Share to:

Beldur eszeniko

Beldur eszenikoa edo izu eszenikoa pertsona batek publiko aurrean agertu, hitz egin edo beste jarduera bat egiteko beldurra da. Egoera horretan pertsona guztiz blokeatzen da publikoan burutu behar zuen jarduna ezin beterik. [1]

Renny Yagosesky idazle eta jokabide-orientatzailearen arabera, beldur eszenikoa izu eta ihes egitearen erantzun psikofisikoa da. Erantzun hori adimena aurreratzean edo jendaurrean hitz egiteko egoera errealean sortzen da, eta ezaugarri ohikoenen artean kezka, antsietatea, gorputz-tentsioa, adierazteko eraginkortasunik ezerako joera ditu. Normaltasuna aldatzeko beste modu batzuk ere izan ditzake, maila fisiologikoan, kognitiboan edota jokabideari dagokienez".

Maila fisiologikoan:
  • Bihotz-erritmo aldaketak.
  • Urdaileko arazoak.
  • Buruko mina.
  • Listu-jariaketa gutxitzea.
  • Begi-ninien handitzea.
  • Aurpegiko gorritasuna.
  • Goragalea.
Maila kognitiboan:
  • Kongestio mentala.
  • Porrotaren itxaropena.
  • Akatsen gehigizko pertzepzioa.
  • Buruko nahasmena.
  • Kontzentrazio-failak.
  • Autoexijentzia.
  • Porrotaren, arbuioaren eta erridikuluaren beldur.
Jokabidearen maila:
  • Ekintza saihestea.
  • Egoeratik aldentzea.
  • Portaera automatikoak.
  • Farfailaketa edo hitz trabatzea.
  • Toteltasuna
  • Ahots baxua.
  • Isilune sarriak edo luzeak

Autoreak azpimarratzen du "beldur eszenikoa" kategoria konposatua erabili eta "beldurra" terminoa sartu arren, benetan "beldur eszenikoa" aipatzeak antsietateaz hitz egitea inplikatzen duela. Izan ere gaitza pairatzen duten pertsonek ematen dituzten erantzunek jendaurrean agertu baino lehen eta emanaldian zehar agertzeko joera dute, nahiz eta inolako arbuiorik erakusten ez duten talde baten aurrean egon. Horrek baieztatuko luke deserosotasunaren esperientzia induzitzen edo eragiten duen osagai intrapresonala.[2]

Beldur eszenikoa eta fobia soziala

Zenbaitek jendaurrean hitz egiteko beldurra antsietate-nahasmendutzat hartzen den gizarte-fobiarekin lotzen dute, eta nahasmendua dutenen akats kognitiboak nabarmentzen dituzte:

  • Bere buruaz espero denaren balorazio ez-errealista
  • Beste pertsona batzuen iritziaren gainestimazioa
  • Norberaren gaitasunak gutxiestea
  • Errefusaren ideiaren gainestimazioa
  • Errealistak ez diren itxaropenak, gure antsietatearen aurrean beste pertsona batzuek ematen duten erantzunari dagokionez[3]

Erreferentziak

  1. Gizapedia. (2020-06-30). «Beldur eszenikoa» Gizapedia (kontsulta data: 2026-05-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Definición de Miedo Escénico según Yagosesky» es.scribd.com (kontsulta data: 2026-05-10).
  3. (Gaztelaniaz) «El miedo escénico - Deviolines» www.deviolines.com 2013-06-07 (kontsulta data: 2026-05-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya