Share to:

Konnotazio

Grafiko honen denotazioa bihotz baten irudikapena da. Grafiko honen konnotazioa maitasuna eta afektua da.

Konnotazioa hitz bati esanahi literalari gainjartzen zaizkion esanahi inplizituak, subjektiboak eta emotiboak dira. Diskurtsoa konnotatiboa izango da, hitzen esanahi literalen atzean beste esanahi bat dagoenean, adibidez metafora bat erabiltzen denean; oso ohikoa da literaturan.[1][2] Adibidez, “bihotz” hitzaren esanahi denotatiboa gorputzeko organoa da, baina “ene bihotz” esaten denean, ordea, asko maite den pertsona bat adierazten du; bigarren esanahi hori, hitzaren definizioan ez dagoena, konnotazioa da.

Konnotazio kontzeptuarekin denotazioa oso lotuta dago.

Esanahi ez-finkatuak

Jon Casenavek horrela idazten du Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian: "Kultura eta hizkuntza bereko hiztunek hitz berari eman ohi dizkioten oinarrizko zentzuek osatzen dute denotazioa, nolabait objektiboa; gainerako zentzu aldakor eta bereziak konnotazioak dira. Hitz baten adieraziak bi osagai ditu: denotazioa edo lehen mailako esanahiak, eta konnotazioa edo bigarren mailakoak. Denotazioak esanahi finkatuak eta iraunkorrak biltzen ditu, hiztegiak dakartzanak. “Biligarro”, adibidez, zozoaren antzeko txoria dela irakur daiteke hiztegian. Baina, zenbait tokitan, bizpahiru euskalkitan segurik, bigarren mailako zentzu eremu bat dauka hitz horrek. Esate baterako, “Zu! Biligarro ona zira, ba!” esaldian, “biligarro” hitz horri eman ohi zaion oinarrizko esanahiari lot daitezkeen gaineratiko zentzu aldakor eta bere ziak, hala nola, abil, jostakin, trufari, maltzur, jukutrian ari den norbait... konnotazioak deitzen dira.[3]

Konnotazioen bidez, norberak ezagutarazten dituen sentimenduen alorrean sar daiteke eta subjektibitate ezaugarri horien azterketa guztiz garrantzitsua da literaturan. Marka horiek hiztun, solaskide ala idazleen arabera aldatzen dira. Eta hainbat iturriren bidez aberats daitezke; besteak beste, bi andana edo mota bereiz daitezke: alde batetik, norberak erabilitako ezaugarriak, eta, bestaldetik, ezaugarri bereziak eta mugatuak.[3]

Norberak erabilitako ezaugarriak: Esakuntza mailan, edonork eman dezake bere baitako gogoeten berri anitz bideetarik. Horra, adibide gisan, norbait ala zer baiten gutxiesteko edo berdin goresteko erabil daitezkeen atzizkiak eta afektibitate markak.[3]

Ezaugarri bereziak eta mugatuak

Txantxangorria hegazti mota bat da. Euskal Herrian, aldiz, euskararen aldeko jarrera adierazteko erabili izan da.

Norberak, hiztun ala idazle, bere gustuak adieraz ditzake ezaugarri berezi edo mugatu batzuen bitartez (soziolekto, idiolekto); gaurko euskal literaturan, adibidez, hizkuntza mailak eta euskalkiak guztiz garrantzitsuak dira, hala nola, Joseba Sarrionaindiaren lanetan. Horretan, iparraldeko hitz ugari aurkitzen da ("oihan", "laborari", "zohardi"... Marinel zaharrak liburuan esaterako), hegoaldeko euskalkiak nagusi izanik ere. Bernardo Atxagak, aldiz, “Camilo Lizardi” ipuinean (Obabakoak,1988), lehenagoko idazkera bereziak sortzen duen harridura eta euskalkiaren erakarpena bateratzen ditu. Bi kasu horietan, sortzen dituzten konnotazioen bitartez literatur kutsua, literariotasuna eta estetika nahi dituzte landu idazleek, besteak beste.[3]

Konnotazio motak

Lau bereizi egingo ditugu:[4]

  • Konnotazio positiboa. Hitzak aldeko ideiak edo emozioak ekartzen ditu gogora. Adibidez, "etxeko suak" berotasuna eta afektua adierazten ditu, eta "etxeak", berriz, neutroa da eta higiezina bakarrik izendatzen du.
  • Konnotazio negatiboa. Hitzak ideia kaltegarriak edo gutxiesgarriak ekartzen ditu gogora. Adibidez, "lodiak" "pottoloak" baino konnotazio negatiboagoa du, nahiz eta biek ezaugarri fisiko bera duten.
  • Konnotazio neutroa. Hitz batzuek konnotazio txikiak dituzte eta ia erabat denotatiboak dira, termino teknikoekin edo zientifikoekin gertatzen den bezala.
  • Konnotazio kulturala edo soziala. Zentzu gehigarria aldatu egiten da kulturaren edo gizarte-taldearen arabera. Adibidez, kolore zuriak garbitasuna adierazten du mendebaldeko kultura askotan, baina dolua adieraz dezake ekialdeko kultura batzuetan.

Konnotazioaren adibide batzuk

  • Azeria: ugaztuna, konnotazioa: pertsona azkarra
  • Txantxagorria: hegaztia, konnotazioa: euskararekiko atxikimendua
  • Urrea: metala, konnotazioa: balio handiko zerbait
  • Euria: fenomeno atmosferikoa, konnotazioa: tristura.

Erreferentziak

  1. Gizapedia. (2017-01-02). «Denotazioa eta konnotazioa (denotatiboa eta konnotatiboa)» Gizapedia (kontsulta data: 2026-07-21).
  2. (Frantsesez) Universalis, Encyclopædia. «CONNOTATION | Philosophie» Encyclopædia Universalis (kontsulta data: 2026-07-21).
  3. a b c d «konnotazio - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-07-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Connotación: qué es, tipos y ejemplos (con tabla)» Enciclopedia Significados (kontsulta data: 2026-07-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya