Bilore
| Bilore | |
|---|---|
| xaboia eta garbigarria | |
| Historia | |
| Sorrera | 1897 |
Bilore xaboi eta garbigarri marka izan zen, Gipuzkoako Goierri eskualdean ekoizten zena. José Gregorio Arana Goikoetxeak sortu zuen enpresa 1897an, Ordizian, baina geroago fabrika Zaldibiara aldatu zen.[1][2] 2003an itxi zen Zaldibiako lantegia,[3] eta 2021ean eraitsi zuten.[4]
Historia
José Gregorio Arana Goikoetxeak sortu zuen Bilore xaboi fabrika 1897an.[2] Lehenbiziko lantegia Ordizian zegoen. 1947an, sozietate anonimo bilakatu zen, kide hauek zituelarik: Andres Arana, Gregorio Mujika Gisasola, eta Zeberio eta Irala familiak. 1950eko hamarkadan beste planta bat zabaldu zuen Lucena herrian, Kordobako probintzian. 1962an, Ordiziako jarduera Zaldibiara eraman zuen.[5]
Xaboiak, garbigarriak eta lurringintzako produktuak ekoizten zituen. Arlo horretan lider izatera iritsi zen Espainian, eta atzerrira ere anitz saltzen zuen.[5] 1991tik aurrera, ordea, arazoak izan zituen enpresa lehiakideei aurre egiteko. Salmentak handitzeko asmoz, 2001ean faktoria bat erosi zion Unilever multinazionalari Haubourdinen, iparraldeko Frantzian.[6] Urte hartan, 80,4 milioi euroko salmentak eta 4,3 milioi euroko galerak izan zituen.[7]
Emaitza ekonomiko txarren ondorioz, 2002an ordainketen etenaldia iragarri zuen, eta hurrengo urtean lantegiak itxi zituen.[8] 2021ean Zaldibiako fabrika eraitsi zuten.[4]
Erreferentziak
- ↑ Los detergentes. Opcions, 2002ko martxoa-apirila, opcions.org (kontsulta data: 2025-8-16).
- ↑ a b La historia de los jabones vascos: Chimbo, Bilore y Lagarto. gananzia.com (kontsulta data: 2022-11-09).
- ↑ Aranburu, Iker. Gipuzkoa: porrot industrialen zama. Berria, 2016ko irailak 30, berria.eus (kontsulta data: 2025-8-16).
- ↑ a b Hasi dira Bilore lantegia eraisten. Goierriko Hitza, goierri.hitza.eus (kontsulta data: 2025-8-16).
- ↑ a b Bizarra ebakitzeko Bilore xaboia. Bilboko Euskal Museoa, museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-8-17).
- ↑ Las ventas de Bilore suben un 52,5% tras la compra de una fábrica. Cinco Días, 2001eko urriak 8, cincodias.elpais.com (kontsulta data: 2025-8-17).
- ↑ Bilore propone una rebaja salarial del 15% en su fábrica de Guipúzcoa. Cinco Días, 2002ko abuztuak 19, cincodias.elpais.com (kontsulta data: 2025-8-17).
- ↑ Bilore cierra sus puertas tras más de un siglo de actividad. Cinco Días, 2003ko irailak 11, cincodias.elpais.com (kontsulta data: 2025-8-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









