Share to:

Calvet barometro

Calvet barometroa bost urtetik behin argitaratzen den txosten linguistikoa da, munduko hizkuntza nagusien garrantzi erlatiboa aintzat hartzen duena. Barometroak hizkuntzen sailkapena egiten du, hizkuntza bakoitzaren indarra neurtuz hainbat parametroren arabera.

2022ko txosteneko sailkapenean, hauek izan ziren munduko hamar hizkuntza indartsuenak:

1.- ingelesa 2.- frantsesa 3.- espainiera 4.- alemana 5.- errusiera 6.- italiera 7.- suediera 8.- errumaniera 9.- portugesa 10.- poloniera

Anitzak dira barometro honek munduko hizkuntzen ranking-a egiteko aintzakotzat hartzen dituen parametroak: hiztunen kopurua ez ezik, hizkuntzaren egoera legala, hizkuntza horrek interneten duen indarra (wikipedian, adibidez), hizkuntza horretan urtero argitaratzen diren liburuen kopurua, bere hiztunen ugalkortasun-tasa, giza garapenaren indizea, ama-hizkuntzatzat dutenen kopurua, unibertsitatean duen presentzia, hizkuntza-entropia....[1].

2022ko txostenean munduko 634 hizkuntza agertzen dira sailkatuta [2]. Barometroaren lehenengo edizioetan 100.000 hiztun baino gehiago zituzten hizkuntzak soilik sailkatzen baziren ere, gero kopuru horretara iristen ez ziren beste hizkuntza batzuk (aragoiera, esaterako) agertu ziren ere.

Barometroaren sortzaileak Louis-Jean Calvet soziolinguista frantziarra eta Alain Calvet zientzialaria izan ziren. Frantziako Kultur Ministerioaren laguntzarekin egiten da barometroa, eta lehenengo edizioa 2007an egin zen.

Hizkuntza gutxituen presentzia nabarmena da barometroan. Munduko hizkuntza gutxitu guztien artean, katalana da lehenengo tokian dagoena (2022ko txostenean 12. tokian). Euskara 38. tokian dago, galizieraren atzean (37. tokian). Galesera 45. tokian agertzen da, asturiera 50.ean, Turkiako kurduera 60.ean, frisiera 69.ean, okzitaniera 80.ean, guaraniera 119.ean, Peruko kitxuera 141.ean, amazigera 215.ean, etab.

Aipatzekoa da ranking horretan estaturik gabeko hizkuntza batzuk milioika hiztun dituzten eta estatua duten beste hizkuntza batzuen gainetik daudela. Esaterako, katalana (12. tokian) mandarinera (15. tokian) edo japoniera (18. tokian) baino aurrerago dago. Edo euskara (38. tokian) georgiera (82. tokian) edo hebreera (41. tokian) baino gorago.

Esan behar da ere arabiera ez dela barometroan agertzen hizkuntza bakar gisa, dialektoetan sailkatuta baizik: Marokoko arabiera (131. tokian), Egiptoko arabiera (110. tokian), Golfoko arabiera (145. tokian), etab.

Erreferentziak

  1. Lartzaguren, Edu: Euskara munduko 38. hizkuntzarik «pisutsuena» da, Frantziako Gobernuaren arabera BERRIA, 2023-02-23an
  2. Baromètre des langues dans le monde 2022 Frantziako Ministère de la Culture (2022ko abendua)

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya