Bralea

Bralea, bralia edo balien jauztia Zuberoako maskaradako dantza nagusi a da. Gorriek nagusien aurrean dantzatzen dituzten urratsez osatu egiten da bralia.[1]
| « | Arratsaldeko saioan Bralia dantzatzen dute. Bralia soka-dantza bat da eta maskaradariek publikoko jendea gonbidatzen dute dantzara. Lehen, maskaradak gizonek bakarrik emanak zirenean neskak ateratzen zituzten dantzara. Nolabaiteko gorteiatze errituala zen. Orain arizaleak neska-mutil izaten dira. Gonbidatuak ere neska eta mutil, edo neskak bakarrik, maskaraden antolatzaileen arabera. | » |
—Aritz Ibañez Lusarreta. Dantzan.eus 2014/02/19[2] | ||
Dantza bera hiru zatitan banatzen da, kontrapasa, ‘braletik jauztia’ eta ‘karakoltzia’. Kontrapasean denek batera jauzi edo muxiko bat dantzatzen dute eskuetatik helduta, doinu eder baten laguntzaz. ‘Braletik jauztian’ aitzindariak banan-banan pausu ezberdinak lotuz doaz, dantzariek ahalegin guztiak eginez dakizkiten pausurik zail, ikusgarri eta ederrenak lotuz. ‘Karakoltzian’ entseinariak, jaunak eta laborariak dantza pausu ezberdinak eginez bralia mugiaraziko dute mutur bietatik.[3]
Dantza hau arratsaldeko emanaldian egiten da. Honetan, korru zabal bat osotzen da, mutur bietan jauna eta laboraria kokatuz. Beraien artean entseinaria sartzen da, dantzan zehar korrua gidatuko duena izanik, eta bitartean aitzindariak barneko korru bat sortzen dute. Dantza honetan herritar eta ikusleen partaidetza bilatzen da, buhame eta kauterek ikusleen artean batzuk aukeratu eta korruan sartzen baitituzte. Aipamen berezia merezi dute jauna eta laborariaren aldamenean kokatzen direnek, berauek ohorezko gonbidatuak baitira.[3]
Bralia biribilean egiten den dantza da, bi zirkulu, dantzariena ikusleen biribilaren barruan. Bedaxagarren iritziz, elkarri eskua emanik, neska-mutilen arteko harremanak sortzeko aukera ematen zuen dantza zen bralea eta hori istilu iturri izan zen XX. mende hasierako Zuberoan.[4] 1904an Altzürüküko gazteek maskarada Zihigara eraman zutenean gertatu ziren liskarrak gogoratu ditu. Zamaltzainari zaldi apurtu zioten: "zer behar duk, gure neskak hartu??". Hamar urteren buruan, altzürükütarrek ordaina eman zieten zihigarrei, maskarada Altzürüküra eraman zutenean.[4]
| « | Orain 100 urteko Zuberoan, herritarrak nagusiki herrikideekin ezkontzen zirela gogorarazi du Bedaxagarrek, eta herrien arteko bikotea osatzen laguntzeko funtzioa jokatzen zuela maiz maskaradetako braleak. "Braulia niretzat Euskal Herriko dantza ederrenetakoa da" dio Urdiñarbeko kantariak. | » |
—Oier Araolaza, Dantzan.eus. 2008/11/11[4] | ||
Historia

Bra(n)leak Europako dantza herrikoi eta kolektiboen familia bat dira, Erdi Aroaren bukaerako tradizio zaharrekoak eta gaur egun Europako eskualde batzuetan oraindik ere praktikatzen direnak, Euskal Herriko ekialdean, esate baterako. Dantzariek biribil bat osatzen dute, batzuetan kate bat, eskuarki eskutik heltzen diote elkarri eta besoak kulunkatzen dituzte dantzaren erritmoaren eta tempoaren arabera. Oin-urratsak, bra(n)le(a) ere deituak, sinpleak eta errazak dira, eta ezker-eskuin txandakatzen dira, eta hortik bra(n)lea izena.[5] Branlea urrats edo pauso xumea ezkerreko edo eskuineko euskarri soil bat da, denbora musikal batean, bi denborako euskarri hirukoitz bat, ezker-eskuin edo eskuina-ezker-eskuin...
Erreferentziak
- ↑ «Bralia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ Ibañez Lusarreta, Aritz. «Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko» dantzan.eus (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ a b Xiberuko Maskarada. (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ a b c Oier Araolaza. «Bralia eta buhameak Barkoxen» dantzan.eus (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ (Frantsesez) «Définition branler - LE DICTIONNAIRE» www.le-dictionnaire.com (kontsulta data: 2026-03-15).
Kanpoko estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









