Castro Urdiales
Castro Urdiales (ofizialki, Castro-Urdiales; montañesez: Castru[1][2]) Kantabriako (Espainia) ekialdeko udalerri bat da, Bizkaiarekiko mugan kokatua. 2006an 30.000 biztanle zituen, eta 96,7 kilometro koadro ditu. IzenaLehenengo hitzari buruz (castro) zalantzarik ez dago: latinezko castrum («gaztelu») du jatorri. Bigarrenari buruz, aldiz, ez dago ziurtasunik. Hipotesi batek zioen balizko hordeales izenetik («garagardiak») eratorria dela, erroa latinezko hordeum («garagar») izanik; hala ere, Valeriano Yarza Urquiolak seguruagotzat jotzen du jatorria ondorengo hau izatea: Fortunalis antroponimoa, gehi -icus, -ici atzizki genitiboa (Urduliz toponimoaren jatorri bera). Hartara, erromantzean bide hau egina luke toponimoak: *(F)ortu(n)alic(i) > *Ortualiz > *Urdualiz > *Urdialis > Urdiales. Horrenbestez, toponimoaren esanahia litzateke «Fortunalisen gaztelua».[3] Federiko Krutwigek, Vasconia liburuan, Castro Urdiales Urdialaitz izenez aipatu zuen. Txillardegik, Euskal Herria Helburu liburuan, Castro Urdializ toponimoa euskal toponimotzat aipatu zuen. Euskaltzaindiak, hala ere, ez du bi exonimo hauek hobesteko gomendiorik eman, eta euskaraz hizkuntza ofizial propioaren araberako izenak erabili ohi direla aipatzen du[4]. GeografiaCastro Urdialesek honako udalerri mugakideak ditu: Liendo mendebaldean, Muskiz ekialdean, Sopuerta hego-ekialdean, Turtzioz eta Artzentales hegoaldean, Guriezo hego-mendebaldean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. HerriakHau da udalerriko herrien zerrenda. Gaztelaniazko izen ofizialaren ondoren, kantabrierazkoa (gaur egun gutxi erabilia):
HistoriaCastro Urdialesen jatorrizko izena Portus Amanus izan omen zen, samaniar autrigoien hiri nagusia zena.[5] 74an, Vespasianoren agintaldian, erromatarrek bertan kolonia bat ezarri eta Flaviobriga izena eman zioten, ziur asko eskualdean zegoen burdina ustiatzeko eratu zuten[6] 1163an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Logroñoko Forua eman eta hiribildu bilakatu zen. Gaztelak iparraldeko Europarako portu moduan erabili zuen. 1813ko maiatzaren 11n, Iberiar Penintsulako Gerran, Soulten frantziar armadak hiribildua erre egin zuen, baina laster berreraiki zuten. 1879an trenbidea hara heldu eta asko hazi zen. Demografia
Politika2007ko udal hauteskundeak
Eraikinak
Castrourdialestar ospetsuak
Herri eta hiri senidetuakIrudi galeria
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |