Bet
| Bet | ||||
|---|---|---|---|---|
| Feniziar | Hebrearra | Aramera | Siriakoa | Arabiera |
| ב | ܒ | ب,ب | ||
| Eratorritako hizkiak |
Greziarra | Latin | Ziriliko | |
| Β | B | В Б | ||
| Balizko jatorria |
Hieroglifiko | Proto-semitiko | ||
|
||||
| Errepresentazio fonemikoa: | NAF: [b, v] | |||
| Kokapena alfabetoan: | 2 | |||
| Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: | 2 | |||
Bet, Beth, Beh, edo Vet alfabetoko bigarren hizkia da hizkuntza semitar askotan, besteak beste, feniziar alfabetoan, alfabeto aramearrean, alfabeto hebrearrean (ב), alfabeto siriakoan (ܒ) eta arabiar alfabetoan (ب). Haren ahoskera NAF: [b] da.
Izenak "etxe" esan nahi du hizkuntza semitiko askotan (hebreeraz, bayiṯ; arabieraz, bayt; akkadieraz, bītu, bētu; fenizieraz, byt) ziur aski denak Proto-Semitikoko *bayt- hitzetik). Ziurrenik, Brontze Aroko alfabetoetako etxe baten iruditik etorri dira, baita
| |
hieroglifikotik ere, etxe baten planta irudikatu nahi zuena.
Feniziar letratik dator greziar alfabetoko beta, latindar alfabetoko B eta alfabeto zirilikoko Б eta В.
Bet / Vet hebrearra
| Alfabeto hebrearra |
| Aldaera ortografikoak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Inprentako tipografiak | Hebreera Kurtsiboa |
Rashi idazkera | ||
| Serif | Sans-serif | Monospace | ||
| ב | ב | ב | ||
Hebreeraz, letraren idazkera hau da: בֵּית
Hebreerazko letrak bi fonema adierazteko balio du: "b" soinua (bet) eta "v" soinu bat (hau da, NAF: [v]), (vet). Biak ezberdintzeko, dagesh izeneko puntutxo bat erabiltzen da. Puntua letraren erdian agertzen bada, ahoskera NAF: [b] da; bestela, NAF: [v]. Letraren izena bet edo vet da eta gaur egun Israelen egiten den ahoskera NAF: [bɛjt] da. Ashkenaziek, orokorrean, NAF: [bejs] esaten dute, hau da beis edo veis. Tiberiar hebreeran beth esaten da, baita zirkulu akademikoetan ere. Hizkiaren maiztasuna % 4,98koa da hebreera modernoan.
Fonologia
| Izena | Sinboloa | NAF | Transliterazioa |
|---|---|---|---|
| Vet | ב | NAF: [/v/] | v |
| Bet | בּ | NAF: [/b/] | b |
Beth siriakoa
| Alfabeto siriakoa |
| Beth | ||
|---|---|---|
Alfabeto siriakoan bigarren hizkia beth (ܒܝܼܬ) da, ܒ idatzia. Bi ahoskera ezberdin dituen sei letretako bat da. Ahoskera indartsua duenean (qûššāyâ), NAF: [b] gisa ahoskatzen da. Ahoskera leuna denean (rûkkāḵâ), NAF: [v] gisa ahoskatzen da, forma hebrearrean bezala. Ekialdeko dialektoetan, beth leuna NAF: [w] gisa ahoskatzen da askotan eta diptongoak osa daitezke harekin, aurretik bokal bat baldin badago. Beraz, ahoskera hitzean duen lekuaren arabera zehazten da. Mendebaldeko dialektoetan soinu indartsua erabiltzen da ia gehienetan.
Beth hizkia hitz baten hasieran badago, preposizio gisa erabiltzen da, -ekin, -n gisa. Zenbakia denean, 2 zenbakia da eta hainbat marra erabilita, 2.000 eta 20.000 ere izan daiteke.
Arabierazko bāʾ
| Arabiar alfabetoa |
Arabierazko ب letraren izena باء da, hau da, bāʾ. Egipton be deitzen dute. Silabaren barruan duen posizioaren arabera, modu ezberdinetan idazten da:
| Posizioa hitzan: | Isolatua | Bukaeran | Erdian | Hasieran |
|---|---|---|---|---|
| Hizkiaren forma: | ب | ـب | ـبـ | بـ |
Letra eskuarki NAF: [b] soinukoa da, maileguzko hitz batzuetan ezik; kasu haietan, NAF: [p] da. Batzuetan NAF: [p] ahoskatzeko persierazko پ erabiltzen da, pe, hiru punturekin bakarrarekin baino.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









