Azetilkolina
Azetilkolina (Ach) nerbio-sistema zentral eta periferikoan oso zabalduta dagoen neurotransmisorea da. Bere funtzioa, gainerako neurotransmisoreena bezala, nerbio-bulkada neurona batetik bestera garraiatzea da. HistoriaAzetilkolina Henry Hallett Dalek aurkitu zuen 1914an bihotzeko ehunaren gain zituen eraginei esker. Baina Otto Loewik identifikatu zuen neurotransmisore gisa. Hasieran "vagusstoff" izena eman zitzaion nerbio bagoarekin zerikusia zuelakoan. 1936an Medikuntzaren Nobel Saria jaso zuten biek aurkikuntza honengatik. Azetilkolina gainera, identifikatu zen lehen neurotransmisorea izan zen. Sinapsi kolinergikoaBiosintesiaBiosintesia, neurotransmisore ororena bezala, neurona baten barnean gertatuko da. Azetilkolinaren biosintesiak serina aminoazido prekurtsorean du hasiera. Aminoazido hau serina deskarboxilasa entzimak deskarboxilatu egiten du amino etanola emanez. N-metiltransferasa entzimak azken honi hiru metil talde sartzen dizkio kolina sintetizatuz. Azkenik, kolinaren azetilazioa burutzen du kolina azetiltransferasak azetilkolina lortzeko. Metatze eta askapenaBehin neurotransmisorea sintetizatu denean, neuronan besikula baten barnean metatuta geratuko da. Askatzeko ordua iristen denean, hau da, kaltzioak seinalea ematen duenean, besikula honek neuronaren mintzarekin bat egingo du neurotransmisorea sinapsi gunera askatuz. Hartzaileekin loturaAzetilkolinarentzat bi hartzaile mota daude: muskarinikoak eta nikotinikoak. Hartzaile muskarinikoak muskarinari erantzuten diotenak dira eta nikotinikoak nikotinari. Azetilkolina hartzaile hauei lotzean prozesu biokimiko kate bat jartzen da martxan. EliminazioaAzetilkolinak seinalea eman ondoren, sinapsi gunetik desagerarazi behar da. Horretarako bi bide daude: errekaptazioa edo metabolismoa.
EraginakAzetilkolinak nerbio-sistema zentral zein periferikoan ditu eraginak:
Lotutako gaixotasunak
FarmakologiaAzetilkolinaren sistemaren gain eragiten duten sendagai ugari daude. Horietako batzuk, agonistak dira, hau da, sistema kitzikatzen dute. Beste batzuk aldiz, antagonistak dira, sistemaren inhibitzaileak. Hauek sendagai kolinergiko eta antikolinergiko bezala ezagutzen dira. AgonistakAzetilkolinaren hartzaileen agonistak dira. Hauen gain eragiten dezakete modu zuzenean edo zeharka. Zuzeneko agonistak. Zuzenean eragiten badute, hartzaileei lotu eta azetilkolinaren efektu berdinak bultzatuko dituzte. Zeharkako agonistak. Zeharkako eragina dutenek aldiz, azetilkolinaren efektua bultzatzeko beste bide bat erabiltzen dute. Ohikoena azetilkolina hidrolizatzen duen entzima, azetilkolinesterasa, inhibitze da. Inhibitzaile hauek itzulgarriak edo itzulezinak izan daitezke. Inhibitzaile itzulgarriak Inhibitzaile itzulezinak AntagonistakAntagonistak azetilkolinaren hartzaileekin lotu baina eragin biologikorik ematen ez dutenak dira. Antimuskarinikoak Antinikotinikoak Kanpo estekak |