Share to:

Nekoza

Nekoza
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaErromantzatua
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaNekoza
Posta kodea31449
Herritarranekoztar
Geografia
Koordenatuak42°39′21″N 1°16′44″W / 42.65579855°N 1.27895669°W / 42.65579855; -1.27895669
Garaiera470 metro
Distantzia42,8 km (Iruñetik)

Nekoza[1][a] Erromantzatua ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Gaur egun Irunberri udalerrian dago, lur-zerrenda hori bi udalerrien artean trukatu baitzen.

XV. mendearen bigarren erdian jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Irunberriko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak nekoztarrak ziren.

Izena

Nekoza toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ennacosa (1097)
  • Nuquosa (1100)
  • Nequesa (1125)
  • Neceusa (1343)
  • Necuesa (1534)
  • Nequesa (1708)
  • Necuessa (1721)
  • Nequeas (1739)
  • Necuesa (1800)
  • Necuesa (1975)

Geografia

Nekoza Irunberri udalerrian zegoen historiki, baina Erromantzatua ibarran geografiki.

Inguru naturala eta kokapena

Erromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima

Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Erromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 27.0 29.5 36.0 39.0 42.0 40.0 38.0 30.0 21.0 18.0 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.4 14.3 16.6 20.6 26.4 29.4 28.6 24.1 18.9 12.3 8.9 18.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 5.5 8.4 10.5 14.3 19.1 21.6 21.3 17.4 13.4 8.1 4.9 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 0.5 2.4 4.4 8.0 11.8 13.9 14.1 10.7 7.9 3.9 0.9 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -12.0 -12.0 -4.0 0.0 0.0 6.0 6.0 0.0 -2.0 -9.0 -13.0 -13
Batez besteko prezipitazioa (mm) 57.6 54.0 56.1 68.5 61.8 40.6 32.9 34.1 50.9 71.9 72.5 74.4 675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.0 34.0 35.5 47.0 39.5 37.0 44.5 46.0 71.0 82.0 31.5 48.5 82.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.0 9.4 9.2 11.7 12.0 6.8 4.9 5.2 7.0 10.4 11.9 12.2 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.5 1.2 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.1 6.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

----

Historia

Antzinako lekua eta jauregia; 1366an 3 kapare-su zituen, eta 1427an bizilagun bat, 1534an hondatuta bezala agertuz. XVIII. mendean desagertu zen Nekozako Santa Maria landa-abadia, 1068an Eneko Blaskik San Juan de La Peñari egindako dohaintzan lehen aldiz aipatzen da, 1090ean Antso Ramiritzek eta 1178an Alexandro III.a aitasaintuak berretsia. Iruñeko bikarioarena zen.

Oharrak

  1. /nekós̻a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Nekoza - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
  4. Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya