Astrakhan oblasta
Astrakhan oblasta (errusieraz: Астраха́нская о́бласть, translit.: Astrakhanskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 49.000 km²ko eremua du eta 2010ean 1.010.073 biztanle zituen[1]. Hiriburua Astrakhan hiria da (520.339 biztanle 2010ean[1]). GeografiaAstrakhan oblasta Errusiako hegomendebaldean dago. Mendebaldean Kalmukia errepublikarekin du muga, iparraldean Volgograd oblastarekin, ekialdean Kazakhstanekin eta hegoaldean Kaspiar itsasoarekin. Volga ibaiak zeharkatzen du eskualdea. Talde etnikoak130 talde etniko baino gehiago daude, tartean errusiarrak (%72a), kazakhak (%13a) eta tatariarrak (%7,2a)[2]. EkonomiaAstrakhan Kaspiar itsasoko arrantzalekuen hiriburua da. Kabiar, arrain keztatu eta kontserba produkzioak garrantzi handia du. Horrez gain, itsas garraioaren eta trenbidekoaren arteko transferentzia lekua da[2]. ErreferentziakKanpo estekak
|