Durif
| Durif | |
|---|---|
| Mahats-barietatea | |
| Mahatsaren kolorea | Beltz |
| Espeziea | Vitis vinifera |
| Beste izenak | Duriff, Plant Durif, Plant Fourchu, Pinot de Romans eta Pinot de l’Hermitage, Petite Syrah |
| Jatorrizko herrialdea | Dofinerria (Frantzia) |
| Eskualde nabarmenak | Australia, Kalifornia, Frantzia, Israel |
| VIVC mahats-barietatea | 3738 |
| Ardoaren ezaugarriak | |
| Orokorra | Piper zaporeak, kolore bizia eta osaketa tanikoa, andere-mahats beltz edo andere-mahats gorri notak. |
Durifa Dofinerritik datorren mahats-barietate beltz bat da.
1877an mahats-zorria eta 1910ean mildiuaren aurretik Frantziako eskualde hartako mahastizainek bi mahatsondo berri aukeratu ahal izan zituzten, hau eta étraire de l'Aduïa. Beren mahastiak eta oihanen ertzetan hazten ziren mahastien hurbiltasunaren emaitza izan ziren.[1]
DNA analisiek frogatu dute durifa peloursin eta syrah mahats-barietateen bat-bateko gurutzaketa bat dela.
Bere izena, Durif doktoreari zor dio, honek, 1880 inguruan, mildiuarekiko zuen erresistentziagatik eta errendimendu handia erakusten zuela (12,5 - 20 t/ha) hedatu zuen. Aveyron, Ariège eta Tarn eskualdeetan hedatu zen ondorioz. Gaur egun baimendutako klon frantses bakarra Gaillacois mahastiko[2] lursail zahar batetik dator.
Barietate honek erakusten duen mildiuarekiko erresistentzia handiak bere lanketa bultzatu zuen XX. mendearen hasieran, Isère eta Ardèche bezalako eskualdeetan. Hala ere, lortutako ardoaren kalitate nahiko txikiak zirenez, tokiko mahastizainen interesa apalduz joan zen. Gaur egun, ia existitzen ez den mahatsa da Frantzian.
Banaketa
Kalifornian syrah txikia edo sirah txikia deitua, Australian, Zeelanda Berrian edo Hegoafrikan ere izen horrekin ezagutzen da.
Frantzian ia erabat desagertu zen; 1958an 530 hektarea zituen eta 2006an hektarea bat baino gutxiago. Kalifornian, ordea, 241 ha zituen, batez ere Monterey konderrian eta San Joaquin haranean. Batzutean nahasketetan erabiltzen da, baina gehienetan mahats-barietate bakarra gisa .
Israelen ere landatzen da, eta, modu anekdotikoagoan, Australian, Victoria estatuaren ipar-ekialdean.
Ardoen ezaugarriak
Mahats-barietate bakar gisa landua delarik, durifo ardoak usain iletsuak, kolore bizia eta aberastasun taniko ederra ditu ezaugarri. Fruta gutxi badu ere, bere lurrinek andere-mahats beltza edo andere-mahats gorria ekartzen dute gogora.[2]
Aberastasun taniko hau polifenolen tasa altu batetik dator. J. Kanner et al[3].-en analisien arabera, bere polifenolen tasa 320 mg/100 ml-ra iritsiko litzateke, Cabernet Sauvignon-en 180 mg/100 ml-rekin edo Chardonnay-ren 24 mg/100 ml-rekin konparatuta.
Sinonimoak
Durifa, izen hauekin ere ezagutua da: bas plant, dure, duret, dureza, duriff, dyurif, gros noir, Kek Durif, nérin, pareux noir, petit duret, petite serine, petite sirah, petite syrah, pinot de l'Ermitage, pinot de Romans, plant durif, plant fourchu, serine, serine des Mauves, sirane fourchue, sirane de Tain eta syrah forchue.
Erreferentziak
- ↑ Lachiver 1988,, or. 34.
- ↑ a b La grappe d'Autan. ..
- ↑ Joseph Kanner; John E. Kinsella; Rina Granit; Bruce German. (1994). «Natural antioxidants in grapes and wines» Journal of Agricultural and Food Chemistry 42 (1): 64–69...
Bibliografia
- [Lachiver 1988] Marcel Lachiver, Vins, vignes et vignerons. Histoire du vignoble français, Paris, éds. Fayard, 1988 (ISBN 221302202X).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









