Irailaren 18a – Viktor Hambardzumyan, sobietar astrofisikaria (h. 1996).
- Irailaren 19a – Mika Waltari, finlandiar idazlea (h. 1979).
- Irailaren 20a – Argye M. Briggs, estatubatuar idazlea (h. 1995).
- Irailaren 22a – Odette Bancilhon, frantziar astronomoa (h. 1998).
- Irailaren 24a – Saizo Saito, japoniar futbolaria (h. 2004).
- Irailaren 29a – Miguel María Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria (h. 1977).
- Irailaren 30a – David Oistrakh, ukrainar biolin-jotzailea (h. 1974).
Urria
- Urriaren 1a – José Luis Ispizua, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1996).
- Urriaren 5a – Joshua Logan, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1988).
- Urriaren 6a – Carole Lombard, Hollywoodeko itzal handiko estatubatuar aktorea (h. 1942).
- Urriaren 10a – Min-Chueh Chang, txinatar-estatubatuar ikertzailea, pilula antisorgailuaren asmatzaileetako bat (h. 1991).
- Urriaren 10a – Mercè Rodoreda, kataluniar idazlea (h. 1983).
- Urriaren 11 - Juana Abascal Nicolás, Gerra Zibilean fusilatutako kantabriar langilea (h. 1938).
- Urriaren 15a – John Kenneth Galbraith, kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa (h. 2006).
- Urriaren 15a – Macário Santiago Kastner, ingeles musikologo, pedagogo eta instrumentu-jotzailea (h. 1992).
- Urriaren 16a – Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa (h. 1985).
- Urriaren 18a – Félix Houphouët-Boigny, Boli Kostako lehendabiziko presidentea (h. 1993).
- Urriaren 20a – Michel Cépède, frantziar agronomo eta administratzailea (h. 1988).
- Urriaren 21a – Jorge Oteiza, oriotar eskultore eta arte-teorilaria, Txillidarekin batera XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena (h. 2003).
- Urriaren 21a – Alexander Schneider, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 1993).
- Urriaren 22a – Jose Escobar, kataluniar komikigilea (h. 1994).
- Urriaren 23a – Ilia Frank, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (h. 1990).
- Urriaren 24a – John Tuzo Wilson, kanadar geologo eta geofisikaria (h. 1993).
- Urriaren 25a – Jose Antonio Goiria, aita Txanton, euskal idazlea, euskaltzalea, karmeldarra eta apaiz katolikoa (h. 1990).
- Urriaren 25a – Manuel Mur, galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea (h. 2003).
- Urriaren 25a – Tauno Palo, finlandiar aktore eta abeslaria (h. 1982).
- Urriaren 25a – Nemesio Tamayo, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea (h. 1992).
- Urriaren 26a – Pilar Kareaga, Espainiako lehendabiziko emakume ingeniari titulatua eta Bilboko alkatea (h. 1993).
- Urriaren 27a – Lee Krasner, estatubatuar margolari espresionista abstraktua (h. 1984).
- Urriaren 28a – Arturo Frondizi, Argentinako Errepublikako presidentea (h. 1995).
- Urriaren 30a – Marcel Béalu, frantziar poeta (h. 1993).
- Urriaren 31 – Francis Daguerre, lapurtar errugbilaria (h. 1985).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Jean Bony, frantziar arte-historialaria (h. 1995).
- Azaroaren 2a – Bixente Retegi, nazien kontzentrazio esparru batean hildako euskal herritarra (h. 1944).
- Azaroaren 3a – Giovanni Leone, Italiako presidentea (h. 2001).
- Azaroaren 4a – Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (h. 2005).
- Azaroaren 6a – Françoise Dolto, frantziar pediatra eta psikoanalista, haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua (h. 1988).
- Azaroaren 6a – Teizo Takeuchi, japoniar futbolaria (h. 1946).
- Azaroaren 8a – Agustí Bartra, kataluniar olerkaria (h. 1982).
- Azaroaren 8a – Martha Gellhorn, estatubatuar kazetaria eta eleberrigilea (h. 1998).
- Azaroaren 11 – Serafín Ahedo, euskal herritar futbolaria (h. 1988).
- Azaroaren 14a – Joseph McCarthy, estatubatuar politikaria, McCarthyismo deritzan Sorgin Ehizaren bultzatzailea (h. 1957).
- Azaroaren 15a – Dolors Vives Rodón, hegazkin pilotu katalana, aitzindaria Espainiako abiazioan (h. 2007).
- Azaroaren 18a – Sancho de Beurko, gaztelaniazko euskal idazlea (h. 1989).
- Azaroaren 22a – Francisco Astitz, nafar idazle eta apaiza (h. 1986).
- Azaroaren 24a – Libertad Lamarque, argentinar kantari eta antzezlea (h. 2000).
- Azaroaren 24a – Margarita Manso, 27ko belaunaldiko espainiar margolaria (h. 1960).
- Azaroaren 25a – Katariñe Puxana, Emakume Abertzale Batzako bizkaitar kidea.
- Azaroaren 25a – Eduard Roschmann, austriar SSko teniente eta komandante nazia (h. 1977).
- Azaroaren 27a – Juan Garizurieta, bizkaitar futbolaria (h. 2001).
- Azaroaren 27a – Tameo Ide, japoniar futbolaria (h. 1998).
- Azaroaren 28a – Claude Lévi-Strauss, frantziar filosofo eta antropologoa (h. 2009).
Abendua
- Abenduaren 3a – Enrique Abril, gipuzkoar palaria (h. 1976).
- Abenduaren 3a – Victor Pasmore, ingeles margolaria (h. 1998).
- Abenduaren 4a – Alfred Hershey, estatubatuar bakteriologo eta genetista, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1997).
- Abenduaren 6a – Herta Freitag, austriar-estatubatuar matematikaria, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna (h. 2000).
- Abenduaren 6a – Pierre Graber, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2003).
- Abenduaren 8a – Max Roqueta, okzitanierazko idazlea (h. 2005).
- Abenduaren 9a – Aden Abdullah Osman Daar, Somaliako lehendabiziko presidentea (h. 2007).
- Abenduaren 10a – Olivier Messiaen, frantziar musikagilea, organista eta irakaslea (h. 1992).
- Abenduaren 11 – Carlos Arias Navarro, Espainiako gobernuaren presidentea frankismoan (h. 1989).
- Abenduaren 11 – Elliot Carter, estatubatuar musikagilea (h. 2012).
- Abenduaren 11 – Amon Göth, SS-etako austriar ofiziala (h. 1946).
- Abenduaren 11 – Manoel de Oliveira, portugaldar zinemagilea (h. 2015).
- Abenduaren 12a – Gustav Ernesaks, estoniar musikagile eta abesbatza-zuzendaria (h. 1993).
- Abenduaren 13a – Elizabeth Alexander, britainiar geologo eta fisikaria, irrati-astronomian egindako ekarpenengatik ezaguna (h. 1958).
- Abenduaren 13a – Van Heflin, estatubatuar aktorea (h. 1971).
- Abenduaren 14a – Eugeniusz Lokajski, poloniar atleta, gimnasta eta argazkilaria (h. 1944).
- Abenduaren 15a – Mercedes Kareaga, gipuzkoar gizarte ekintzailea eta Emakume Abertzale Batzako kidea (h. 1997).
- Abenduaren 15a – Gualberto Villarroel, Boliviako presidentea (h. 1946).
- Abenduaren 16a – Hans Schaffner, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2004).
- Abenduaren 16a – Remedios Varo, margolari surrealista, idazlea eta artista grafikoa (h. 1963).
- Abenduaren 17a – Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (h. 1984).
- Abenduaren 17a – Willard Libby, estatubatuar kimikaria, 1960ko Kimikako Nobel Saria (h. 1980).
- Abenduaren 19a – Gisèle Freund, alemaniar-frantziar argazkilaria (h. 2000).
- Abenduaren 21a – Édouard Ainciart, lapurtar errugbilaria (h. 1980).
- Abenduaren 22a – Max Bill, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta diseinatzailea (h. 1994).
- Abenduaren 22a – Giacomo Manzù, italiar eskultorea (h. 1991).
- Abenduaren 22a – Kočo Racin, mazedoniar poeta iraultzailea (h. 1943).
- Abenduaren 23a – Yousuf Karsh, armeniar-kanadar argazkilaria (h. 2002).
- Abenduaren 31 – Simon Wiesenthal, austriar arkitektoa, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen aritzeagatik ezaguna (h. 2005).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Bittori Etxeberria, nafar abertzalea, Francoren kontrako euskal erresistentziaren Informazio-Zerbitzuan funtsezko emakumea (h. 1997).
- Eugenio Arraiza Vilella, nafar arkitektoa (h. 1968).
- Rafael Basterretxea, bizkaitar arkitekto arrazionalista (h. 2002).
- Maritxu Güller, Uliako sorgina, ustez ahalmen paranormalak zituen Donostiako emakumea (h. 1993).
- Sigfrido Koch Bengoetxea, gipuzkoar argazkilaria (h. 1973).
- Tomas Etxabarri, euskal musikagile eta irakaslea (h. 1990).
- Valentín Pueyo, nafar legelari eta Osasunako presidentea (h. 1982).
- Lea Niako, Berlingo Dantzaria, alemaniar dantzaria, aktorea, artista eta espioia (h. c. 1945).
- Makhali-Phâl, kanbodiar-frantziar idazlea (h. 1965).
- Miguel Itzigsohn, argentinar astronomoa (h. 1978).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 14a – Catharina Louisa Maria Alberdingk Thijm, herbeheretar idazle eta gizarte-langilea (j. 1848).
- Urtarrilaren 14a – Holger Drachmann, daniar olerkari, antzerkigile eta margolaria (j. 1846).
- Urtarrilaren 15a – Mary Hayden Pike, estatubatuar idazlea (j. 1824).
- Urtarrilaren 17a – Fernando IV.a Toskanakoa, azken Toskanako duke handia (j. 1835).
- Urtarrilaren 25a – Ouida, ingeles idazlea (j. 1839).
- Urtarrilaren 28a – Sidney Paget, Viktoriar Aroko britainiar ilustratzailea (j. 1860).
- Urtarrilaren 30a – David Johnson, estatubatuar margolaria (j. 1827).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Karlos I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1863).
- Otsailaren 9a – Clara Corral, galiziar poeta (j. 1847).
- Otsailaren 21a – Harriet Hosmer, estatubatuar eskultorea (j. 1830).
- Otsailaren 23a – Svatopluk Čech, txekiar poeta eta eleberrigilea (j. 1846).
- Otsailaren 29a – Pat Garrett, estatubatuar sheriffa, Billy Haurra hiltzeagatik ezaguna (j. 1850).
- Otsailaren 29a – John Hope, Linlithgowko I. markesa, Australiako 1. gobernadore orokorra (j. 1860).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Lorenz Leonard Lindelöf, finlandiar matematikari eta astronomoa (j. 1827).
- Martxoaren 7a – Manuel Curros Enríquez, galiziar idazlea (j. 1851).
- Martxoaren 9a – Henry Clifton Sorby, britainiar geologo eta mikrokopista (j. 1826).
- Martxoaren 11 – Edmundo de Amicis, italiar idazlea, eleberrigilea eta bidaia liburuen egilea (j. 1846).
- Martxoaren 14a – Lester Allan Pelton, estatubatuar ingeniaria, Pelton turbinaren asmatzailea (j. 1829).
- Martxoaren 21a – Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria (j. 1831).
Apirila
- Apirilaren 9a – Eugène Lefébure, frantziar egiptologoa (j. 1838).
- Apirilaren 22a – Henry Campbell-Bannerman, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1836).
- Apirilaren 28a – Belle Gunness, norvegiar-estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1859).
Maiatza
- Maiatzaren 7a – Ludovic Halévy, frantziar antzerkigile, eleberrigile eta operetako eta operako libretoen egilea (j. 1834).
- Maiatzaren 21a – Pedro Biteri, gipuzkoar idazlea, aberats eta filantropo ospetsua (j. 1833).
- Maiatzaren 23a – François Coppée, frantziar idazlea (j. 1842).
- Maiatzaren 31 – Louis-Honoré Fréchette, kanadiar idazlea eta politikaria (j. 1839).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Jean-Paul Habans, Paulus, lapurtar abeslaria (j. 1845).
- Ekainaren 21a – Nikolai Rimski-Korsakov, errusiar musikagilea (j. 1844).
- Ekainaren 24a – Grover Cleveland, Ameriketako Estatu Batuetako 22. Presidentea (j. 1837).
- Ekainaren 30a – Thomas Hill, estatubatuar margolaria (j. 1829).
Uztaila
- Uztailaren 3a – Joel Chandler Harris, estatubatuar kazetari, idazle eta folklorista (j. 1848).
- Uztailaren 5a – Basilio Lacort, nafar kazetari eta militarra (j. 1851).
- Uztailaren 5a – Jonas Lie, norvegiar idazlea (j. 1833).
- Uztailaren 12a – William D. Coleman, Liberiako presidentea (j. 1842).
- Uztailaren 20a – Dimitrios Vikelas, greziar negozio-gizon eta idazlea, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko lehenbiziko presidentea (j. 1835).
- Uztailaren 22a – William Randal Cremer, bakezalea eta Ingalaterrako parlamentaria (j. 1828).
Abuztua
- Abuztuaren 6a – Antonio Starabba, Italiako lehen ministroa (j. 1839).
- Abuztuaren 8a – Joseph Maria Olbrich, austriar arkitektoa, Vienako Sezesioa mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1867).
- Abuztuaren 17a – Radoje Domanović, serbiar idazlea (j. 1873).
- Abuztuaren 24a – Pedro Bilbao Arrola, Bilboko alkatea (j. 1853).
- Abuztuaren 25a – Henri Becquerel, frantziar fisikaria (j. 1852).
- Abuztuaren 27a – Thorvald Bindesbøll, daniar arkitektoa (j. 1846).
- Abuztuaren 30a – Giovanni Fattori, italiar margolaria (j. 1825).
- Abuztua – Laure de Châtillon, frantziar margolaria (j. 1826).
Iraila
- Irailaren 6a – Fanny Stöckert, alemaniar idazlea (j. 1844).
- Irailaren 10a – Philippe Jolyet, frantziar margolaria (j. 1832).
- Irailaren 18a – Emilia Calé, galiziar idazlea (j. 1837).
- Irailaren 20a – Pablo Sarasate, nafar musikagilea (j. 1844).
- Irailaren 20a/21a – Nicolás Salmerón, espainiar politikaria, irakaslea eta filosofoa (j. 1838).
- Irailaren 26a – Fermin Herran, arabar idazle eta ikertzaile euskaltzale eta mezenas masoia (j. 1852).
- Irailaren 29a – Joaquim Maria Machado de Assis, brasildar idazlea, Brasilgo literaturaren maisu nagusitzat hartua (j. 1839).
Urria
- Urriaren 11 – Rita Cetina Gutiérrez, mexikar maistra, poeta eta feminista (j. 1846).
- Urriaren 13a – Antonieta Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (j. 1838).
- Urriaren 18a – Emília Freitas, brasildar eleberrigile, poeta eta irakaslea (j. 1855).
Azaroa
- Azaroaren 7a – Butch Cassidy, estatubatuar banku eta ganadu lapurra (j. 1866).
- Azaroaren 8a – Victorien Sardou, frantziar antzerkigilea (j. 1831).
- Azaroaren 9a – Justo Arévalo, nafar aitoren seme eta politikaria (j. 1819).
- Azaroaren 10a – Alejandro San Martin, nafar mediku eta politikari liberala (j. 1847).
- Azaroaren 13a – Achille Luchaire, frantziar historialaria (j. 1846).
- Azaroaren 14a – Guangxu, Txinako enperadorea (j. 1875).
- Azaroaren 14a – Antonio Ruiz-Cabal, andaluziar elizgizona (j. 1835).
- Azaroaren 15a – Cixi, Txinako enperatriz erregeordea edo enperatriz alarguna (j. 1835).
- Azaroaren 18a – Ruth Wills, ingeles poeta eta fabrikako langilea (j. 1826).
Abendua
- Abenduaren 5a – Jose Arana Elortza, Madrilgo Errege Antzokiko enpresaburu eta Donostiako Aste Nagusiaren sortzailea (j. 1839).
- Abenduaren 5a – William Ireland Knapp, estatubatuar filologoa eta euskalaria (j. 1835).
- Abenduaren 8a – Josef Zemp, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1834).
- Abenduaren 14a – Zoia Jakovleva, errusiar idazlea (j. 1862).
- Abenduaren 16a – Amerikar Zaldi, oglala leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. 1840).
- Abenduaren 21a – Antero Apaolaza, gipuzkoar idazlea eta Bergarako alkatea (j. 1845).
- Fisika: Gabriel Lippmann
- Kimika: Ernest Rutherford
- Literatura: Rudolf Christoph Eucken
- Medikuntza: Ilya Ilyich Mechnikov, Paul Ehrlich
- Bakea: Klas Pontus Arnoldson, Fredrik Bajer
Kanpo estekak
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
| ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Index:
pl ar de en es fr it arz nl ja pt ceb sv uk vi war zh ru af ast az bg zh-min-nan bn be ca cs cy da et el eo eu fa gl ko hi hr id he ka la lv lt hu mk ms min no nn ce uz kk ro simple sk sl sr sh fi ta tt th tg azb tr ur zh-yue hy my ace als am an hyw ban bjn map-bms ba be-tarask bcl bpy bar bs br cv nv eml hif fo fy ga gd gu hak ha hsb io ig ilo ia ie os is jv kn ht ku ckb ky mrj lb lij li lmo mai mg ml zh-classical mr xmf mzn cdo mn nap new ne frr oc mhr or as pa pnb ps pms nds crh qu sa sah sco sq scn si sd szl su sw tl shn te bug vec vo wa wuu yi yo diq bat-smg zu lad kbd ang smn ab roa-rup frp arc gn av ay bh bi bo bxr cbk-zam co za dag ary se pdc dv dsb myv ext fur gv gag inh ki glk gan guw xal haw rw kbp pam csb kw km kv koi kg gom ks gcr lo lbe ltg lez nia ln jbo lg mt mi tw mwl mdf mnw nqo fj nah na nds-nl nrm nov om pi pag pap pfl pcd krc kaa ksh rm rue sm sat sc trv stq nso sn cu so srn kab roa-tara tet tpi to chr tum tk tyv udm ug vep fiu-vro vls wo xh zea ty ak bm ch ny ee ff got iu ik kl mad cr pih ami pwn pnt dz rmy rn sg st tn ss ti din chy ts kcg ve









