Colette Kreder
| Colette Kreder | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Colette Juliette Françoise James |
| Jaiotza | Commer, 1934ko martxoaren 31 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Puteaux, 2022ko urriaren 14a (88 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | EPF (école d'ingénieurs) EPF (école d'ingénieurs) 1957) |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zuzendaria, ikertzailea eta consulting engineer (en) |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | National Council of French Women (en) Femmes & Sciences (en) |
Colette Kreder, James jaiotzaz (Commer, Mayenne, Frantzia 1934ko martxoaren 31 - Puteaux, Paris, Frantzia 2022ko urriaren 14a) frantziar ingeniari, enpresaburu eta feminista izan zen.[1] Demain la Parité sarearen eta Femmes et Sciences erakundearen sorreraren atzean egon zen. Eiffel dorreaz gain izena proposatu zaien 72 emakumeetako bat da.
Haurtzaroa eta hezkuntza
Colette Juliette Françoise James 1934ko martxoaren 31n jaio zen Commer-en, Mayenne-n, dendari eta errementari baten alaba. Bere lehen hezkuntza Rennes-eko (Ille-et-Vilaine) jeunes filles lizeoan izan zen, gero Laval-eko Ambroise-Paré lizeoan. James École Polytechnique Féminine-ra (EPF) [Emakumeen eskola poiteknikoa] joan zen 1954tik aurrera, sarrera-azterketa gainditu ondoren. Ingeniari gisa graduatu zen 1957an.[1]
Bizitza pertsonala
1957an Collette James Jean-Claude Kreder-ekin ezkondu eta bere abizena hartu zuen. Bikoteak hiru alaba izan zituen.[1]
Ibilbidea
Graduazioaren ondoren, Kreder ministère de l'Air (Défense)-k (Aireko Defentsa Ministerioa) kontratatu zuen, non osagai elektronikoei buruzko ikerketa aurreratuen arduraduna izan zen 1964ra arte. 1964an, Lignes télégraphiques et téléphoniques (LTT) [Telegrafo eta telefono lineak] konpainian sartu zen. 1979ra arte LTTko aholkularitza-ingeniaria izan zen bitartean, Kreder-ek bere enpresa propioa sortu zuen, Soredi, eta lehen emakume ekintzailea izan zen arlo horretan.[1]
1980an, Kreder-ek bere alma mater-aren, École Polytechnique Féminine-ren (EPF), zuzendari kargua hartu zuen, 1994ra arte.[2] Unibertsitatea eraldatu zuen, nazioarteko estandarretara eramanez. 1984an bost urteko programa baterako trantsizioa eta 1986an nazioarteko sail baten sorrera gainbegiratu zituen. 1991n EPF Fundazioa sortu zen eta erabilgarritasun publikoa aitortu zitzaion. 1993an, Alemaniarekin batera, gradu dualeko lehen ikasketak egin zituen, eta 1994an, hezkidetzarako trantsizioa.[2]
Aktibismo feminista
1980ko hamarkadaren amaieran, Kreder <i>Conseil national des femmes françaises</i> (Frantziako Emakumeen Kontseilu Nazionala) (CNFF) erakundean sartu zen eta bertako diruzain bihurtu zen.[3][4] 1992ko abenduan, genero-parekotasunari buruzko informazio-bilera bat antolatu zuen emakumeen eta feministen erakundeentzat, Françoise Gaspard diputatu eta soziologoarekin batera, Batzar Nazionalean. Berrogeita bost erakunde baino gehiago bertaratu ziren bilerara.[1]
Gaspard-ekin eta Claude Servan-Schreiber kazetariarekin, Action pour la parité (Parekidetasunaren aldeko ekintza) erakundea sortu zuen Krederrek 1992an. Bilera bat antolatu zuen l'Assemblée nationale-n, [Nazio biltzarrean] Atenas-en egindako "Emakumeak eta Boterea" europar kongresuan onartutako gutuna ezagutarazteko, non erabakiak hartzeko organoetan genero-parekotasuna eskatzea jasotzen zen. 1993an, Gaspard eta Servan-Schreiber-ekin, Krederrek Frantziako emakumeen presentziari buruzko lehen ikerketa argitaratu zuen, 1993ko Frantziako hauteskunde legegileetan. Haien lanak agerian utzi zuen emakumezko hautagaien tasa txikia hauteskunde legegileen lehen itzulian (%19,6), eta are gutxiago ordezkatuta daude gobernuan dauden alderdien barruan. diputatuen %5,6 emakumezkoak ziren, eta Frantzia bigarren azkengoetatik kokatu zen Europan , politikan emakumeen ordezkaritzari dagokionez.[5] Garai hartan, Greziak bakarrik zituen emakumezkoen ordezkaritza politikoaren maila baxuagoak.[6] Informazio hori albiste titular bihurtu zen, eta egoera hobetzeko kanpaina egiteko elkarte feministen mobilizazioa piztu zuen.[1]
1994an, Demain la Parité sare informala lan horretatik garatu zen, eta hazi egin zen hainbat erakunde barne hartu arte: <i>Association française des femmes diplômées des universités</i> (Unibertsitateko Emakumeen Frantziako Elkartea), Elles aussi, l'Action catholique générale féminine (Emakumeen Ekintza Katoliko Orokorra), Parité-Infos, Frantziako Gidak, Union féminine civique et sociale (Emakumeen Batasun Zibiko eta Soziala), Union professionnelle féminine [Emakumeen Batasun Profesionala] eta Emakumeen Nazioarteko Erakunde Sionistaren euorpar kontseilua . Politikan eta zientzian genero parekidetasuna sustatzea da Demain la Parité sarearen helburua.[7]
1995eko apirilaren 7an, Kreder-ek "Présidentielle: les femmes entrent en campagne" [Presidentzialak: emakumeak kanpainan sartzen dira] sinposioa antolatu zuen, Jacques Chirac, Édouard Balladur eta Lionel Jospin presidentegaiei politikan emakumeen ordezkaritza hobea ahalbidetzeko beharrezkoak diren konstituzio eta lege aldaketei buruz desafio egiteko. Emakumeen elkarteetako 1.600 ordezkari inguruk eta mundu osoko 70 kazetarik entzun zieten hiru hautagai politiko gizonezkoei ekintzaile feministen galderei erantzuten.[1]
Kreder-ek 2000. urtean <i>Femmes et Sciences</i> (Emakumea eta Zientzia) erakundea sortu zuen, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloek emakumeen eta nesken artean duten interesa sustatzeko, emakumeen karrera bultzatzeko eta haien ikusgaitasuna handitzeko. Urte berean, Ohorezko Legioko eta <i>Ordre national du Mériteko,</i> merituaren ordena nazionaletara sustatutako emakumeei buruzko estatistikak argitaratu zituen, eta Nicolas Sarkozy-ri gogorarazi zion bere hauteskunde-kanpainan bertan emakumeen ordezkaritza hobea babesteko konpromisoa. Frantziako ordena nazional horietan zein Frantziako gobernu hautetsietan sarietan genero parekotasunak gora egin du geroztik, 2000ko ekainaren 6ko Legea (Frantzia) onartu ondotik.[1]
Collette Kreder 2022ko urriaren 20an hil zen Puteauxen.[1][8]
Artxiboak
Colette Kreder-en artxiboak Angers-eko Unibertsitateko Centre des archives du féminisme [Feministen artxibo zentrua] zentroan daude.[9]
Ohoreak eta sariak
Colette Kreder Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten, eta, ondoren, Ordenako ofizial izendatu zuten 2001eko azaroaren 5ean. Geroago, Ordenaren komandante izendatu zuten 2009ko abenduaren 31n, "emakumeei laguntzen dieten erakundeen kide fundatzaile" gisa.
Kreder <i>Ordre national du Mérite-</i>ko zaldun izendatu zuten, 2000ko irailaren 13an ofizial mailara igo zuten eta, ondoren, 2006ko maiatzaren 15ean, Ordenaren komandante izendatu zuten, "Ecole Polytechnique Féminine-ko zuzendari ohi eta erakunde-sare baten kide sortzaile" gisa.
2026an, Kreder STEMeko 72 emakume historikoetako bat bezala iragarri zen, zeinaren izenak Eiffel dorrean jada ospatutako 72 gizonei gehitzea proposatu den. Anne Hidalgo Parisko alkateak eman zuen planaren berri, Femmes et Sciences enpresako Isabelle Vauglinek eta Eiffel dorrea zuzentzen duen enpresa eragilearen ordezkari Jean-François Martinsek zuzendutako batzorde baten gomendioei jarraituz.[10][11][12]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g h i (Frantsesez) Le Gall, Kristell. (2022). «Elle s’était battue pour la parité : Colette Kreder, pionnière du féminisme, est décédée» Ouest France (Frantzia: Ouest France).
- ↑ a b Christiane Chombeau. (1985). «Des filles au chromosome X» Le Monde.
- ↑ Bénédicte Manier. (19 October 2022). «Colette Kreder, pionnière de la parité en France, est morte» LeMonde.fr.
- ↑ «Hommage à Colette KREDER» epf.fr 20 October 2022.
- ↑ (Frantsesez) Colette Kreder, pionnière de la parité en France, est morte. 2022-10-19.
- ↑ (Frantsesez) «Femmes : la guerre la plus longue» Le Monde diplomatique 2016-12-01.
- ↑ Anne Chemin. (2007). «Rétrocontroverse : 1992, la parité et l'égalité des sexes» Le Monde.
- ↑ (Frantsesez) Germain, par Isabelle. (2022-10-20). «Colette Kreder, hommages à une pionnière de la parité» Les Nouvelles NEWS.
- ↑ Guillaume Diaz. (2015). Répertoire numérique détaillé - Fonds Colette Kreder - 43 AF. .
- ↑ «Les noms des 72 femmes pour la Tour Eiffel ont été révélés» Femmes & Sciences 26 January 2026.
- ↑ (Ingelesez) «Eiffel Tower: a list of 72 women scientists will soon be inscribed on the Parisian monument» www.sortiraparis.com.
- ↑ (Ingelesez) Eiffel Tower to honor 72 women scientists for posterity. 2026-01-26.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









