Share to:

Druski

Druski

(2025)
Bizitza
JaiotzaBaltimore1994ko irailaren 12a (31 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaGeorgia Southern University (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkomediantea
Genero artistikoasketch comedy (en) Itzuli

druski2funny.com
IMDB: nm11926377 Twitter: Druski2Funny Instagram: druski2funny Musicbrainz: 7e2c3585-a1a3-4caa-8c2d-b51a23856bda Edit the value on Wikidata

Drew Desbordes (Baltimore, 1994ko irailaren 12a), Druski bezala ezaguna, komediante eta aktore estatubatuarra da. Bere Coulda Been Records sketch komikoengatik ezaguna da, bai eta hainbat musikarirekin kolaboratzeagatik bere bideo musikaletan. Jack Harlow, Drakeeta Lil Yachty dira adibide batzuk.[1][2][3]

Bizitza goiztiarra eta hezkuntza

Drew Desbordes 1994ko irailaren 12an jaio zen, Columbian, Marylanden. Bere gurasoak Cheryl Desbordes, Estatu Departamentuko langilea, eta David McLain Desbordes, pilotu komertziala, aurretik AEBetako Aire Armadan kapitain eta Guardia Nazionaleko nagusi, izanda.[4][5] Gwinnett Countyn hazi zen, Georgian. Umetan kiroletan aritzen zen, eta gehienetan ez zen istiluetan sartzen ikasgelan izan ezik, txisteak egiten zituenean.[6] South Gwinnett High Schoolen izan zen.

Desbordesen etxea komedia zalea zen, eta barrea eragiten zien gurasoei, azentu ezberdinetan hitz eginez.[7] Familiak adin txikian sartu zuen komediaren munduan, gurasoek telebistan komediante ezagunak ikusten zituzten bitartean, Cedric The Entertainment eta Dave Chappelle, esaterako.[6]

Desbordes bigarren hezkuntzako eskolatik graduatu zen behar baino lehen. Gero Georgia Gwinnett Collegera joan zen Georgia Southern Universityra igaro aurretik. Deprimitu egin zen eta klaseetara joateari utzi zion YouTubeko bideoak ikusiteko. Bi seihilekoren ondoren unibertsitatea utzi egin zuen. Kirol analitikan aditua zen jatorriz, eta kirol esatari bihurtu nahi zuen, baina geroago komediara pasatu zen, ikaskideek bultzatu eta gero.[8][6]

Karrera

2017ko urriaren 2an, Desbordes sketch komiko eta beste eduki komediko batzuk argitaratzen hasi zen bere Instagram kontuan, "druski2funny" izenpean, orain Druski.[9] Bere lehen sketchetan, Kyle Rogger izeneko frat bro izatearen plantak egiten zituen, lotsagabeko produktore exekutiboa, eta beste pertsonaia batzuk, Bubba Joe kasu, audientzia zabala irabazten dutenak.

Jack Harlow gorantz zihoan artistarekin bideak gurutzatu zituen Druskik, eta berarentzat ikuskizunak irekitzen eta hartzen hasi zen.[10] 2020ko urriaren 22an, Druskik kameoa egin zuen eskola-autobuseko gidari gisa Jack Harlow-en "Tyler Herro"[11] abestiaren bideo musikalean. 2020ko martxoaren 9an, Lil Yachtyren "Oprah's Bank Account"[12] abestian agertu zen. 2020ko abuztuaren 13an, Drake-en "Laugh Now Cry Later" abestiaren bideo musikalean agerpena egin zuen Desbordesek, Lil Durkekin.[13] Jack Harlowren "Churchill Downs" abestian agertu zen Drake-ekin eta Chlöe eta Lattoren "For the Night" taldearen bideo musikalean ere agertzen da.

2021ean, Diddyk (bere Revolt-en bidez) eta Adidasek Sneakin’ In With Druski izeneko telesail berri bat aurkeztu zuten, Desbordes anfitrioi zutela.[14] Besteak beste, Snoop Dogg, Teyana Taylor eta Yung Miami (City Girls) agertu dira telesailean.[15] Urte horretan bertan, Desbordesek Coulda Been Records diskoetxe satirikoa sortu zuen, artistak bere Instagram Live-etan agertzeko. Hauetan, normalean, bere gonbidatuei adarra jotzen die.[16] Odell Beckham Jr., Baltimore Ravens-eko hartzaile zabala, Druskiren lagun egin zen bere bideoak aurkitu zituenean, eta COVID-19 pandemiak irauten zuen bitartean bere etxean egotera gonbidatu zuen komediantea.[7] Druski irekiera ekitaldia izan zen J. Colerentzat eta 21 Savage-en "The Off-Seasons Tour"rentzat 2021eko irailean eta urrian.[17] Urrian ere, Desbordesek Meek Milli Coulda Been Recordsen sinatzeko eskaintza satirikoa egin zion, Meek Millek bere musikagatik ordaindu ez ziotela esan eta gero.[18][19][20]

Desbordes 4lifers enpresa merkaturatu zuen 2023an, bere enpresentzako aterki-konpainia gisa balio duena. Zuzeneko tour-ak, Telebista/Zinema/Web produkzioak, salgaiak, eta lizentziak biltzen ditu Coulda Been Records-ek.[21]

Tourrak

Druskik lau tour egin ditu estatu mailan Estatu Batuetan. Lehenengo Jack Harlowrekin, gero J. Colerentzat "The Off-Season Tour"ean irekieran 21 Savage-ekin 2021eko udazkenean. Chris Brown eta Lil Babyrentzat ere ireki zuen Druskik One of Them Ones tourrean 2022ko udan.[22]

2023ko martxoan "Coulda Woulda Shoulda" komedia tourraren buru izan zen lehenengo aldiz.[9] Monologo tradizionala eta zuzeneko entzunaldiak uztartu zituzten Coulda Been Records seriean.

Marka elkarteak

Hainbat promoziotan agertu da Druski. 2021eko apirilean Call of Duty: Warzone bideojokoaren3. denboraldiaren trailerrean, "Squad Up The World", agertu zen Young Thug, Saweetie, Jack Harlow, Swae Lee eta gehiagorekin batera.[23] Druski Beats By Dre-n "It's the Music" telebista iragarkian agertu zen 2021eko apirilean. 2021eko udazkenean, Druski Bud Light Seltzer-en telebistako kanpaina nazionalaren irudia izan zen, eta gaur egun Bud Light-en enbaxadorea da, Super Bowl-ean, March Madness-en eta NFL-ren denboraldiaren hasieran estaltzeko tokietan agertuz.[9] 2022an, Jack Harlowrekin batera, KFCrako telebistako iragarki bat grabatu zuen.[24] Urte hartan, AT&T-rako iragarkietan ere agertu zen Druski, eta 2023an NBAko All-Star partidaren eta NBAren Draft-aren spot batean agertu zen zen. 2022an Google Pixel "Anthem" spotean ere agertu zen Desbordes, Giannis Antetokounmpo, Candace Parker, Joel Embiid, Kelsey Plum, LaMelo Ball, Jayson Tatum, Jalen Green, Taylor Rooks eta Simu Liu izarrekin batera. Druski Google Pixelen enbaxadore eta izar izaten jarraitzen du eta NBAren 2023ko Playoffetarako azken TB iragarkian agertu da.[25]

Druskik lan komertzialak ere egin du 2K Sports, Amazon, American Express, Fanatics, Inc., EA Sports, Meta, Mountain Dew, NBA, NFL, Pepsi, PrizePicks, QuikTrip, Raising Cane's Chicken Fingers, eta Spotify enpresentzat.[26][27][28][29]

Druskik Happy Dad Hard Seltzer-en partaidea da, zuzeneko eduki eta ikuskizunen bidez aktiboki sustatzen duena.[30]

Coulda Been Records

Desbordesek Coulda Been Records kaleratu zuen 2019an, bere Instagram Live-aren talentu-bilaketan oinarritutako sailarentzat sortutako marka satirikoa. 2019an hasi zuen saila Desbordesek talentu-lehiaketa gisa, non abeslari, dantzari eta raperorik onenak bilatzen zituen, baina “kaka hutsa izan zen”. Buruberritze bezala, izena aldatu zion proiektuari, Coulda Been deituz, eta diskoetxe legitimo bihurtu du. Hori egitean, bi figura hartu zituen inspirazio gisa ofizioa ikasterako orduan: Suge Knight eta Diddy. Coulda Been Records-en Desbordesek diskoetxe bateko exekutibo baten pertsonaia antzezten du. Chloe Bailey, Drake, Jack Harlow, Ella Mai, Kodak Black, Chance the Rapper, Justin Bieber, Antonio Brown, 21 Savage, eta Ice Spice bezalako artista eta lagunak sarritan elkartzen dira Druskiren streametan talentu bila ari den bitartean. Druski orain Coulda Been Recordsen 1. denboraldia ari da ekoizten. 8-10 ataleko programa bat izango da, eta lehiakideek Coulda Been Recordsekin album bat argitaratzeko lehiatuko dira.[31]

Sketch komikoak

Druskik demografia osoa biltzen duen egoera-umorea erabiltzen du. Pertsonaia nabarmenen artean, Kyle Rogger, "frat bro"; Bubba Joe hillbillya; familiako txirrindularia; lineako sukaldaria; Demon Home, normalean espetxetik atera berri dena; futboleko ama; gazteen futbol amerikar eta saskibaloi entrenatzailea eta gehiago daude. 

Telebista eta zinema

Desbordesek 2023an egin zuen debuta zineman.2023ko urtarrilaren 13an kaleratutako Hous Party filmean kameo bat izan zuen. Urte horretako apirilaren 7an Tina Gordon Chism-ek zuzendutako eta Packer-rek ekoiztutako Praise This filmean pertsonaia garrantzitsuagoa izan zuen.[32][33]

Drew Grownisheko azken denboraldian agertu zen. 2024ean zehar kaleratuko diren hainbat telesai eta filmen produkzioan dabil, haietariko batzuk bera produktore exekutibo gisa aritzen ari dela. Idazle eta aktore bezala dabil.[9]

Bizitza pertsonala

Desbordes katolikoa da.[34]

Bideografia

Bideo musikalaren agerpenen zerrenda
Urtea Artista Izenburua Funtzioa
2020 Lil Yachty eta DaBaby, Drakerekin "Oprah's Bank Account" Bere burua
2020 Drake, Lil Durkekin "Laugh Now Cry Later"
2020 Jack Harlow "Tyler Herro" Autobus gidaria
2022 Jack Harlow, Drakerekin Churchill Downs Bere burua
2022 Chlöe eta Latto "For the Night"

Sariak eta izendapenak

Urtea Zeremonia Kategoria Lana Ref.
2024ko abendua Streamer sariak Streameatutako Kolaborazio Onena Gaupasa Kai Cenat & Kevin Hart-ekin [35]

Erreferentziak

  1. Wicker, Jewel. (September 27, 2021). «REAL FRIENDS: HOW DRUSKI AND Rosetta BECAME UNSTOPPABLE» Complex Networks.
  2. Rose, Jordan. (October 6, 2021). «Drake Jokes That Things Have Gone 'Downhill' Since 'CLB' Drop in Hilarious IG Live Chat With Druski» Complex Networks.
  3. Easy, Claude J.. (30 September 2021). «How comedian Druski finessed an entire industry for jokes» Kulture Hub.
  4. «Capt David McLain Desbordes» Smithsonian National Air and Space Museum.
  5. «Druski's Family: Facts about the Comedian's Parents and Siblings» Earn The Necklace 28 September 2021.
  6. a b c Wicker, Jewel. (September 27, 2021). «The Viral Life of Druski» Complex Networks. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "complexarticle1" defined multiple times with different content.
  7. a b Blackburn, H. Drew. (November 11, 2020). «From Viral Skits to Music Videos: Druski Is Hip-Hop's New Favorite Comedian» GQ. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "gqarticle1" defined multiple times with different content.
  8. Tambue, Louis. (2 November 2020). «Who is Druski? The internet comedian reminding us to laugh again» Kulture Hub.
  9. a b c d Elibert, Mark. «With Support From Jack Harlow & Drake, Druski Wants To Take His Comedic Chops to the Next Level» Complex (Penske Media Corporation). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "billboardelibert" defined multiple times with different content.
  10. Grobar, Matt. (7 July 2022). «'Stargirl's Anjelika Washington, Migos Frontman Quavo, Druski & Tristan Mack Wilds Among Final 14 Set For Universal's Youth Choir Comedy 'Praise This'» Deadline (Penske Media Corporation).
  11. Campbell, Mahlik. «Watch: Lil Yachty, Drake & DaBaby in "Oprah's Bank Account"» Daquan.
  12. «DRAKE DROPS NEW SINGLE 'LAUGH NOW CRY LATER' WITH LIL DURK» Rap-Up August 13, 2020.
  13. Skelton, Eric; McKinney, Jessica; Ritchie, Matthew. (August 14, 2020). «6 Takeaways From Drake and Lil Durk's New Song "Laugh Now Cry Later"» Complex.
  14. Thorpe, Isha. (March 29, 2021). «REVOLT and Adidas collab for new "Sneakin' In With Druski" show» Revolt.
  15. Jefferson, Devon. (April 17, 2021). «SNOOP DOGG, TEYANA TAYLOR, YUNG MIAMI STAR IN ADIDAS & REVOLT TV'S 'SNEAKIN' IN W/ DRUSKI'» HipHopDX.
  16. Galindo, Thomas. (December 27, 2021). «Druski Hosts Hilarious Try Outs For Coulda Been Records» HotNewHipHop.
  17. «Druski Announced as Host of J. Cole's 'The Off-Season' Tour» The Source 2021-09-21.
  18. Elibert, Mark. (October 28, 2021). «MEEK MILL GETS HILARIOUS OFFER FROM DRUSKI FOLLOWING LABEL RANT» HipHopDX.
  19. Robinson, Joshua. (October 27, 2021). «Druski Invites Meek Mill To Coulda Been Records In Response To Label Complaints» HotNewHipHop.
  20. Rose, Jordan. (October 27, 2021). «Druski Jokingly Responds to Meek Mill Publicly Airing Out Financial Issues With Label» Complex Networks.
  21. Lynch, John. «Druski on staying 'that number one go-to guy for comedy,' and business advice from Drake» Business Insider (Insider Inc.).
  22. Callas, Brad. «Druski Announces Dates for First Headlining Comedy Tour, Hosts Auditions for Supporting Talent» Complex (Complex Media, Inc.).
  23. Mahadevan, Tara C.. «Watch a Wild 'Call of Duty: Warzone' Season 3 Live Action Trailer f/ Young Thug, Gunna, Saweetie, and More» Complex (Complex Media Inc).
  24. Cawthon, Haley. «Nimbus works with KFC, Jack Harlow on latest holiday ad campaign» The Business Journals (American City Business Journals).
  25. Nudd, Tim. (10 May 2023). «GOOGLE PIXEL CONTINUES ITS NBA ADVENTURES WITH 'GREATEST WATCH PARTY' FILM» Adage (Crain Communications).
  26. Sadler, Armon. (23 December 2022). «Sabrina Ionescu Stops By American Express X NBA 2K23 Gaming Lab, Talks Upcoming WNBA Season And Women's Empowerment» Yahoo (Vibe).
  27. Grant, Shawn. (13 February 2023). «RUBIN-PALOOZA: MICHAEL RUBIN'S SUPER BOWL PARTY FEATURES PERFORMANCES FROM TRAVIS SCOTT, MEEK MILL, LIL BABY AND MORE» The Source (John Lewis Partnership).
  28. Hiken, Asa. «Mtn Dew nets audio activation with basketball-themed podcast» Marketing Drive.
  29. «MTN DEW® and RUFFLES® Present The Block at NBA® All-Star 2022» Bloomberg (Bloomberg) 9 February 2022.
  30. Ward, Tom. «From YouTube Pranks To Beverage Moguls: The Nelk Boys And Shahidi Brothers' Happy Dad Hard Seltzer Is A Huge Success» Forbes (Integrated Whale Media Investments).
  31. Blanchet, Brenton. «Ruski Is Serious About Coulda Been Records. Sort Of.» Complex (Complex Media, Inc.).
  32. Lang, Cady. (13 January 2023). «All the Cameos You Might Have Missed in House Party» Time Magazine (Time USA, LLC).
  33. Barnaby, Lane. «Comedian and 'Praise This' star Druski says appearing in his first major movie was 'mind-blowing': 'I thought it'd be years before I'd get my own trailer'» Insider (Axel Springer).
  34. Txantiloi:Cite AV mediaPodClips (2024-04-03). Baptist vs Catholic #shorts #theovon #druski #christian. Retrieved 2024-08-27 – via YouTube.
  35. (Ingelesez) «The 2024 Streamer Awards: All Nominations» Esports Illustrated On SI 2024-11-12.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya