Betegarri

Betegarri, betegaia edo fartsa prestaketa bat betetzeko erabiltzen den osagai multzoa dira. Betegaiak behar dituzten prestaketak izan daitezke kaneloiak, lasagnak, enpanadak...
Osagai zaporetsu desberdinak, zatituak eta kozinatuak bexamel edo veloute lodi batekin nahasten dira eta denak ongi elkartuta osatuko da betegai hau. Piper beteak, kaneloiak, lasagnak..... betetzeko.
Haragi betegaiak
Haragi xehatu edo birrindu gordina, barazki eta ontzeko beste osagai gordin edo kozinatuekin ( perrexila, tipula edo barazkia sueztituta, baratxuria, ogi mamia esnetan bustia, pasak, fruitu lehorrak, aran lehorrak, ...) nahastu eta arrautzarekin batzen direnak. Hirugarren osagai bat betetzeko. Oilaskoa, indioilarra, haragi xerrak betetzeko edo bere horretan haragi bolak edo hanburgesak egiteko erabiltzen da. Askotan txerri eta behi haragiak nahastu egiten dira.
Barazki betegaiak edo Duxelleak
Tipulatxa, tipula, txanpiñoiak, urdaiazpiko eta bestelako barazki edo osagai xehatu desberdinak gurinarekin sueztitzen dira. Tartaletak, arrain edo haragi xerrak, txanpiñoi txapelak.... betetzeko. Kasu batzuetan arraina ere gehi daiteke.
Mousseak
Mousse hitz frantsesak aparra esan nahi du. Airea sartu diogun prestaketa harrotuei deitzen zaie horrela. Betegai gazi edo gozoak izan daitezke.
Mousse klasikoak
Mousseak prestatzeko harrotutako esne-gaina, zaporea duten osagai birrindu bat eta gelatina erabiltzen da, kasu batzuetan zuringo harrotua ere gehitzen zaio. Beti hotzak prestatu eta jaten dira. Jeneralean, bere horretan azkenburuko moduan edo pastelak eta tartak betetzeko edo edertzeko erabiltzen dira.
Mousseak egiteko kontu handia izan osagai guztiak hotzak egon daitezen eta nahasketa burutzerakoan kontu handiarekin egin, osagaiak jaitsi ez daitezen.
Sifoiarekin eginiko aparrak edo bitsak
Likido zaporetsu, (zuku, salda, infusio) bat edo batzuk nahastu eta sifoi ontzian sartzen dira, eta aire konprimitua gehituz, barruko likidoa apar moduan kanporatuko da. Ez du zertan esne gainik edo zuringorik izan, izan badezake ere; hartara zapore naturalagoa izango du. Osagai guztiak hotzean nahastu beharko dira eta gelatina gehitzea egon liteke. Zerbitzatzeko momentu berean botatzen da, inoiz ez aurretik. 6 eta 12 g gelatina erabiltzen dira litro likido bakoitzeko.
Pateak
Koipetsuak diren haragiekin ( gibela, papua, hirugiharra) normalean txerrikiekin edo bestelako haragiei ehiza, untxia, behikiak.... koipea gehituta burutzen da. Haragi hau lehenik egosi egiten da. Ondoren zati txikietan edo mus fin bat eginez birrinduko dugu. Gatza espeziak edo bestelakoekin ondu eta bigarren egosaldi bat emango zaio hostore bat betez edo bere horretan ontzi batean Maria bainuan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









