Barkoxe Zuberoa , Euskal Herria Barkoxe herriko maskarada ; atzealdean, Herriko Etxea ageri da
Armarria
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Zuberoa Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Oloroe-Donamaria Kantonamendua Euskal Mendialdea Izen ofiziala Fitxategi:Ez BarcusAuzapeza Jean-Marc Baranthol(2008-2014) Posta kodea 64130
INSEE kodea 64093
Herritarra barkoxtar Ezizena xorro gorriak eta jinko faltsiak Azalera 46.93 Garaiera 176 m – 793 Biztanleria 636 (2018: 10) Dentsitatea 14,34 biztanle/km² Zahartzea[ 1] % 13,68 Ugalkortasuna[ 1] ‰ 31,78 Jarduera[ 1] % 77,15 (2011) Desberdintasuna[ 1] % 4,29 (2011) Langabezia[ 1] % 3,84 (2013) Euskaldunak % 77,39 (2010) Erabilera % 51,79 (2011)
Barkoxe ([baʁ̞koʃe] Zubereraz ; Barkos [baɾkos̺] Nafarreraz ) Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua.
Izena
Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz , Barcus da,[ 2] eta forma hauek izan ditu historian:
Barcuys (1384 , Nabarrengoseko notarioek[ 3] ),
Barcuix (1462 , Oloroeko notarioek[ 4] ),
Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[ 5] ),
Barcoys (1520 , Zuberoako ohitura [ 6] ),
Barcux (1580 , Lüküzeko paperak[ 7] ) eta
Barcinx (1650 , Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza).
Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[ 6] agertzen den baserriaren izena da.[ 2]
Geografia
Ingurune naturala
Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.
Hidrografia
Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:
Bouhateko erreka
Etxantxu
Handia
Ibarra erreka (7 km. ) eta haren ibaiadarrak:
Ibarra erreka (4,4 km. ) eta haren ibaiadarrak:
Askontxilo erreka
Athaketa
Letxegita eta bere ibaiadarra:
Oihanart
Sulu
Sustaris
Badira Auzeten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:
Askania
Ibarle erreka eta haren ibaiadarra:
Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.
Udalerri mugakideak
Etxeak eta auzoak
Barkoxeko eliza eta pilotalekua.
Ahargo Pea
Agaras
Barkoxe
Barnea
Gaztelondo
Kaperra
Larraja
Maisonave
Uharte auzoa
Historia
Bere mugape zabalean (46,93 km²) protohistoria motako hainbat barruti gotortu erroldatu dira, batzuk ondoko udalerrira ere hedaturik: Madalena edo Argañe mendia (Atharratze-Sorholüze eta Iruri ), Haitzhandialtea , Lexegieta (Iruri ), Ollohoki eta Zerra mendia .[ 8]
Barkoxeko altxorra edo "altxortxoa", XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian aurkitutako txanponen multzoa da. Ebro arroko erromatartze hasierako txanponen multzo garrantzitsuenetakoa da. Altxorrak 1.700 eta 1.800 pieza bitarte zituen.
XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian, burdin aro amaiera edo erromatartze hasierako 1724 txanpon aurkitu zituzten, Barkoxeko altxorra , hain zuen. Ebro arroko txanponen multzo handiena da, eta gertuko protohistoriako gazteluzaharrekin.
Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[ 2] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790 . urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879 . urtean, Ezpele etxaldeko lurretan altxor bat aurkitu zen, 1.700 edo 1.800 zeltiberiar txanponez osatua, K.a. 400 -100 . urteen ingurukoa.
Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie ,[ 2] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe , Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).
Ekonomia
Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza ).
Demografia
Barkoxek biztanleen galera etengabea eta garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. 1841ean 2.372 biztanlera izatera iritsi zen, baina ordutik populazioa galduz joan zen eta 1960ko hamarkadan 1.000 biztanleen mailatik behera geratu zen. XXI. mendearen hasieran 700 biztanle inguru zituen.
Barkoxeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Politika
Alkateak
Azpiegiturak
Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.
Kultura
2009an Barkoxek maskarada [ 9] antolatu zuen. Eta baita 2021eko udan ere.
Barkoxeko Battitta Sagardoi[ 10] (Ahotsak [ 11] [ 12] proiekturako).
Euskara
Barkoxen[ 13] Basabürüako euskara[ 14] mintzatzen da, zuberotarra.
Ondasun nabarmenak
Barkoxeko kapera.
Barkoxtar ospetsuak
Beñat Mardo (XVIII. mendea), idazle eta bertsolaria.
Pierre Topet , Etxahun (1786 -1862 ), idazlea.
Alexis Etxekopar , Attuli (1924 -2005 ), kantugilea.
Léon Urthuburu , Frantziako kontsulorde Guayaquilen . Honek 1860ean Galapagoetako Floreana uhartearen jabetza utzi zion jaioterriari. Hala eta guztiz ere, herriak ez zuen inoiz uharteaz jabetu[ 16]
Jean Michel Larrasket (1950 -2018 ), ingeniari eta irakasiea, Parisen jaioa.
Pantxika Urruti (1955 -), abeslaria.
Maddi Oihenart (1956 -), abeslaria.
Patrick Keheille (1964 -), idazlea, Oloroe-Donamarian jaioa.
Polo Garat (1967 -), argazkilaria.
Erreferentziak
↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza .
↑ a b c d Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque .
↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
↑ Oloroeko notarioak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
↑ XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
↑ a b "Coutume de Soule de 1520", 1760an Pauen argitaratua.
↑ Lüküzeko paperak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
↑ (Frantsesez) Dominique Ebrard (Koor.).- 50 ans d'archéologie en Soule: Hommage à Pierre Boucher (1909-1997) .-Arg. Association Ikerzaleak, Maule, s.d.
↑ «Abian dira Xiberoko maskaradak» , Euskal Kulturaren Ataria, 2009-02-01.
↑ «Sagardoi, Battitta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
↑ «Kukuaren joan-etorriak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
↑ «Barkoxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23) .
↑ Mérimée datu-basea
↑ Philippe Veyrin, Les Basques , 76. orr. - Arthaud, 1975 . ISBN 2-7003-0038-6
Kanpo estekak