Bucintoro


Bucintoro Veneziako Errepublikaren boterearen ikurra zen. Galera ofizial honetan, urtero, Duxa Festa della Sensa egunean itsasoratzen zen Veneziaren eta Itsasoaren arteko batasuna, "ezkontza", adierazteko. Historian Bucintoro desberdinak egin ziren, lehendabizikoa 1311n.[1]
Etimologia
Bucintoro hitza, teoria zabalduenaren arabera, venezieratik dator, buzino d'oro, (urrezko txalupa). Erdi Aroan izena latinizatu zen Bucentaurus bezala, zentauro antzekoa baina behiaren gorputz zuen izaki mitologiko baten izena harturik.
Historia
Bucintoroa Veneziako Errepublikaren aberastasunaren eta indarraren sinboloa zen. Veneziako aintziran egiten ziren festa handietan edo beste herrialdetako enbaxadei harrera egiteko erabiltzen zen. Izen bereko itsasontzi desberdinak egon ziren Veneziako historian; azkena, handiena, 1729an egin egin zen. Baina 1798an, Napoleon Bonaparteren aginduz, San Giorgio Maggiore uhartean suntsitu zuten. Frantsesen helburua ez zen ikur bat desgitea, itsasontziak zuen urrea lapurtzea baizik. Azkenean, espetxeratuen galera bezala erabili izan zen. Itsasontziaren aztarna batzuk Venezian gordetzen dira. Correr museoan, esaterako, eskalaz egindako modeloa erakusten da. Azken urtetan Bucintoro berri bat egiteko dirua biltzen ari da fundazio bat.
Ezaugarriak
Azken Bucintoro bi solairu zituen. Behekoa arraunlarientzat zen; 168 arraunlarientzako eta 42 arraunentzako espazioa zegoen. Goiko solairuan luxua zen nagusi: baldakino batek guztia estaltzen zuen eta barruan belus gorriaz atondutako areto handi bat zegoen; areto horretan 90 eserleku eta 48 leiho zeuden. Bigarren solairuko aretoa agintarientarientzako gordeta zegoen. Txopan duxaren ohorezko tronua zegoen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Bucintoro portura itzultzeko unearen deskribapena.
- (Gaztelaniaz):José María Herreraren iritzi artikulua (2014/06/25).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









