Carlos Saura
Carlos Saura (Huesca, 1932ko urtarrilaren 4a - Madril, 2023ko otsailaren 10a) espainiar zinemagilea izan zen.
Bizitza
Zinema-ikasketak Madrilen egin zituen. Film laburrak egin zituen, eta argazkilaria izan zen. Los golfos (1959) du lehen film luzea, neorrealismoaren eragina duen lan bikaina. Zentsurak moztu eta itxuragabetu zion hurrengo filma, Llanto por un bandido (1963, Bidelapur batengatik deitorez). 1964an Elías Querejeta ekoizlea ezagutu zuen, eta hamahiru film egin zituzten elkarrekin, zentsurari erronka eginez garai hartako Espainiako giroa parabolen bidez adierazten zutenak: La caza (1965, Ehiza), Espainiako Gerra Zibilari buruzko parabola zorrotza; Peppermint frappé (1967), Stress es tres, tres (1968), La madriguera (1969) gizonen eta emakumeen arteko harremana aztertzen duten filmak; El jardín de las delicias (1970), Ana y los lobos (1972) eta La prima Angélica (1973) frankismoaz eta oroimenaz mintzo direnak; Cría cuervos (1975) eta Elisa vida mía (1977) haurren eta helduen arteko harremana kontatzen dutenak. Film horiekin nazioartean arrakasta handia izan zuen, eta hainbat sari jaso zituen. Franco hil ondoren, Con los ojos vendados (1978), torturari buruzko filma egin zuen. Handik aurrera, askotariko filmak egin ditu: komediak, Mamá cumple cien años (1979), film errealistak, Deprisa, deprisa (1981), abenturazkoak, El Dorado (1987), barnekoiak, La noche oscura (1988), tragikomediak, Ay, Carmela! (1990), eta flamenkoari buruzkoak, Antonio Gades dantzariarekin batera: Bodas de sangre (1981), Carmen (1983), El amor brujo (1986), Sevillanas(1992).
Filmografia
1950-1960
- Flamenco (1955) -film laburra-
- El pequeño río Manzanares (1956) -film laburra-
- La tarde del domingo (1957) -film laburra-
- Cuenca (1958) -dokumentala-; Aipamen berezia Donostiako Zinemaldian.
- Los golfos (1959)
1961-1970
- Llanto por un bandido (1963).
- La caza (1965); Zuzendari onenari Zilarrezko Hartza Berlingo Nazioarteko Zinemaldian.
- Peppermint frappé (1967); Zuzendari onenari Zilarrezko Hartza Berlingo Nazioarteko Zinemaldian.
- Stress es tres, tres (1968)
- La madriguera (1969)
- El jardín de las delicias (1970).
1971-1980
- Ana y los lobos (1972).
- La prima Angélica (1973); Epaimahaiaren saria Canneseko Zinemaldian.
- Cría cuervos (1975); Epaimahaiaren saria Canneseko Zinemaldian.
- Elisa, vida mía (1977); Fernando Reyri Gizonezko interpretazio onenaren saria Canneseko Zinemaldian.
- Los ojos vendados (1978); Urrezko Palma izateko sari-proposamena Canneseko Zinemaldian.
- Mamá cumple cien años (1979); Oscar Sarietan Ingelesez besteko film onena irabazteko sari-proposamena eta Epaimahaiaren saria Donostiako Zinemaldian.
1981-1990
- Deprisa, deprisa (1981); Urrezko Hartza Berlingo Nazioarteko Zinemaldian.
- Bodas de sangre (1981).
- Dulces horas (1982)
- Antonieta (1982)
- Carmen (1983); Oscar Sarietan Ingelesez besteko film onena irabazteko sari-proposamena eta Epaimahaiaren saria Canneseko Zinemaldian.
- Los zancos (1984)
- El amor brujo (1986).
- El Dorado (1988).
- La noche oscura (1988).
1991-2000
- ¡Ay, Carmela! (1990); 13 Goya Sariren irabazlea.
- Sevillanas (1991).
- El sur (1991)
- Maratón (1992)
- ¡Dispara! (1993).
- Flamenco (1995).
- Taxi (1996)
- Pajarico (1998).
- Tango (1998); Oscar Sarietan Ingelesez besteko film onena irabazteko sari-proposamena eta Argazkilari onenaren saria Canneseko Zinemaldian.
- Goya en Burdeos (1999); 5 Goya Sariren irabazlea.
2001-2010
- Buñuel y la mesa del rey Salomón (2001); Goya Sari baten irabazlea.
- Salomé (2002); Goya Sari baten irabazlea.
- El séptimo día (2004).
- Iberia (2005); Goya Sari baten irabazlea.
- Fados (2007); Goya Sari baten irabazlea.
- Sinfonía de Aragón (2008)
- Io, Don Giovanni (2009)
- Flamenco, Flamenco (2010)
2011- 2022
- 2015 : Zonda, folclore argentino
- 2016 : Jota de Saura
- 2018 : Renzo Piano, an Architect for Santander
- 2021 : El rey de todo el mundo
- 2021 : Rosa Rosae (film laburra)
- 2021 : Goya 3D (film laburra)
- 2022 : 33 días
- 2022 : Las paredes hablan
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









