Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
- Maiatzaren 2a – Theodor Herzl, kazetari, idazle, filosofo eta sionismo modernoaren sortzailea (h. 1904).
- Maiatzaren 3a – Vito Volterra, italiar matematikaria eta fisikaria (h. 1940).
- Maiatzaren 9a – James Matthew Barrie, eskoziar idazlea (h. 1937).
- Maiatzaren 14a – Bruno Liljefors, suediar margolaria (h. 1939).
- Maiatzaren 15a – Ellen Axson Wilson, AEBetako lehen dama (h. 1914).
- Maiatzaren 19a – Vittorio Emanuele Orlando, Italiako lehen ministroa (h. 1952).
- Maiatzaren 20a – Eduard Buchner, alemaniar kimikaria eta 1907ko Kimikako Nobel Saria (h. 1917).
- Maiatzaren 21a – Willem Einthoven, herbeheretar sendagilea, 1924ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1927).
- Maiatzaren 22a – Indalecio Sarasketa, Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito, bizkaitar zesta punta pilotaria (h. 1900).
- Maiatzaren 24a – Otto Liebe, Danimarkako lehen ministroa (h. 1929).
- Maiatzaren 27a – Manuel Teixeira Gomes, Portugalgo presidentea (h. 1941).
- Maiatzaren 28a – Sigrid Elmblad, suediar idazle, kazetari eta itzultzailea (h. 1926).
- Maiatzaren 29a – Isaac Albeniz, kataluniar musikagilea (h. 1909).
- Maiatzaren 31 – Walter Sickert, ingeles margolaria (h. 1942).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Gustav Killian, alemaniar sendagilea (h. 1921).
- Ekainaren 8a – Alicia Boole Stott, anglo-irlandar matematikaria (h. 1940).
- Ekainaren 10a – Hariclea Darclée, errumaniar sopranoa (h. 1939).
- Ekainaren 11 - Oda Krohg, norvegiar margolaria, Norvegiako pintura erromantiko berriaren erreferentetzat hartua (h. 1935).
- Ekainaren 18a – Laura Muntz Lyall, kanadar margolari inpresionista, emakume eta haurren pinturengatik ezaguna (h. 1930).
- Ekainaren 20a – Jose Antonio Ugarte, gipuzkoar frantzizkotar fraidea eta euskal idazlea (h. 1935).
- Ekainaren 24a – Juan González Arintero, espainiar domingotarra, teologoa eta zientzia gizona (h. 1928).
- Ekainaren 24a – Maria de las Mercedes Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1878).
- Ekainaren 25a – Gustave Charpentier, frantziar musikagilea (h. 1956).
- Ekainaren 26a – Juan Santiago Aranburu, arabar musika-irakaslea eta organo-jolea (h. 1937).
- Ekainaren 29a - Petra Laborda Zuzuarregi, gipuzkoar sukaldaria (h. 1940).
Uztaila
- Uztailaren 3a – Charlotte Perkins Gilman, estatubatuar feminista, soziologoa, eleberrigilea, poeta eta gizarte erreformarako irakurlea (h. 1935).
- Uztailaren 7a – Gustav Mahler, austiriar musikagilea (h. 1911).
- Uztailaren 16a – Otto Jespersen, daniar hizkuntzalaria (h. 1943).
- Uztailaren 22a – Paul Gustave Fischer, daniar margolaria (h. 1934).
- Uztailaren 22a – Jean Pierre Goytino, euskal diasporako lapurtar kazetaria (h. 1920).
- Uztailaren 22a – Frederick Rolfe, ingelesezko idazlea (h. 1913).
- Uztailaren 24a – Alphonse Mucha, txekiar margolari eta artista dekoratiboa, Art Nouveauaren adierazgarririk onenetakoa (h. 1939).
Abuztua
- Abuztuaren 5a – Henri-Jean Guillaume Martin, frantziar margolaria (h. 1943).
- Abuztuaren 10a – Adolfo Guiard, euskal herritar margolari inpresionista (h. 1916).
- Abuztuaren 12a – Klara Hitler, Adolf Hitlerren ama (h. 1907).
- Abuztuaren 13a – Annie Oakley, Buffalo Billen ikuskizunean parte hartu zuen tiratzaile ospetsua (h. 1926).
- Abuztuaren 14a – Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, gipuzkoar bertsolaria, garai guztietako ezagunenetarikoa (h. 1936).
- Abuztuaren 15a – Florence Harding, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1924).
- Abuztuaren 16a – Ricardo García Mercet, bizkaitar militar eta naturalista, entomologian nabarmendua (h. 1933).
- Abuztuaren 16a – Jules Laforgue, uruguaiar jatorriko frantziar olerkari sinbolista (h. 1887).
- Abuztuaren 20a – Raymond Poincaré, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1934).
- Abuztuaren 22a – Blanca Catalán de Ocón y Gayolá, espainiar botanikaria, Espainian gaian aditua zen lehen emakumetzat hartua (h. 1904).
- Abuztuaren 26a – Eudora Bumstead, estatubatuar poeta (h. 1892).
- Abuztuaren 30a – Isaac Levitan, judu jatorriko errusiar paisai-margolaria, aldarteko paisaiako generoaren aitzindaria (h. 1900).
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
- Abenduaren 4a – Charles de Broqueville, Belgikako lehen ministroa (h. 1940).
- Abenduaren 7a – Joseph Cook, Australiako 6. lehen ministroa (h. 1947).
- Abenduaren 10a – Margaret Eliza Maltby, estatubatuar fisikari eta hezitzailea (h. 1944).
- Abenduaren 12a – Félix Galipaux, frantziar idazlea, antzerkigile, aktore, biolin-jotzailea eta umorista (h. 1931).
- Abenduaren 15a – Elisabeth Aspe, estoniar idazlea (h. 1927).
- Abenduaren 15a – Niels Ryberg Finsen, faroear-daniar sendagilea, 1903ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1904).
- Abenduaren 27a – Juan Carlos Guerra, gipuzkoar historialaria eta legegizona (h. 1941).
- Abenduaren 28a - Federiko Murueta, bizkaitar mediku eta unibertsitateko irakaslea (h. 1940).
- Abenduaren 30a – Juan Olazabal, euskal herritar politikari tradizionalista eskuindarra (h. 1937).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Braulio Iriarte, nafar enpresaburua, Coronita garagardo markaren sortzailea (h. 1932).
- Enrique Epaltza, bilbotar arkitektoa (h. 1933).
- Enrique Olea, bizkaitar kazetaria eta idazlea.
- Félix Susaeta, arabar mediku eta politikaria (h. 1948).
- Joaquín Aguirrezabala, euskal jatorriko mediku argentinarra (h. 1924).
- Julien Hegi, Nafarroa Behereko apaiza eta idazlea (h. 1930).
- Mariana Hargain, lapurtar bertsolaria (h. 1925).
- Telesforo Aranzadi, gipuzkoar antropologoa (h. 1945).
- Ōyama Sutematsu, Unibertsitate ikasketak egin zituen lehenengo japoniar emakumea (h. 1919).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Otsailaren 8a – Carl Edvard Rotwitt, Danimarkako lehen ministroa (j. 1812).
- Martxoaren 4a – Honoré Charles Reille, Reilleko kondea, frantziar jenerala (j. 1775).
- Martxoaren 25a – James Braid, eskoziar neurozirujaua, hipnotismoa modu zientifikoan lehenbizikoz ikertu zuena (j. 1795).
- Martxoaren 25a – Julia Pastrana, bere hipertrikosia Europan zehar erakusten ibili zen mexikar emakumea (j. 1834).
- Apirilaren 8a – István Széchenyi, hungariar politikaria (j. 1791).
- Maiatzaren 1a – Anders Sandøe Ørsted, Danimarkako lehen ministroa (j. 1778).
- Maiatzaren 5a – Gustave Uhart, euskal funtzionario eta politikaria (j. 1791).
- Maiatzaren 12a – Charles Barry, ingeles arkitektoa (j. 1795).
- Ekainaren 24a – Jerôme Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, Westfaliako erregea (j. 1784).
- Ekainaren 29a – Thomas Addison, ingeles sendagilea (j. 1793).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 1a – Charles Goodyear, estatubatuar asmatzailea (j. 1800).
- Abuztuaren 11 – James Wilson, eskoziar enpresaria (j. 1804).
- Abuztuaren 22a – Alexandre-Gabriel Decamps, frantziar margolaria (j. 1803).
- Irailaren 12a – Fernando Norzagarai, euskal militar eta politikaria (j. 1808).
- Irailaren 21a – Arthur Schopenhauer, alemaniar filosofoa (j. 1788).
- Irailaren 26a – Miloš Obrenović, Serbiako printzea eta Obrenović dinastiaren sortzailea (j. 1780).
- Urriaren 3a – Rembrandt Peale, estatubatuar margolaria (j. 1778).
- Urriaren 24a – Élie Decazes, Frantziako lehen ministroa (j. 1780).
- Urriaren 31 – Thomas Cochrane, Erresuma Batuko Itsas Armadako almirantea (j. 1775).
- Azaroaren 1a – Karlota Prusiakoa, Errusiako enperatriz ezkontidea (j. 1798).
- Abenduaren 14a – George Hamilton-Gordon (Aberdeengo IV. dukea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1784).
- Abenduaren 17a – Désirée Clary, Suediako eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1777).
- Abenduaren 26a – Jean-Marie de Lamennais, frantziar apaiz katolikoa (j. 1780).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Kanpo estekak
|