Baso-muga


Baso-muga, edo hobeki zuhaitz-muga, lerro irudikatu bat da, non zuhaitzak sor daitezkeen azken muga markatzen duen. Muga horretatik haratago ekologia baldintzek (tenperatura hotzak, airearen presioa, hezetasun gabezia, lurraren baldintzak) ez dute zuhaitzen presentzia ahalbideratzen[1]. Hortaz, habitat baten muga ere bada.
Ezaugarriak
Basoaren azken muga horretan, latitude eta klimatologiaren arabera, zuhaitzak sortzeko azken ingurua markatzen da, desberdina den tokien arabera. Basoentzako latitude garaiena lurralde zirkunpolarretan aurkituko dugu. Baso-mugetan sarritan zuhaitzen garapena kaxkarra izan daiteke eta azkenak, mugatik gertu daudenak, txikiak eta okerrak izan daitezke. Baldintza horiek haizearen ondorioz bada krummholz formazioa deritzogu (alemanez krumm “okertua”, “bihurria” eta Holz, “zura”: krummholz, «zur okerra» edo “zur bihurritua”).[2]
Baso-muga, izadian ohikoa den moduan, eskala handian hobeto definitzen da hurbiletik baino, ez baita hain muga garbia, igarotze gradual bat baizik: zuhaitzak gero-eta txikiagoak eta sakabanatuak dira eta, azkenean, desagertzen dira[3].
Ohiko landaredia

Hauek dira baso-muga arktikoan eta alpetarrean ager daitezkeen zuhaitz batzuk (batez ere koniferoak dira:
- Abies lasiocarpa
- Larix lyallii
- Picea engelmannii
- Pinus albicaulis
- Pinus longaeva
- Pinus aristata
- Pinus balfouriana
- Larix gmelinii
- Pinus culminicola
- Pinus peuce
- Pinus cembra
- Pinus mugo
- Pinus hartwegii
- Betula pubescens
- Polylepis (Polylepis tarapacana)
- Eucalyptus pauciflora
- Nothofagus antarctica
- Nothofagus betuloides
- Picea mariana
Mundu banaketa
Baso-muga alpetarra
Baso-muga alpetarra tokian-tokiko aldagai askoren menpe dago: aspektu geografikoak, klimatologia, polo geografikoaren gertutasuna... Zenbait tokitan, bestetik, inguru tropikalak eta uharteak, espezie alpetarrak ezin dira heldu eta horrek baso-lerro baxuagoak eman ditzake.
Hemen aurkezten den zerrenda gutxi gorabeherakoa da:
| Tokia | Latitude | Altitudea, metrotan | Oharrak |
|---|---|---|---|
| Suedia | 68°N | 800 | |
| Norvegia | 61°N | 1100 | Kostaldetik gertu jaisten da. |
| Alpeak | 46°N | 2100 | Hegoaldera ematen duten Alpeetan garaiagoa. |
| Rila | 42°N | 2300 | Pinus mugo espezie arrunta du baso-mugan. |
| Pirinioak Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Andorra, Katalunia | 42°N | 2300 | Pinus uncinata espezieak baso-muga markatzen du |
| Sierra Nevada, Espainia | 37ºN | 2400 | Pinus sylvestris nevadensis espezieak baso-muga markatzen du. Urtaro lehorra udan. |
| Olympic Mountains WA, Ameriketako Estatu Batuak | 47°N | 1500 | Neguan elurrak zuhaitz gazteak estaltzen ditu. |
| New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak | 44°N | 1220 | Gailur batzuek, suteak direla eta ondorioz gertatutako lurraren galera, baso-muga baxuago dute. |
| Wyoming, Ameriketako Estatu Batuak | 43°N | 3000 | |
| Mendi Harritsuak, Ameriketako Estatu Batuak | 40°N | 3500 | Hego-mendebaldeko malda beoragoetan. |
| 2400 | Ipar-ekialdeko maldetan | ||
| Japoniako Alpeak | 39°N | 2900 | |
| Yosemite, Ameriketako Estatu Batuak | 38°N | 3200 | Sierra Nevadako mendebaldea |
| 3600 | Sierra Nevadako ekialde aldean (Kalifornia) | ||
| Popocatépetl, Mexiko | 19°N | 4000 | |
| Himalaia | 28°N | 4400 | |
| Costa Rica eta Panama | 9.5°N | 3400 | |
| Kilimanjaro, Tanzania | 3°S | 3000 | Leku tropikal baten adibidea da. Lurralde biogeografiko horietan espezieen tolerantzia txikiagoa da eta, ondorioz, muga baxuagoa da. |
| Hawaii, Sierra Nevada (AEB) | 20°N | 2800 | Kilimanjaroren antzeko kasua. Alisio haizeen eraginez euri gutxiago egiten du. |
| Ginea Berria | 6°S | 3900 | |
| Andeak, Peru | 13°S | 4560 | Ekialde aldean, Pumahuanca, Urubamba, Cusco; mendebaldean lehorreak zuhaitzen sorrera mugatzen du. |
| Andeak, Bolivia | 18°S | 5200 | Mendebaldeko mendilerroa; Basoaren muga garaiena Sajama sumendiaren maldetan dago (Polylepis tarapacana). |
| 4100 | Ekialdeko mendilerroa; klima hezeagoa eta eguzki gutxiago egiten duenez, muga baxuagoa da. | ||
| Sierras de Córdoba, Argentina | 31°S | 2000 | Aipatutako Alisioak, esposizio handiarekin batera. |
| Australiako Alpeak, Australia | 36°S | 2000 | Australiako Alpeen mendebaldeko aldea. |
| 1700 | Australiako Alpeen ekialdeko aldea. | ||
| Hego uhartea, Zeelanda Berria | 43°S | 1200 | Itsasoaren eraginak udak hozten ditu eta horrek zuhaitzen hazkundea mugatzen du. |
| Navarino uhartea, Chile | 54°S | 600 | Baldintza sasipolarrek lerro honen gainetik zuhaitzen agerpena erabat mugatzen dute. |
Baso-muga artikoa
Hemen ere tokian-tokiko aldagaiek garrantzi handia dute. Hona hemen baso-muga tipiko batzuk:
| Tokia | Latitude | Altitudea, metrotan | Oharrak |
|---|---|---|---|
| Norvegia | 24°E | 70°N | Ipar Atlantikoko itsaslasterrak antzeko latitude duten beste tokiekin konparatuta, nolabait tenperaturak epeltzen ditu. Negu epelagoek permafrost sortzea mugatzen du. |
| Mendebaldeko Siberiako ordokia | 75°E | 66°N | |
| Erdialdeko Siberiako goi-ordokia | 102°E | 72°N | Muturreko klima kontinentalak udan zuhaitzak hazteko beroa nahikoa suposatzen du nahiz eta altitude garaiak izan. |
| Hurruneko Errusia Ekialdea (Kamtxatka eta Txukotka penintsula) | 160°E | 60°N | Oyashio itsaslasterra eta haize gogorrek udako tenperaturetan eragina dute. Ondorioz zuhaitzek ezin dira ondo hazi. Aleutiar uhartetan ia zuhaitzik ez daude. |
| Alaska | 152°W | 68°N | Mendiek Artikotik datozen aire hotza blokeatzen dute. Zuhaitzak, horri esker, Brooks mendikatean agertzen dira. |
| Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Kanada | 132°W | 69°N | Zirkulu polar artikoaren iparralderaino beraino heltzen da, klima kontinentalari esker. |
| Nunavut | 95°W | 61°N | Hemen egon beharko zen baino hegoaldeagoan dago muga, Hudson badiaren hotzagatik. |
| Quebec | 72°W | 56°N | Labradorko itsaslasterrak eragin handia du. Labrador penintsularen alde batzuetan basoak oso hegoaldean gelditzen dira, 53°N. |
| Groenlandia | 50°W | 64°N | Inguruan isolamendu handia egon da. Egun, zuhaitzak artifizialki landatzen ari dira baina oso poliki eta gutxi ari dira handitzen, Søndre Strømfjord, 67°N. |
Baso-muga Antartikan

Las Kerguelen uharteak, San Pablo uhartea, Hegoaldeko Georgiak eta Antartika inguruko beste uharteek haize iraunkorrak jasatzen dituzte eta bazterreko klimak; uharte horietan ez ditugu bertako zuhaitz-espezieak aurkitzen nahiz eta egiten duen euriaren ondorioz, baso epela izateko aukera izango lituzkete. Baina baldintzak ez dira egokiak eta horrek ez du Artartikaren baso-mugarekin lotura.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









