Share to:

Burgue

Burgue
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
Purguko baserria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
UdalerriaBurgue-Erreiti
Administrazioa
Motaherri
Izen ofiziala Bergouey
Posta kodea64270
Herritarraburguetar
Geografia
Koordenatuak43°25′26″N 1°03′19″W / 43.4239°N 1.0553°W / 43.4239; -1.0553
Azalera10,38 km²
Garaiera68 metro
Distantzia46,1 km (Donibane Garazitik)

Burgue[a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta herri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 46,1 kilometrora. Purgua itsas mailatik 68 metrora dago, eta 10,38 km²-ko azalera hartzen du. biztanle zituen.

1977ko azaroaren 15tik Burgue-Erreiti udalerrian dago, ondoko Erreiti herriarekin batera. Ordura arte udalerri independentea izan zen, data horren eta 1973ko urtarrilaren 1aren arteko denbora izan ezik, orduan Burgue-Erango-Erreiti udalerriaren parte izan baitzen. Biduze ibaiaren eskuinaldean dago, Oloroeko Uhaitzako haranerako bidean, Bearnon. Hori dela eta, tokiko kulturak eragin handia du biarnesen eta gaskoien artean.

Bertako biztanleak burguetarrak dira.

Izena

Burgue beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa modu bakarran agertu da historian zehar:[1]

  • Bergui (980)
  • Burgo (1120)
  • Bergoi (1125)
  • Bergai (1150)
  • Bergui (1200)
  • Bergoin (1201)
  • Bergoey (1248)
  • Berguynn (1293)
  • Bergui (1304)
  • Vergouhe (1364)
  • Berguey (1389)
  • Bergouey (1756)
  • Berguey (1826)
  • Bürgüe (1926)
  • Burgue (1966)
  • Burgue (1974)
  • Burgue (2003)

Etimologia

Jean-Baptiste Orpustanentzat, formna zaharrenen -u- fonema diptongatu egin zen -ue- forman, amaierako -i soinuaren eraginez. Orpustanek ibar + goi eraikuntza proposatzen du, Erango izenaren antzekoa (aran + goien), eta bi kasuetan bat dator lurraren topografiarekin (Burgue ibarraren goialdean dago, eta Erreiti, berriz, ibaiaren ertzean, behealdean): ibargoi > bargui > burgue. Hasierako i- aren galera ez da berria eta Baiona eta Baigorri izenetan ere ikus daiteke.

Bénédicte Boyrie-Fénié bat dator Orpustanen bilakaeran, baina adierazten du Gaskoinian badela antzeko izena duen beste herri bat, Vergüei, toponimoaren forma gaskoian bat datorrena hasierako fonemaren aldaketa txiki baten salbuespenarekin (b/v), eta pentsatzen du jatorri erromantze posible bat izan daitekeela "vergan" (adar malgua), "bergo" edo "bergu" (saskiak egiteko adarra) euskararen jatorritik abiatuta.[2]

Geografia

Kokapena

Nafarroa Behereko iparraldean dago. Biduze ibaiak berarekin udalerria osatzen duen Erreititik bereizten du, baita Amikuzeko Sarrikotatik ere; iparralderantz "Burgueko zubia" delakoa pasatuta Erangoko lurrak hasten dira, betiere Agaramont eskualdean; udalerrien arteko muga Xuhukoa (okzitanieraz Lauhirassa) errekak markatzen du. Ekialderantz Lauhira (frantsesez Lauhire) baso zabalak Bearnoko Bastidaxarreko lurrekin alde batetik banandu eta bestetik lotu (historiko eta kulturalki harreman estuak izan dituztelako) egiten du. Hegoaldean, aldiz, Amikuzeko Bizkai eta Ilharre daude; denbora luzez hauxe izan da hizkuntza-muga, Burgue gehienbat gaskoieradun eta Amikuze euskaldunaren artekoa.

Orografia

Altuera apaleko lurrak dira: tontorrik garaiena 166 mkoa da, herritik hego-ekialdera eta Lauhirakoa iragartzen duen Galingo basoaren ateetan. Baxuena Biduzeren ertzean, Sarrikotarekin mugan.

Demografia eta biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
339 348 373 403 418 449 460 444 383
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
363 369 365 340 362 338 324 308 274
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
354 335 280 224 191 180 184 173 149
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
122 100 (261) (146) (120) (112) - - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri dagokio eta hortik aurrerakoak Burgue-Erreitiri.

Errepideak

D 321 errepideak herria hegoaldearekin, Amikuzerekin, lotzen du; D 256k iparralderantz jotzen du, Erango eta eskualde nahiz Kantonamendu buru den Bidaxunerantz.

Historia

Erdi Aroan Agaramonteko dukearen menpeko baroierria izan zen.

Eraikin historikoak

  • Sallahart etxea: 1585ekoa, egun hondatuta.
  • Asuntzio eliza (frantsesez l' Assomption-de-la-Bienheureuse-Vierge-Marie, okzitanieraz glèisa de l'Assompcion): 1860 eta 1863 artean eraikia, XVII. mendean egungo hilerriaren erdian zegoen beste baten ordez. Bertan hiru beirate, konfesategi bat, Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.

Udalerri-aldaketak

1973 arte udalerri propioa izan zuen. Urte horretan beste bi auzo-herrirekin Burgue-Erango-Erreiti izenekoa osatu zuen. Honek, ordea, ez zuen luze iraun eta 1977an Erango bereizi eta gainontzeko biek egungo Burgue-Erreiti eratu zuten.

Kasu guztietan Burgue izan da udalburua.

Kultura

Herriko jaia abuztuaren 15ean izaten da.

Oharrak

  1. /buʁ̞ɣ̞úe/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. «Burgue - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  2. Bénédicte Boyrie-Fénié, Dictionnaire toponymique des communes. Landes et Bas-Adour, ed. Institut occitan e CAIRN, Pau, 2005, p. 258-259

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya