Eztul
Eztula arnas gaixotasunen artean sintomarik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere agertu daiteke: ORL-ko batzuetan edo digestio-aparatukoak. Eztula espirazio (arnasbotatze) azkarra da, zeinek arnasbideen edukia kanporatuz abiadura handiko aire-jario oso lasterra sortzen duen. Eztula nahitakoa edo erreflexua izan daiteke, eta arnasbideen jariakinak eta gorputz arrotzak garbitzeko balio du. AnatomofisiologiaEztularen zentroa erraboilean kokatuta omen dago. Zentro hori burmuin-azaletik estimula daiteke; horregatik izan daiteke eztula nahitakoa. Eztula ekintza erreflexua denean, erreflexu guztiek bezala, bide aferenteak eta eferenteak izaten ditu: a) Bide aferenteak Biderik inportanteenak goiko nerbio laringeoa eta nerbio bagoa izaten dira; bide horien errezeptore erreflexogenoak goiko arnasbideetan eta pleuran daude, estimulu mekaniko, kimiko edota termikoengatik estimula daitezkeenak. b) Bide eferenteak Eztularen zentrotik irteten diren aginte eferenteak nerbio frenikoaren eta nerbio espinalen bidez abiatzen dira arnas giharretara, eta nerbio atzerakariaren bidez laringera. Eztula, azken finean, hiru fasetan gauzatzen den espirazio eztandagarria da:
Hiru fase horiek oso azkar gertatzen dira bata bestearen atzetik. Eztularen helbururik nagusiak mukiaren kanporaketa eta arnasbideen garbiketa izaten dira. EtiopatogeniaBide aferenteen zonalde erreflexogenoak estimulatzeko gai diren estimulurik inportanteenak honako hauek dira: a) Estimulu kortikalak (garun-kortexetik) Eztul psikikoan (psikogenoan) estimulua garun-kortexetik dator. b) Estimulu mekanikoak
c) Estimulu kimikoak d) Estimulu termikoak: Haize oso beroa (baita hotza ere) arnastea. Eztul-motaka) Eztul lehorra edo ez-emankorra (espektoraziorik gabekoa) Hauxe da pleurako patologian agertzen den eztula; eztul psikogenoa ere lehorra izaten da. Kontuan hartu behar da pertsona batzuek ez dakitela karkaxarik kanporatzen, eta irentsi egiten dituzte esputoak. Ez bazaie horri buruz ondo galdetzen, eztularen diagnostikoa okerra izan daiteke, eta eztul lehortzat har daiteke eztul emankorra dena. b) Eztul bustia, emankorra edo eraginkorra (espektorazioarekin batera) Azken finean, eztularen helburua jariakinak kanporatzea da. Eztul bustia patologia askotan ikus daiteke: arnasbideetako hanturetan, asman, bronkitis kronikoan, tuberkulosian, birikako edema akutuan.... c) Eztul espasmodikoa Eztulaldi azkar batzuk, bata bestearen atzetik gertatzen direnean, eztul espasmodikoa dela esaten da. Bronkitis kronikoan ager daiteke, baita beste patologia batzuetan ere. d) Kukutxeztula edo eztul kokelukoidea Eztul espasmodikoa da, baina hasiera bateko inspirazioa glotisa erdi zabalik dagoela gertatzen da. Horrek zarata tipikoa agerrarazten du ("kioa"). Izenak adierazten duenez, kukutxeztulan gertatu ohi da. e) Txakur-eztula Tonu baxuko eztula da, eta goiko arnasbideetako hanturetan agertu ohi da (goiko arnasbideetako katarroetan, trakeitisetan...). f) Eztul bitonala Eztul mota honetan tonu altuak eta baxuak nahasten dira; ahots-korda baten paralisiaren adierazlea izan ohi da, gehienetan nerbio atzerakaria zanpaturik dagoelako tumore baten ondorioz. g) Eztul goragalegarria Gorakoekin azaltzen den eztula da. Ondorio kaltegarriaka) Gaixoaren ahulezia Eztula iraunkorra eta bizia bada, batez ere gaixoa zaharra denean edo egoera larrian dagoenean, oso neketsua eta ahulgarria izan daiteke. b) Eztul-sinkopea edo sinkope tusigenoa Eztul egitean torax barneko presioa izugarri handitzen da; horren ondorioz, bihotzera doan zain-itzulera murriztuko da. Horrek bihotz-gastuaren jaitsiera ekarriko du eta garunera odol arterial gutxiago helduko da. Bestetik, burualdean estasi benosoa izango dugu. Bi arrazoi horiengatik bat-bateko konorte-galera gerta daiteke. c)Saihets-hezurretako hausturak: Arraroa da, baina ez da ezinezkoa, deskribaturiko kasuak baitaute d) Pneumotoraxa eta pneumomediastinoa Eztulaldien ondorioz pleuraren azpian dauden builak edo kisteak apur daitezke eta airea pleura-espaziora pasatuko da. AkutuaKronikoaMaiztasunaren arabera:
Gaixotasun bereziakBibliografia
Kanpo-estekak |