Donostia Arraun LagunakC.R.O. Donostia Arraun Lagunak Donostiako arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, Donostiarra, eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an Kaiarriba Arraun Elkarteak informatu zuen 2012tik hitzarmena bukatuta zela. Gizonezkoen traineruakC.R.O. Arraun Lagunak
1965ean sorturiko elkartea da. Hasieran aulki mugikorrean jarduten baziren ere, 1970eko hamarkadan trainerua lehen aldiz urteraratu zuten, eta 1971an lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan. Garairik onena 1990eko hamarkadaren hasieran izan zuen. 1991n bost bandera irabaziz eta Kontxan hirugarren geldituz hasi zuen bolada onak 1992an izan zuen jarraipena, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi eta Kontxan berriz ere hirugarren gelditu baitzen. Arraunlari garrantzitsuenen artean, azpimarratzekoak dira Munduko Txapelketa lortu zuten Eulogio Genova eta Benito Elizalde. Txapelketak
Banderak
Donostiako Arraun BatzordeaSakontzeko, irakurri: «Donostia Arraun Batzordea»
Donostia Arraun Batzordea (arraun munduan Donostia izen hutsez ezagutua), Donostian 1968an sorturiko arraun kluba izan zen. Donostiako arraunean Esperanzak eta Jaizkibelek betetako garaia amaitzean sortu zen, Donostiako trainerua osatzeko ardura hartuz bere gain. 1995ean desagertu zen: hurrengo denboraldirako Arraun Lagunak taldearekin batu egin zen, eta, ondorioz, Donostia Arraun Lagunak sortu zen. Donostia Arraun Lagunak
1995ean sortu zen, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak batu ondoren. 1997tik aurrera donostiarren arteko sailkapen estropada irabazi eta Kontxako Banderan hartu zuen parte hainbat urtez, nahiz eta ez zuen lortu aparteko emaitza onik. Seigarrena izan zen 1998 eta 1999an, eta beste guztietan zortzigarrena. 2002an Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin batera osatu zuen trainerua.
Emakumezkoen traineruaSakontzeko, irakurri: «Donostiako_arrauna#Emakumezkoen_traineruak»
Emakumeekin, tostako ontzi txikietan aurrekari batzuk izan zituen batel eta trainerilletan hainbat urtez. Hala ere, urte batzuk geroago osatu zuten emakumezkoen trainerua lehen aldiz, 2015ean hain zuzen, klubaren 50. urteurrena ospatzen zen urtean. Klub donostiarrek emakumezkoen traineruekin izandako bigarren ekimena izan zen, Ur-Kirolakek 2009an uretaratutako lehen traineruaren ondoren. Lehen denboraldi horretan (2015an), Donostiarra traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (50 Aniversario Arraun - Donostiarra izendapena izan zuen), nahiz eta egitura osoa berez Arraun Lagunakena bakarrik zen; alabaina, 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez eta bereiz uretaratu zuen trainerua, Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna izenarekin, eta bere trainerua atera du ondorengo denboraldietan. 2017 denboralditik aurrera, bi traineru donostiar izan dira uretan, Donostiarrak ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan. 2018 denboraldirako berritasunak aurkeztu zituen. Diseinuzko elastikoa alde batetik eta traineru berria bestetik, Iriyarena izenekoa, crowdfunding bidez lorturiko diruarekin erositakoa[1]. Postuetan gorantz egin zuen Euskotren Ligan eta Ligako lehen estropada 2018an irabazi zuen: Ondarroako Bandera. 2019an Lekeitioko Bandera irabazi eta bigarrena izan zen ligan. Kontxan ere bigarren egin zuen. 2020an denboraldi apala osatu ondoren 2021ean indartsu ekin zion eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ondoren aurreneko Liga eskuratu zuen. Oriorekin puntutan berdinduta amaitu arren garaipen kopuruak eman zion txapela. Ondoren Kontxako Banderako irabazlea izan zen, Donostiako traineru baten azken garaipenetik 71 urtetara. Jardunaldi bakarreko eta bi jardunaldietako errekorra ezarri zuten gainera. 2022an Orio eta Arraun Lagunaken arteko lehia estua espero zen baina oriotarrak erraz nagusitu zaizkio Ligan. Kontxako Banderarako sailkapen estropada ordea Arraunek irabazi zuen bigarren urtez jarraian. Lehenengo jardunaldian bi segundu atzetik izan ziren eta bigarren jardunaldian 14 ehuneneko atzetik. 2023an nagusitasun handiz irabazi zituen Liga eta Kontxako Bandera, eta aurrenekoz Zarauzko Ikurriña ere lortu zuen. 2024 denboraldia bikain hasi zuen, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabaziz. Euskotren Ligan nagusitasun osoa izan zuen, 16 jardunalditatik 15 irabaziz eta jokoan egon ziren bandera guztiak eskuratuz.
Txapelketak
Gainontzeko banderak
Denboraldiak
Tranerillak
Batelak
Arraunketa OlinpikoaErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|