Dextrano

Dextranoa mikroorganismoek sortutako pisu molekular handiko polimeroa da. Erabilera desberdinak izan ditzake pisu molekularraren arabera.
Glukosa molekulaz osatuta dago eta adarkatua izan daiteke. Glukosa molekula hauek α (1-6) loturen bidez lotzen dira elkarri, baina zenbait kasutan α (1-2), α (1-3) edo α (1-4) loturak ere egon daitezke polimeroaren egitura adarkatsuago bihurtuz.
Ekoizpena
Zelula kanpoko polimeroa da eta zenbait bakteriok duten dextrano sakarasa entzimaren eraginez jariatzen du zelulak. Entzima honek sakarosa aitzindari harturik glukosa molekulak polimerizatzen ditu polisakaridoa sortuz. Bakterio anduien arabera polimero desberdinak lortzen dira, adarkadura kopuru aldakorrekoak. Adarkadura hauek oso laburrak dira eta α (1-3) eta α (1-2) loturen bidez lotzen dira kate nagusira.
Polisakarido hauen ekoizpen industriala Leuconostoc mesenteroides eta Streptococcus mutans anduien kultiboekin egiten da sakarosan oparo den ingurunean. Kultiboa agortzen denean, polimeroa alkoholarekin hauspeatzen da. Ondoren, hauetatik pisu molekular baxuko dextranoak lortzeko hidrolisi partziala egiten da. Azkenik, dextrano ofizinalak lortzeko, desionizazioa, hauspeaketa azetonan eta berkristalizazioa burutzen dira.
Erabilera
Dextranoak erabilera terapeutiko ugari izan ditzake, baina hauek bere pisu molekularraren araberakoak dira.
- Pisu molekularra 100.000 baino handiagoa duten dextranoak ez dira terapeutikan erabiltzen, eritrozitoen agregazioa bultzatzen dutelako.
- Erdi mailako pisu molekularra duten dextranoak (40.000-60-000) ospitaleetan erabiltzen dira zainbidetik. Erredura handiak edo odoljarioak dituzten gaixoetan, odol bolumen handia galdutakoan sortutako shock hipobolemikoaren tratamendu edo aurrezaintzan erabiltzen dira plasmaren ordezkatzaile gisa.
- Ez dira toxikoak, organismoak guztiz kanporatzen ditu. Plasmaren antzeko likatasun eta osmolaritatea dute eta gorputzean plasmaren deribatua bailitzan jokatzen du.
- Pisu molekular baxuko dextranoak eragin antikoagulantea dute eta tronboen eraketa galerazteko erabiltzen dira. Odol zirkulazioa bultzatzeko erabiltzen dira, batez ere kapilarretan.
Eragin desiragaitzak
Dextranoarekin loturiko eragin desiragaitzak gutxi badira ere, oso larriak izan daitezke. Hauen artean daude:
- Anafilaxia
- Bolumen gainkarga
- Birika edema
- Garun edema
- Giltzurrun gutxiegitasuna
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









