Nerbio-sistema autonomo
Nerbio-sistema autonomoak, nerbio-sistema begetatibo bezala ere ezaguna, informazio errai eta barne ingurunetik jasotzen du, ondoren odol hodi, guruin eta muskulu leunaren gain eragiteko. Nerbio-sistema somatikoan ez bezala, nahigabekoa da eta bizkarrezur-muin, entzefalo enbor eta hipotalamoan dauden nerbio zentroek aktibatzen dute. Sistema eferentea da non inpultsuak NSZtik organo periferikoetara bidaltzen dituen, hauetan borondatez egiten ez diren ekintzak bultzatuz. Ekintza hauen artean daude: bihotzaren maiztasun eta uzkurketa indarraren kontrola, odol hodien uzkurketa eta zabalkuntza, hainbat organoetako muskulu leunaren uzkurketa eta erlaxazioa, begi-niniaren uzkurketa, guruin exokrino eta endokrinoen jariaketa, digestioaren, odol zirkulazioaren, arnasketaren edo metabolismoaren erregulazioa. Sistema honen funtzionamendu txarrak sintoma ugari sor ditzake zeinak disautonomia bezala ezagutzen diren. Nerbio-sistema autonomoa muskulu eskeletikoa inerbatzen duten nerbioak izan ezik, NSZtik ateratzen diren gainerako nerbio guztiek osatzen dute. Nerbio autonomo nagusienak pneumogastrikoa, esplanknikoak edo pelbikoak dira. Nerbio-sistema autonomoa bi ataletan banatzen da:
Ikus, gainera
Kanpo estekak |