Curia Iulia
| Curia Iulia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
| Muga-hiri | Erroma |
| Koordenatuak | 41°53′34″N 12°29′07″E / 41.8929°N 12.4854°E |
![]() | |
Curia Iulia edo Curia Julia (latinez zein italieraz Curia Iulia) Erromako antzinako monumentu bat da, Senatuaren kuria edo egoitza izena jaso zuen hirugarrena, Erromako Forum Romanum foro nagusian zegoena. Julio Zesarren ekimenez eraiki zen eta Augustok amaitu zuen. Zesarren foroan dago, antzinako Curia Hostiliaren kokalekutik gertu.
Historia
Erromatar zibilizazioaren historian zehar hainbat kuria egon ziren, horietako asko aldi berean funtzionalak izan zirelarik. Curia hitzak "batzar-etxea" esan nahi du. Senatua Comitium zeritzon espazioko kurianerregulartasunez biltzen zen, babina beste egitura batzuk ere egon ziren beharra sortzen zenean bildu ahal izateko diseinatuak; adibidez, Senatuko kuria sakratuetan sartzea zilegi ez zitzaion norbaitekin topo egitea.
Comitiumeko hirugarren kuria izan zen Curia Iulia. Kuria originala bakoitza zenbait aldiz berreraiki zen, baina jatorrian tenplu etrusko bakar batetik abiatu zen, sabinotarrekin Erromak izan zuen gatazkaren su-etenaren ohorez eraiki zutenean. Jatorrizko tenplu hura suntsitu zutenean, Tulio Hostiliok berreraiki eta bere izena eman zion bigarren kuriari. Ehun urte inguru iraun zuen suak berriro kuria hura suntsitu zuen arte, eta hurrengo eraikina, finantziatu zuen buruzagiari, Luzio Kornelio Silari, eskaini zitzaion. Sila haren seme Fausto Kornelio Silak osatu zuen kuria haren eraikuntza eta Curia Cornelia izena hartu zuen, familiagatik.
Curia Iulia K. a. 44. urtekoa da, eta izen hori Julio Zesarrek eraiki zuelako hartzen du. Curia Cornelia ordezkatuz, erromatar foroa birdiseinatzearen parte izan zen eraikuntza hura, Comitium espazioaren plaza zabala hedatu zen aldi berean, eta norabidea aldatuz eraiki zen, foro berriarekin lerrokatua, zeinaren eranskin moduko bat bihurtu baitzen, Argiletum bidean zehar.
Eraikuntza, ordea, Zesarren hilketak eten zuen. Zesarren oinordekoak, Oktavio Augustok, K.a. 29. urtean amaitu zuen lana. 81. urtetik 96. urtera, Domizianok kuria zaharberritu zuen. 283an, eraikin hura oso kaltetuta geratu zen sute baten ondorioz, Karino enperadorearen garaian. 284tik 305era, Dioklezianok berreraiki zuen eta orduko eraikinaren ondorengoa da gerora kontserbatua. [1]
Garai modernora ia ukitu gabe iraun bada izan da neurri handi batean eliza izan zelako, Sant'Adriano al Foro- San Adrianen eliza VII. mendean bihurtu zuen Honorio I Aita Santuak.
1923an estatu italiarrak erosi zuen kuria eta atxikia zuen komentua. 1930eko hamarkadan birmoldaketa egin zen, eta garai horretakoak dira teilatua, alboko hormen goiko goraguneak eta atzeko fatxada.[2] Komentua eta elizaren elementuak ere kendu zituzten, eta brontzezko ate batzuk jarri, antzinakoen kopiak. Ate zaharrak, Domizianoren erreformako garaikoak, gorde egin dira dena dela, San Joan Laterangoan daude, Alexandro VII.a aita santuak hara eramanak 1660an.
Deskribapena
Curia Iuliaren kanpoaldeak hormigoizko fatxada du, adreiluzko estalkiarekin, angelu bakoitzean kontrahorma lodiekin. Aurreko hormaren behealdea marmolezko blokez apaindu zuten. Goiko aldea marmol zurizko blokez estalia egon zen, imitazioz. Eskailera zati batek brontzezko ateetara darama.
Barnealdea nahiko soila da, eta kuria zaharrak izan zituen hiru biltzar aretoen artean bat da, funtsean. Aretoak 18 metroko zabalera, 21 metroko luzera eta 21 metroko altuera. Hiru maila zabal daude, bost aulki-ilara eduki zitzaketenak, guztira hirurehun senatari inguru esertzeko lain. Hormak biluzik daude, baina antzuna marmolez apainduak zeuden altueraren bi herenetan. Barnealdearen ezaugarri nagusia bat bere zoru apaindua da.
Barrualdea erakusketa aretoa da 21. mendean, eta hango pieza nagusia Trajanoren anaglifoak dira.
Iruditegia
-
Curia Iulia ezkerrean.
-
Sarbide nagusia brontzezko ate erreplikarekin.
-
Barrualdea.
-
Zorua.
-
Trajanoren anaglifoak erakusgai (ez dira originalki eraikinekoak).
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Curia Julia» artikulutik itzulia izan da, 2025-01-28 data duen 165047995 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-01-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Richardson 1992, p. 103
- ↑ Roman Senate house Sold. New York Times 11 de julio de 1922.
Bibliografia
- Richardson, Lawrence. A New Topographical Dictionary of Ancient Rome. Baltimore: Johns Hopkins University Press, 1992.
- Taylor, L. R.; Scott, R. T. (1969). «Seating Space in the Roman Senate and the Senatores Pedarii». Transactions and Proceedings of the American Philological Association.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










