Donemiliagako goldean (1025) Barrandiz gisa ageri zen toponimoa Barrundia toponimoaren aldaerarik zaharrena izan liteke, baina ez da segurutzat jotzen. 1324ko dokumentu batean eta geroago Barrundia agertzen da. Behin edo behin, aldiz, Barundia gisa ere bai.[5] Dokumentu zaharretan bigarren silabako alternantzia ikusten dute adituek Barrundia / Barrandia (gehienetan <u> eta ia beti dardarkari multiplearekin) eta (H)Ubar(r)undia toponimoaren oihartzuna.[6]
Toponimoak -a itsatsia duela ikus daiteke Joan Perez Lazarragaren testu batean: «Barrundiaco dama galantac» (c. 1567).
Barrundiko udalerriak Arabako lau ermandade eta jaurerri historiko biltzen ditu: Gebara, Ganboa, Larrintzar eta Barrundia izen berekoa.
1835ean jaurerriak eta ermandadeak desagertu ziren, eta honako udalerri hauek osatu ziren:
Barrundia. Honako herriak hartzen zituen: Audikana (hiriburua), Dallo, Etxabarri Urtupiña, Deredia, Hermua, Larrea, Matura, Otatza, Ozeta eta Zuhatzola.
Ganboa. Honako herriak ziren: Garaio, Larrintzar, Marieta, Mendixur, Azua (hiriburua), Mendizabal, Langara, Orenin eta Zuhatzu.
Gebarako gaztelua eta Arabako lautadaGebara, herri hauekin: Elgea, Etura, Gebara eta Urizar, baita Oñati ere hasiera batean.
1885ean, Barrundia eta Gebara batu egin ziren, eta hiriburua Ozetan jarri zen.
Azkenik, XX. mendearen erdialdean (1955ean), Uribarri Ganboako urtegia eratu zutenean, Ganboako haranaren zati handi bat ur azpian geratu zen, eta uretatik libre geratu ziren herriek inguruko udalerriekin bat egin zuten. Barrundiaren kasuan Garaio, Marieta, Larrintzar, Zuhatzu eta Mendixur integratu ziren udalerrian.
Demografia
XX. mende ia osoan zehar populazioak beheranzko joera izan zuen Barrundian, eta mende hasieran 1.300 biztanle inguru bazituen, 1990erako 481 besterik ez ziren bizi bertan. Ordutik, joera aldatu eta populazioa hazten hasi zen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen lehenengoan hazkunde esanguratsua gertatu zen eta populazioa bikoiztu egin zen.
Oharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[8]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1975
1976
1977
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
0
−5
3
3
−2
8
2
0
2
−1
−2
−1
−5
0
0
−5
−9
−4
−2
0
−2
−1
−4
2
1
−1
−6
−1
4
3
6
1
1
2
5
7
−3
5
−3
−3
0
−3
−14
−9
3
0
−6
−7
−5
−5
−3
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[9] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
3
0
8
9
7
4
5
7
11
11
5
6
7
9
12
3
12
8
2
5
2
5
3
5
6
3
3
5
6
5
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen dituAipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekua
Honako bi grafiko hauek herrian bizi direnen jaioterria erakusten du. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[10][11]. EUSTATen datuetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa soilik desberdintzen dira. Nafarroa Garaia eta Ipar Euskal Herria beste kategorietan gehitzen dira. Datuak Wikimedia Commonsen daude eskuragarri bi fitxategi hauetan: Jaioterria eta nazionalitatea
1879an, gaur egun Barrundia osatzen duten guneetan 430 euskal hiztun zeuden. Garai hartan 2.000 biztanle inguru zegoenez, euskal hiztunak % 21 ziren. Frankoren diktaduraren azken urteetan, 1973an, berriz, 3 euskal hiztun besterik ez ziren egiaztatu Barrundian: bat Marieta-Larrintzarren, beste bat Elgean, eta beste bat Ozaetan.[22]
Ondoren izandako berreskurapenaren eraginez, gaur egun barrundiarren % 27 euskal hiztunak dira, eta herritarren beste % 19k euskara ulertzen du. 1996an 77 euskaldun (%14) eta 2001ean 128 (%20.5) erroldatuta zeuden, guztira 549 eta 623 herritar bizi zirelarik, hurrenez hurren. Erdi euskaldunak ziren 21 eta 92.
Uztailaren 4an Bartea izeneko erromeria egiten da Larrean eta Hermuan. Bigarren mailako irinez egindako ogi handi bati deitzen zaio bartea, eta izen hori hartzen du egun horretan Hermuan ospatzen duten erromeriak. Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, bertan soka-dantza edo aurreskua danzatzen dute[24].
*Administratiboki, Argantzun eta Trebiñu Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan daude
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.