Asma edo txurrunaarnas gaixotasun kronikoa da. BGBK («Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea») ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena.
Epidemiologia
Euskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera.
2001–2002an egindako ISAAC («Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood») ikerketaren arabera, 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren, bai eta 13-14 urteko %12.8a eta %13.8a ere, hurrenez hurren.
Eragileak
Alergenoak: katuak, lore- eta belar-hautsak, etxeko hautsak, hezetasuna, keak (tabakoaren barne) eta abar.
Lehendabiziko sintomak 1. urte aurretik agertzen dira. Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen. Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat.
Asmaren ezaugarri da behin eta berriz episodio hauek izatea: arnastean txistu hotsa, arnasestua, bular-estua eta eztula.[1]
Zeinuak
Auskultazioan, tipikoak dira txistu-hotsak eta espirazio luzatua gaixotasuna kontrolaturik ez dagoenean.