CajaSur
| CajaSur | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | aurrezki kutxa |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Desagerpena | 2010 |
CajaSur (Kordobako Aurrezki Kutxa), izen bereko probintziako aurrezki kutxarik garrantzitsuena da. Kordobako aurrezki kutxa berez 1864an sortu bazen ere, CajaSur, Espainia osoan 1990eko hamarkadan egindako fusioen ondorio da. 1995ean elizaren jabetzako Monte de Piedad y Caja de Ahorros de Córdoba eta Kordobako probintziako diputazioak zuzendutako Caja Provincial de Ahorros de Córdoba batu ziren. Aurrezki kutxaren jabea BBK da.
Eskuhartzea

Hilabete askotan zehar Espainiako Bankuak beste aurrezki kutxa batekin batzera bultzatu nahi izan zituen CajaSur zuzentzen zuten arduradunei, baina azkenik hauek bat Unicajarekin adostutako bat egiteari uko egin, eta Espainiako Bankuak Cajasurren esku hartzea beste irtenbiderik ez zuen izan, higiezinen sektoreak egindako inbertsio handiek eragindako galerek aurrezki kutxaren etorkizuna arriskuan jartzean. Eskuartzea 2010eko maiatzaren 21etik maiatzaren 22rako gauean eman zen argitara[1].
2010eko esleipena
2010eko uztailaren 16ean Espainiako Bankuak CajaSur enkatera atera zuen eta BBK-k lortu zuen CajaSurren jabe berria izatea.[2] BBk-k enkantean Caja Madrid, BBVA eta Unicajari irabazi zion.[2]
Presidenteak
Aurrezki kutxak azken urteetan izandako presidenteak:
- Presidenteak
- Miguel Castillejo Gorraiz (1978 - 2005).
- Juan Moreno Gutiérrez (2005 - 2006).
- Santiago Gómez Sierra (2007 - 2010)
- 2010ean CajaSur BBKri esleitu zitzaion.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ http://www.elpais.com/articulo/economia/Banco/Espana/interviene/Cajasur/elpepueco/20100521elpepueco_15/Tes El Pais egunkariko albistea.
- ↑ a b BBK Cajasurren jabe egin da. Berria (kontsulta data: 2010-7-16).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Aurrezki kutxaren webgunea.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









