Batel estropada

Batel estropada tostako arraunketan egiten den lehiaketa da, 4 arraunlari eta patroia izan ohi dituena.
Historia

XX mendearen lehen erdialdean traineru estropadez gain ontzi txikiagoen arteko lehiak ohikoak izaten ziren, tostarteko ontzietan (batelak) edo aulki mugikorrean (iolak).
1944. urtean batelen aurreneko Espainiako txapelketa jokatu zen arraunlarientzako ez ohikoa zen toki batean, Madrilgo Retiroko lorategietako putzuan. Kirolaren erakusgarri antolatu zen eta 1951 artean sei ekitaldi jokatu ziren bertan. Retiroko putzua txikia izanik zortzi luze eta zazpi ziabogatako eremua antolatu zen. Castro Urdialesek irabazi zuen aurreneko ekitaldia baina garaipen gehien lortu zituen taldea Sestaoko Iberia izan zen, hiru garaipen hain zuzen ere[1].
1950etik aurrera arraunketak beheraldia izan zuen eta herri gutxi ziren gai trainerua osatzeko. Batel eta trainerillen txapeketei esker herri askotan iraun zuen arraunarekiko zaletasunak eta hainbat elkarteren sorrera ere ekarri zuen. 1960 ingurun probintzietako ligak antolatu ziren eta honi esker arraun denboraldia luzatu egin zen, traineruen hiruzpalau estropaden aurretik jokatzen baitziren liga hauek. Harrobi lana egiteko aukera eman zien taldeei eta honek arrainketaren berpizkundea ekarri zuen.
Ontziaren ezaugarriak
Arraunlariak ilaran jartzen dira, bata bestearen atzean, eta normalean ababor eta istribor aldera arraun egiten dute, txandaka, hau da, bakoitzak aurrean duenaren kontrako aldera. Batelak 7 metro inguruko luzera du.
Lehiaketak
Gaur egun arraun denboraldiko lehenengo lehiaketak batel estropadak izaten dira. Otsailean hasten dira probintzietako ligak jokatzen gizonezko zein emakumezkotan eta adin tartearen arabera mailakatuta (haurrak, kadeteak, juniorrak eta seniorrak). Hasiera batean emakumezkoen kopurua txikia zenez junior eta seniorrek maila bat osatzen zuten eta haur eta kadeteek beste bat. 2006 urtetik aurrera gizonezkoen antzera lau maila desberdin osatzen dituzte. Batel denboraldiko azkenengo estropada Espainiako txapelketa izaten da, apirilean.
| Gizonezkoak | Emakumezkoak | Distantzia |
|---|---|---|
| Haurrak | Haurrek | 1.000 m |
| Kadeteak | Kadeteak | 1.500 m |
| Juniorrak | Juniorrak | 2.000 m |
| Seniorrak | Seniorrak | 2.000 m |
Garaipenak

2019ko datuak barne. Senior mailako garaipenak bakarrik azaltzen dira taula honetan.
| Txapelketa | Gizonezkoak | Emakumezkoak (2006tik aurrera) |
|---|---|---|
| Espainiako Batel Txapelketa | ||
| Euskadiko Batel Txapelketa | Orio (8) Zierbena (7) Kaiku (5) Bermeo (5) |
San Juan (6) Tolosaldea (4) |
| Gipuzkoako Batel Txapelketa | San Juan (11) Orio (11) |
San Juan (5) Tolosaldea (3) |
| Bizkaiko Batel Txapelketa | Santurtzi (9) Zierbena (8) |
Getxo (3) Kaiku (3) |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Lauzirika, Xabier. (1986). Vizcaínos en el remo. Caja de Ahorros Vizcaina, 40 or. ISBN 84-505-3807-6..
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Gipuzkoako batel ligaren estropadako argazkiak.
- http://estropa.net Arraunzaleen topagunea, estropadei buruzko berriak, bideoak etab.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









