Colacho




Colacho pertsonaia mitikoa da. Burgos probintziako Castrillo de Murcia herrian (Espainia) urtero ospatzen den festa tradizional eta berezi bati izena ematen dio (gaztelaniaz: El Colacho). Ospakizuna 1621tik egiten da eta esanahi kristaua du nahiz eta elementu paganoekin nahastua izan. Castrilo de Murcia gaur egun Sasamón udaletxean dago integratuta. Herri antzerkiaren generoaren barruan sailkatu daiteke festa hau.
Historia
Minerva Anaidia 1520an sortu zen, Erromako Santa Maria sopra Minerva basilikaren eredua jarraituz. Horrelako anaidien helburua eukaristiaren inguruko kultoa zabaltzea zen. 1621tik Minerva Anaidiak, Corpus Christi festarekin lotuta, ekintza desberdinak egiten ditu: dantzak, prozesioak, auto sakramentalak... Jendearen partehartzea indartzeko, bestetik, tradizioko iseka pertsonaia sartu zuten: Colachoa. Festa honetan, dena dela, Colachoari esanahi berria eman zioten, deabruarekin identifikatuz.
Gaztela eta Leongo erkidegoko interes turistikoko festa da.[1]
Pertsonaiak
Hauek dira nagusiak:[2]
- Eukaristia, pertsonaia nagusia
- Agintzaileak: festa antolatzen dute eta prozesioaren ordena gordetzen dute. Dotore jantzita doaz.
- Atabal jotzailea: zeremonia erlijiosoa iragartzen du herrian zehar.
- Colachoa: deabrua da. Festa oztopatu nahi du. Oso jantzi berezia darama, gorria, berdea eta horia. Aurpegia maskara batekin estaltzen du. Eskuetan zigorra darama.
Ezaugarriak
Herriak Kristoren presentzia Eukaristian eskertu nahi du eta helburu horrekin ekintza eta aktibitate desberdinak antolatzen ditu. Horren aurrean, Colachok, pertsonaia irrigarria, txantxak egiten ditu eta ekimenak oztopatzen saiatzen da. Anaidiak atabal jotzailearekin, herrian zehar elizan egingo den funtzioan parte hartzeko deia zabaltzen du. Halaber, Colacho atabalaren soinuaren aurrean irri egiten du. Jendeak, batez ere umeek, haren aurka hasten dira eta, erantzunez, Colacho haien atzetik arituko da zigor batez jotzen.
Egun nagusian, igandean, herri osoa apaintzen da. Plazeetan loreez apaindutako aldareak eta koltxoiak jartzen dira. Koltxoietan urtean jaiotako haurrak jartzen dira eta Colachoak haien gainetik salto egiten du. Unean, apaiza haurrengana hurbiltzen da bedeinkatzeko, horrela gaizkia uxatuz.[3]
Ospakizunek aste oso bat irauten dute, tartean Corpus Christi eguna.
Behin prozesioa bukatu den, herria larrainetara doa gazta eta ardoa hartzera.
Esanahia
Festan ongia eta gaizkia sinbolizatu egiten dira. Deabruak haurren arimak harrapatu nahi ditu baina azkenean erlijioak irabazten du. Ziur aski horren azpian beste antzinako tradizioak egon daitezke.
Bibliografia
- El Colacho, 2019ko programa. Minerva Anaidia-Castrilo de Murcia Auzo-Batzarra.
Erreferentziak
- ↑ http://www.jcyl.es/jcyl/patrimoniocultural/mascaradas/castrillo.html
- ↑ Ernesto Pérez Calvo, 2019ko Programan.
- ↑ https://www.burgosconecta.es/provincia/castrillo-murcia-celebra-20190620211602-nt.html
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Colachoaren inguruko artikulua.
- (Gaztelaniaz):2017ko festaren inguruko dokumentala.
- (Gaztelaniaz):Colachoren ezaugarriak.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









