Historiairaganak eta iraganeko gertakizunek osatzen dute. Gertakizun horiek eta gizartearen bilakaera aztertzen duen diziplinari ere historia deritzo horretarako honek gizarte zientzien metodoak erabiltzen dituelarik. Historia diziplinaren helburua iraganeko gertakarien informazioaren biziraupena bermatu, oraina ulertu eta etorkizunean gerta litekeena aurreikustea da. Historialari deritze historia ikasi, aztertu eta idazten dutenei. Bestalde, izan diren eta ez direnen inguruko kontakizun eta ipuineiistorio izena egozten zaie, ez historia.
Denboraren iragatea.
Historia hitzaren jatorria grezierakoΟιδa ("badakit") hitzean oinarritzen da. Hortik Ιστορια ("ikerketa edo informazioa") eratorri zuen, eta hortik latinezkohistoria hitza.
Non hasten da historia?
Oro har iragan guztia gertatu denetik historia dela esan baliteke ere adiera klasikoei jarraiki historia gizaki eta gizarteen denboran zeharkako joana dugu gizakia gizaki denetik edo iraganeko gertakari jakin batez geroztik, horrela historia iraganeko une batetik une honetara arte doan aroa genuke historiaren hasera irizpide subjektiboek zehazten dutelarik.
Zenbaitentzat historia unibertso beraren edo lur planetaren sortzearekin hasten da, besteentzat berriz historia gizakia bere arbasoengandik eboluzionatu ostean hasten da. Badira historia idazkerarekin hasi zela diotenak idazkerak jakituriaren transmisioa irauli zuelako edota historiaren hasera gertakari erlijiosoei esleitzen diotenak, adibidez zenbait kristau korronteek historiaren muga Jesukristoren jaiotzan ipintzen dute. Muga den lekuan dela ere historia izenez aipaturiko aroaren aurreko garaiari historiaurrea deritzo eta historia bera azpi-aro anitzetan banatzen da.
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.