Share to:

Cockney

Cockney
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
ingeles
Insular English (en) Itzuli
Ingeles britainiar
English language in England (en) Itzuli
Southern English (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Glottologcock1238
Linguist Listeng-coc

Cockney Erresuma Batuko Londres hiriburuko geografia eta hizkuntzarekin lotura duen izendapena da.

Geografia izendapena

Alde batetik, langile mailako londrestarrak deitzeko izendapena da, bereziki, hiri-eremuko biztanleei deitzeko. Zehazteko cockneyak Aldgate, Bethnal Green, Bow, Hackney, Limehouse, Mile End, Old Ford, Poplar, Shoreditch, Stepney, Wapping eta Whitechapel barrutietako biztanlea dira. Antzinako usadio zahar baten arabera, izendapen hau Bowko kanpaiak, hots, Cheapside barrutian dagoen St. Mary-le-Bow elizako kanpaiak entzun daitezkeen eremuaren barnean bizi diren pertsonak izendatzeko soilik erabili daiteke, East Enden eremuan beraz.

Hizkuntza izendapena

Beste aldetik, gizatalde honek hitz egiten duen ingeles mota berezia deitzeko izendapena ere bada. Cocney jendeak berezko dialekto, doinu eta ahoskerak ditu, eta sarritan cockney kale hizkera erabili ohi dute.

Zinema munduan cockney hizkeraren adibide garbiena Michael Caine aktorea da, bere jaiotze hizkera hau baita.

Ondorengo fikziozko idazlanetan, cockney hizkeraren adibideak agertzen dira:

Izendapenaren historia

Izendapena gutxienez 1600tik aurrera erabilia da, orduan Samuel Rowlands-ek bere The Letting of Humours Blood in the Head-Vaine idazlan satirikoan "Bowko kanpaien cockneya" ("a Bow-bell Cockney") aipatu zuen. John Minsheu-ek (edo Minshew) bere 1617ko Ductor in Linguas idazlanean, izendapena bere gaur egungo esanahiaz erabili zuen lehenbiziko hizkuntzalaria izan zen. Halere, aurkeztutako esanahi hauek baieztapen soil batzuk besterik ez dira ('cock' eta 'neigh', edota latinezko incoctus).

Handik denbora batera, Oxford English Dictionary hiztegiak azaltzen duenez, bere jatorria cock ("oilar") eta egg ("arraultz") hitzetan oinarritzen du, bere lehenbiziko esanahia "itxura arraroko arraultza" (1362) izan zelarik, gero izendapen hau baserritar heziketako pertsona ezjakin bat izendatzeko erabilia izan zen (1521) eta beranduago esanahia gaur egun ezagutzen duguna kontzeptuari lotu zitzaion.

St. Mary-le-Bow eliza Londresko Sute Handiarekin batera erre eta Christopher Wren-ek berriz berreraiki zuen. Bere kanpaiak 1941an Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania Naziaren bonbardaketen ondorioz suntsitu eta 1961ean ordezkatuak izan zirenez, "benetako" cocneyak jaio ez ziren denboraldi bat ere egon zela aipatu ohi da.

Hizkeraren ezaugarriak eta egungo egoera

Beste hainbeste ezaugarriren artean, /ei/ diptongoak /ai/ bihurtzea du nabarmenetako bat, baita /ou/ /au/ bihurtzea ere ("coach" > "cauch", 'autobus'). Beste bereizgarri ezagun bat, baina ez esklusiboa, pertsona desberdinekin iraganean to be aditzean bereizketarik ez egitea da, eta forma bakarra erabiltzea: was, adibidez, "you was", "we was", etab. Cockney hizkeraz, bestalde, kode moduko hitzak eta hitz-multzoak eratzen dira erriman oinarrituta, adibidez, "the dog and bone" = "the telephone", 'telefonoa', edo "the jam jar" = "the car", 'autoa'. Hala ere, Londreseko herritar xumeen egungo aldaketa soziolinguistiko azkarra eta hedabideen gizartea dela eta, hizkera galtzen ari da.

Ben Judah, bere This is Londonen (2016), hizkera hamabost urteren buruan galduko delakoan dago. Kaleko hizkeraren tonuak laua bihurtzeko joera dauka (bigarren hizkuntza izatearen indarrez), lehen ahoskatzen ez ziren "h"ak orain ahoskatu egiten dira; Urduaren eragina sumatzen da gramatika lausotzearen bidez, "them" "dem" bihurtzen da ("this" > "dis"). Adierazgarritzat jo izan da ohiko "mate" bokatiboaren ordez ('lagun') "boss" ('nagusi') hartzen ari den indarra.

Cockney hiztun ospetsuak

Cockney hiztun ospetsuen artean bereziki Michael Caine eta Jason Statham aktoreak daude, beren hizkera maiz cockney perfektuaren estereotioa bezala agertu izan da, umorista, imitatzaile eta jende askok cockney hizkera imitatzean eredutzat hartuz. Bestelakoak, David Beckham, Terence Stamp, Gary Oldman, Charlie Chaplin, Ray Winstone eta Alan Ford.

Ezaugarriak

Hona cockney ahoskeraren hainbat ezaugarri[1]

Ah soinua

  • Ingelesez -r hizkian amaitzen diren hitzak cockney hizkeraz -ah soinua ahoskatuz amaitzen dira.
Doctor, Stronger, Faster, Harder: Doctah, Strongah, Fastah, Hardah

H hizkia ez da ahoskatzen

  • Ingelesez h- hizkia duten hitzetan cockney hizkeraz ez da h- hori ahoskatzen.
Who, Have, House: Oh, Av, Ouse
Who are you? Doctor Who?: Oh are you? Doctah Oh?
That is his house: That is is ouse
How much for him?: Ow much for im?

L hizkia batzutan W bilakatu

  • Hell, Hill, Field: Hew, Hiw, Fiwd

T hizkiaren ahoskera glotala

  • T hizkia uh-oh ahoskera glotalaz ahoskatzen da.
Bottler of water: Bo'le of wa'er
I hate you: I 'ate you
My head! It hurts!: My 'ead! It 'urts!

Th hizkien hiru ahoskera ezberdin

  • Th hizkiak d hizkia bezala ahoskatzen dira: .
Brother, Mother, Father, Clothes, Leaher: Brodah, Madah, Fadah, Clods, Ledah
  • Th hizkiak f hizkia bezala ahoskatzen dira:
Brother, Mother, Father, Clothes, Lethar: Bovah, Mavah, Favah, Cloves, Levah
  • Th hizkiak ez dira ahoskatzen:
Than you, Nothing, Thursday, Everything, Sympathetic: Fank you, Noffing, Fursday, Everyfing, Sympafetic

Ai soinua Oi ahoskatu

  • Alright, Pie, Like, Toight: Oi, Poi, Loik, Toit

My hitza Me hitzaz ordezkatu

  • My throat hurts: Me froa' ur's

Ezezko bikoitza

Cockney hizkeraz maiz ezezko bikoitzak erabiltzen dira:

You want some money? I ain´t got none
I ain´t got none, mate

Hitz bereziak

  • Missuss: Neskalagun / Emazte
  • Fit: Erakargarri (pertsona). Your missus is fit: Hire neskalaguna/emaztea erakargarria duk.
  • Minger: Nazkagarri (pertsona). You're a minger: Nazkagarri bat haiz.
  • Dosh / Dough: Dirua. I ain´t got no dosh / I ain´t got no dugh: Ez zaukat/n dirurik.
  • Up the duff: Haurdun. Is your missus up the duff, mate?: Hire neskalaguna/emaztea haurdun al zagok, motel?
  • Galderak egitean I mean esanez amaitzea: Dou you know what I mean?: Ba al dakik/n zer esan nahi diaten?

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya