Barte
Bartea, gaztelaniaz artikuluarekin adierazi normalean (El Barte), Barrundian (Araba) egin ohi den opil bat da, bigarren mailako irinez egindako ogi handi bat. Henrike Knörr euskalariaren arabera, partem latinezkoaren (partea, zatia) euskaratze argi bat barte da izena: ogia bedeinkatu ondoren zatikatu eta bi herriko biztanleen artean partekatzeko zeremonia batean hartzen denez, hortik etimologia posible hori[1].
Hermua eta Larreako herrien artean uztailaren 4an egiten den erromeria eta ospakizun berezi baterako prestatzen da, eta jaiak berak Bartearen erromeria izena hartzen du. Urtero, uztailaren 4an, ondoko Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin elizan meza egiten da, eta bartea bedeinkatzen. Ondoren, Larreakoek opari ematen diete bartea Hermuakoei[1]. Zeremonia soka-dantza eta aurresku berezi batekin osatzen da[2].
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) RUIZ DE EGUINO, Kepa. (2008-01-18). «La fiesta de “El Barte” en Larrea (I/II)» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2020-05-13).
- ↑ Ezpalak 2015 Larreako herritarrak: Bartearen aurreskua. (kontsulta data: 2020-05-13).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









