Bezoar

Bezoarra (persieraz: پادزهر, pādzahr, «antidotoa») harri digeriezina da, zenbait animaliaren digestio-hodian eratzen dena. Mota asko daude, bai organikoak eta bai inorganikoak. Antzinako denboran medikuntzan erabiltzen ziren, uste baitzen pozoietatik babesteko ahalmena zutela.[1]
Motak
Trikobezoarrak

Hildako ileak jariakinekin nahastuta katuaren urdailean pilatzen direnean sortzen da. Baliteke katuak oka egitea guztia kanporatzeko, baina, horrela arazoa konponduko ez balitz, kirurgiaren beharra izango luke, ile-bola gero eta handiagoa eta sendoagoa bihurtuko litzatekeelako. Ile-bola hauek katuek beraien burua garbitzeko duten ohituragatik sortzen dira, beraien ilea miazkatzen baitute garbi mantentzeko asmoz, eta beraz, beraien ileak irensten dituzte. Gaixotasun hau katu etxekotu eta ile luzea duten katuengan da ohikoena, batez ere, muda garaian. Aurreneurri gisa katuen ilea maiz orraztea gomendatzen da, hildako ileak kentzeko.[2]
Erreferentziak
- ↑ Espinoza González, Ricardo. Bezoares gastrointestinales: mitos y realidades. Rev. méd. Chile 144. alea, 8. zenbakia, 2016ko abuztua, scielo.conicyt.cl (kontsulta data: 2020-1-12).
- ↑ (Ingelesez) «Encyclopedia of Feline Clinical Nutrition | IVIS» www.ivis.org 2020-01-10 (kontsulta data: 2020-05-27).
Kanpo estekak
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









