Share to:

Biotzari

Biotzari
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxeto bat
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaErromantzatua
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Bigüézal
Burua
(2019-2023)
Fernando Ilincheta Barace
(kontzejuburua)
Posta kodea31454
Herritarrabioztar
Geografia
Koordenatuak42°41′09″N 1°09′04″W / 42.68583°N 1.15111°W / 42.68583; -1.15111
Azalera36,23 km²
Garaiera810 metro
Distantzia56,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria51 (2020)
Dentsitatea1 bizt/km²
Herriko eliza

Biotzari[1][a] Erromantzatua ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

51
53 biztanle zituen 2020
2025. urtean.

Bertako biztanleak bioztarrak dira.

Izena

Biotzari beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Biozari (880)
  • Viocali (900)
  • Biozali (1063)
  • Bioçal (1195)
  • Bihueçal cabo Castiel Nuevo (1273)
  • Bigueçal (1366)
  • Biguezal (1534)
  • Boçal (1638)
  • Biguezal (1802)
  • Biotzari (1959)

Ezaugarriak

Armarria

Biotzariko armarria Erromantzatuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean pieza biribil batek zulatutako urrezko hiruki batez osatuta dago, bi gari-galbururen artean kokatua. »

Geografia

Biotzari Erromantzatua ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Erromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima

Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Erromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 27.0 29.5 36.0 39.0 42.0 40.0 38.0 30.0 21.0 18.0 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.4 14.3 16.6 20.6 26.4 29.4 28.6 24.1 18.9 12.3 8.9 18.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 5.5 8.4 10.5 14.3 19.1 21.6 21.3 17.4 13.4 8.1 4.9 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 0.5 2.4 4.4 8.0 11.8 13.9 14.1 10.7 7.9 3.9 0.9 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -12.0 -12.0 -4.0 0.0 0.0 6.0 6.0 0.0 -2.0 -9.0 -13.0 -13
Batez besteko prezipitazioa (mm) 57.6 54.0 56.1 68.5 61.8 40.6 32.9 34.1 50.9 71.9 72.5 74.4 675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.0 34.0 35.5 47.0 39.5 37.0 44.5 46.0 71.0 82.0 31.5 48.5 82.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.0 9.4 9.2 11.7 12.0 6.8 4.9 5.2 7.0 10.4 11.9 12.2 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.5 1.2 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.1 6.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

----

Historia

Dokumentazioan agertzen da jada, 890. urte inguruko Biozal grafiarekin, Semeno apezpiku iruindarrak bere elizako laurdenak Iturrozko Santa Maria monasterioari utzi zizkiolako. Bertako jauregi bat Leireko abadiari eman zion jabeak 1063an. Hiribildua, hala ere, errege-jaurerrikoa zen, eta Antso VII.a Nafarroakoak 1195ean eguneratu egin zituen bere biztanleen kargak: urtean 4 peta-soldata etxe bakoitzeko, gehi 15 soldaten batura osoa, «afaria» kontzeptupean. Henrike I.a Nafarroakoa erregeak Pedro Santxitz Monteagudori eman zion lekua trukaketa bidez 1273an. 1427an Xil Martinitz Erredinek zituen errentak, eta haren ondorengoei lotu zitzaien lekua baronia gisa.

Demografia

51
53 biztanle zituen 2020
2025. urtean Biotzarik.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
69 65 64 59 56 57 57 62 63 56 54 48 55 55 51 55 55 54 52 49 51

Politika

Biotzariko kontzejua kontzejuburuak eta hiru kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Fernando Ilincheta Barace da.

Kontzejua

Biotzariko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Fernando Ilincheta Barace da. Kontzejukideak 3 daude:

  • Felix Maria Zabalza Echeverria
  • Oscar de Carlos Zabalza
  • Jose Maria Zabalza Compains

Kontzejuburuak

2011tik, Biotzarik 3 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Juan Ignacio Urquia Lus 2011 2015
Jose Maria Zabalza Compains 2015 2019
Fernando Ilincheta Barace 2019 jardunean

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erromantzatua ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Izenak adierazten duen bezala, eremu honetan Nafar erromantzea izan da tradizioz hitz egiten den hizkuntza, duela gutxi gaztelaniak ordezkatu duena.

Jaiak

  • Santiagoko jaiak, ekainaren laugarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

Bioztar ospetsuak

  • Jose Areso (1797-1878), apaiz, misiolari eta idazle.

Oharrak

  1. /bi.ot͡s̻áɾi/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Biotzari - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  4. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
  5. Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  6. «Biotzari» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).[Betiko hautsitako esteka]
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya