Udmurtia
Udmurtia Errusiako errepubliketako bat da, Kama ibaiaren goi-arroan, Ural mendien oinetan dagoena. 42.100 km2ko eremua du, eta 1.522.761 biztanle zituen 2010ean[1]. Hiriburua Izhevsk da. GeografiaOso lurralde zelaia da. HistoriaXIII.-XVI. mendeetan tartariarren eskuetan egon zen, eta 1552. urtean errusiarren mendean geratu zen. 1773-1775 urteetan Iemelian Pugatxoven matxinadan parte hartu zuten udmurtiarrek. 1917. urtean sobietarrek Izhevsk hartu zuten, eta 1918. urtean lurralde osoa. Gerra Zibilaren ondoren, Voteko lurralde autonomoa sortu zen (1920), eta 1934. urtean Udmurtiarren Errepublika Autonomo bihurtu zen. EkonomiaEkonomia-jarduera nagusiak hauek dira: nekazaritza (laboreak, lihoa, azukre-erremolatxa, patata), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta industria (metalurgia, makineria, zementua, zurgintza, larrugintza, janari-industria). Petrolio- eta manganeso-hobiak ere baditu Udmurtiak. Erreferentziak
Kanpo estekak
|