Denotazio
Denotazioa hitz batek duen esanahi objektibo, zuzen eta unibertsala da. Hiztegiak jasotzen duen definizioa da, interpretazio pertsonal edo emozionalik gabe.[1] Hizkuntza zientifikoaren ezaugarria da.[2]
Kultura eta hizkuntza bereko hiztunek hitz berari eman ohi dizkioten funtsezko zentzu erreferentzialek osatzen dute denotazioa; aparteko zentzu bereziak konnotazioak dira. Testuan izan dadin, ala mintzatzean, hitzen zentzua moldatu behar dute nolabait hartzaileak eta irakurleak.[3]
Jon Casenavek horrela idazten du Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian: Denotazioa aztertzekotan, adierazia bereizi behar da beste hiruki osagaietarik. Hitz baten adieraziak bi eremu bateratzen ditu: denotazioa eta konnotazioa. Adieraziaren alderdi ulergarri, onargarri eta iraunkorrena da denotazioa, hitzaren zentzua ezagutarazten eta azaleratzen duen tresna, etimologiak dioenez. Hau da, kultura eta hizkuntza bereko hiztunek hitz berari eman ohi dizkioten zentzuak edo zentzu bildumak osatzen dute adiera denotatiboa.[3]
Konnotazioa, adieraziaren bigarren alderdia, denotazioari kontrajartzen zaio, nahiz hitzaren zentzua, testuan zehar, harekin batean osatzen duen. Hiztunek edo idazleek sortzen dituzten gaineratiko zentzu aldakorrak biltzen ditu konnotazioak.[3]
Erreferentziak
- ↑ «virtuaLit: Elements of Poetry» bcs.bedfordstmartins.com (kontsulta data: 2026-07-22).
- ↑ «Lenguaje científico - Wikilengua» www.wikilengua.org (kontsulta data: 2026-07-22).
- ↑ a b c «denotazio - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-22).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









