Avnia
| Izena | Avnia |
| Sortze urtea | 2002 |
| Mota | Historia, etnografia, toponimia...aldizkaria |
| Saltzen den lurraldea | Euskal Herria eta beste |
| Editatzen den herria | Luiaondo (Aiara) |
| Hizkuntza | Gehienbat espainieraz |
| Maiztasuna | Hiruhilabetekaria |
| Argitaratzailea | Avnia Kultur Elkartea |
| Zuzendaritza | Juanjo Hidalgo, Felix Mugurutza |
| Webgunea | www.aunia.org |
Avnia (ahoskatu /'awnia/) Aiaraldean sortutako aldizkaria da.
Historia
Aldizkari hau lehen aldiz 2002ko abenduan argitaratu zen. 2009ko amaieran 28 zenbaki zituzten argitaratuta.
Izena Laudion agertu zen latinezko inskripzio batetik ateratakoa da.
Ezaugarriak
Etnografia, antropologia, arkeologia, historia, toponimia eta bere etimologia eta ingurune naturala gizakia abiapuntu hartuta dira jorratutako gaiak.
Hasieran batez ere aipatu eskualdeko zazpi udalerriei[1] buruzko artikuluek osatzen zuten Avnia; urteak pasa ahala Aiaraldeaz mantendu duen arreta beste zonalde batzuei buruz argitaratu diren testuekin konbinatuz joan da.
Artikulu gehienak gaztelaniaz daude eta bakan batzuk euskaraz.
Hiruhilabetekaria da; zenbakiez gain udako urtaroen izena ere ematen zaie aleei.
Aunia Kultur Elkartea
Aldizkariaren proiektua aurrera atera duen taldeak izen bereko elkartea osatu zuen. Egoitza Luiaondon (Aiara) dago kokatuta[2].
Elkarteak gai berberak jorratzeko ekitaldi batzuk burutzen ditu:
- jardunaldiak: Aiaraldeko historiaz zenbait urtez, Jesus Galindezez, Joan Perez de Lazarragaz...
- indusketak: Untzuetako Ertaroko gazteluan, Baranbioko hilerrian.
- ikastaroen antolaketa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Aunia Kutur Elkartea (Gaztelaniaz)
- Revistas culturales alavesas/ Eusko ikaskuntza.
- Aunia. Euskariana. Informazioa aleei buruz[Betiko hautsitako esteka] eta ale digitalizatuak[Betiko hautsitako esteka]
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









