Share to:

Dorla

Dorla
zartagina eta eltzea

Dorla bat da metalezko zartagin edo eltze bat, gatzuna irakiten jarri eta gatza ekoizteko balio duena. Beroketa artifiziala (sua) zerabilten gatzagetan erabiltzen ziren. Euskarazko izena Leintz-Gatzagako Dorletako Gatzagetan zuten erabilpenetik dator. Bi adieratan ezagutzen da dorla terminoa han, batetik galdara edo zartagin handi hauek ziren, baina baita bakoitza egoten zen etxola.[1] [oh 1] Herriaren armarrian bi dorla daude, halaber.[2]

Historia

Erromatarren garaian dokumentatu da metalezko eltzeak erabiltzea, berunezkoak hain zuzen, gatza era honetan lortzeko. Berunezkoen ondoren, burdinaz eginak izan ziren irakiteko ontziak. Berunetik burdinarako aldaketa gertatu zen erregaia egurra izatetik ikatza izatera pasatutakoan.[3]

Dorletako gatzagetan zortzi dorla zeuden historikoki. 21. mendean, herriko gatzaren museoan dorla modernoak daude, burdinazkoak, erakustaldietarako erabiltzen direnak, eta prozesu zaharrak nola egiten ziren ikertzeko ere.[4] Beroketa artifizialeko Euskal Herriko beste gatzaga historikoetan, Ugarrekoetan (Aintzila eta Ezterenzubi artean, Nafarroa Beherean), 18. mende amaieran 29 dorla zeuden beste horrenbeste familiak ustiatuak (21. mendean desagertuta daude).[5]

Iruditegia


Erreferentziak

  1. Dorla Leintzeko terminoa eta adiera bikoitzekoa izan arren, objektua euskaraz izendatzeko hau da lexikoan gorde dena eta hedaduraz erabiltzekoa dirudi.
  1. «Leintz-Gatzagako gatzaga - Aintzinako lanbideak - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-09-17).
  2. «Leintz-Gatzaga: Gatz-Fabrika» www.gipuzkoan.eus (kontsulta data: 2024-09-16).
  3. (Ingelesez) «Salt Early History - inc Ancient, Iron Age, Roman & Anglo Saxon» The Salt Association (kontsulta data: 2024-09-16).
  4. «Beste dorla bat martxan jarrita, probak egiten ari dira egunotan - Leintz gatzaga» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-09-17).
  5. (Frantsesez) Pays Basque D'antan, Euskal Herria Lehen. (2017-04-15). «EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LE PUITS SALÉ UGARRE À ESTÉRENÇUBY EN BASSE-NAVARRE AU PAYS BASQUE AUTREFOIS» EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN (kontsulta data: 2024-09-14).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya